Edukira joan

Qing dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 39°54′N 116°23′E / 39.900°N 116.383°E / 39.900; 116.383
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erreferentziak: Erreferentziak bi zutabetan ipini ditut.
t Ustekabeko bikoizketa zuzendu dut.
137. lerroa: 137. lerroa:


== Bibliografia ==
== Bibliografia ==
*'''Qing dinastia''' ({{lang-zh|Ch'ing<sup>1</sup> Ch'ao<sup>2</sup>|t=清朝|p=Qīng Cháo}}; {{lang-mnc|{{mongoliera|ᡩᠠᡳᠴᡳᠩ}} {{mongoliera|ᡤᡠᡵᡠᠨ}}}}) [[1644|1644tik]] [[1911]] arte [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] agintean izan zen [[dinastia]] da; haien agindupeko [[Estatu|estatuak]] '''Txina''', '''Txinako Inperioa''' edo '''Quing Handien Inperioa''' zuen izena. Txinan agintea izan zuen azken dinastia inperiala izan zen, txinatar jatorriko azkena, [[Ming dinastia|Ming dinastiaren]] ondorengoa. Jatorriz [[Mantxu|mantxuak]] ziren, eta [[Jurchen|jurchendarrekin]] lotuak zeuden, [[XIII. mendea|XIII. mendean]] Txina konkistatu zutenak [[Jin dinastia (1115-1234)|Jin dinastia]] ezarrita; horregatik, hartu zuten lehen izena izan zen «Jin Ondorengoak». Dinastia [[Mantxuria|Mantxuriako]] Aisin Giorio klaneko [[Nurhaci]] (1559-1626) lehen enperadoreak sortu zuen. 1644an, Ming dinastiako [[Armada|indar militarrek]] eragindako barne [[Matxinada|matxinaden]] ondorioz, herrialdearen barne anabasa aprobetxatuz, mantxuriarrek boterea hartu zuten Txinan, inperio berri bat ezarriz, '''Qing Handiaren Inperioa'''. 1616an sortuta '''Jin Ondorengoak''' dinastia izenarekin, izen horren ordez 1636tik aurrera «Qing» izena jarri zioten, «argia» edo «purua» esan nahi duena.{{sfn|Tucker|2011|p=203.}} 1644an Pekin konkistatu ondoren, mantxuriarrek boterea zabaldu zuten Txinako gaur egungo lurraldearen zati handiena menderatzeraino. Hala eta guztiz ere, erabateko baketzea ez zuten [[1683]]. urtera arte lortu. Mendetan zehar, Qing dinastia Txinako kulturarekin estuki lotu zen arren, dinastiaren botere militarra ahuldu egin zen XIX. mendean, eta, nazioarteko presioei eta barne matxinadei aurre eginez, zenbait porrot militar jasan zituzten. Horren ondorioz, dinastia gainbeheran sartu zen XIX. mendearen bigarren erditik aurrera. [[Daoguang]] enperadorearen erregealdian (1820-1850), Txinak [[Lehen Opioaren Gerra|Opioaren Gerra]] (1840) jasan zuen: [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuak]] [[Opio|opioaren]] trafikoa mendean hartu zuten, aurrez enperadoreak debekatua baitzeukan, eta pribilegio komertzialekin kontzesioak lortu zituzten. Handik gutxira, herri matxinada batzuk sortu ziren, hala nola [[Taiping matxinada]] (1851-1864), herritarren nahigabearen erakusgarri. [[Cixi]] enperatriza, [[Xianfeng]] (1850-1861) enperadorearen ohaidea, izan zen herrialdea ''de facto'' gobernatu zuena 47 urtez. Qing dinastia [[Xinhai Iraultza|Xinhai Iraultzaren]] ondorioz eraitsia izan zen, 1912ko otsailaren 12an, [[Puyi]] azken enperadoreak, zazpi urte zituelarik, abdikatu zuenean.{{sfn|Wakeman|2012|p=52-54.}}
== Historia ==
=== Mantxuriarren estatuaren eraketa ===
[[Mantxuria|Mantxuriatik]] etorrita, Qingtarrek herrialdearen barnealdea konkistatu zuten eta txinatar jatorriko [[Ming dinastia]] amaiarazi zuten 1644an, agerian utziz ez zela ezinezkoa Txina kanpotik inbaditzea. Dinastiaren sortzaileak [[Jurchen|jurchendarren]] parte ziren, [[Liao|Liao haranean]] bizi zen herri nomada bat, egungo [[Mantxuria|Mantxurian]],{{sfn|Twitchett|Fairbank|2019|p=10.}} eta hauek, izatez, ez zuten multzo bat osatzen, baizik eta [[tribu]] edo [[klan]] multzo zabal batean banatzen ziren, tribu bakoitzak bere auzokideekin harremanak ezartzen zituelarik, izan jurchendar edo [[Mongol|mongolekin]], izan Ming dinastiaren Txinarekin edo [[Joseon|Joseon dinastiaren]] [[Korea|Korearekin]].

XVI. mendean, Mantxuria hegoaldeko mugak harriduraz bizi izan zuen txinatarrak [[Nekazaritza intentsibo|nekazaritza intentsiboa]] egiten hasi zirela. Gainera, muga egiten zuen herrialdea zenez gero, Mingtarrek barruti militarretan antolatua zuten, ez zibiletan, herri nomaden erasoetatik babesteko.{{sfn|Fairbank|Goldman|2006|p=146.}}

[[1570eko hamarkada|1570eko]] eta [[1580ko hamarkada|1580ko]] hamarkadetan, eskualdeko hegoaldeko nekazaritza eskualdean, buruzagi bat nabarmentzen hasi zen tribu guztien artean: [[Nurhaci]]. [[Aisin Gioro]] klaneko kide zela zioen{{sfn|Jerr|2017|p=152.}} eta bere boterea zabaldu nahi zuen armen indarrez estatu boteretsu bat sortzeko.{{sfn|Twitchett|Fairbank|2019|p=27.}} Horretarako, bere kokapen geografiko pribilegiatuaz baliatu zen, eta mugan bizi ziren txinatarrengandik ahal zuen bezainbat ikasi zuen.{{sfn|Fairbank|Goldman|2006|p=146.}}

1583an, bere aitaren hilketaren ondorioz sortutako gatazka baten ondorioz, Nurhacik jurchendarren [[Khan (titulua)|khan]] izenda zezaten eskatu zien Mingtarrei, baina bere eskaera ez zuten aintzat hartu, eta titulua Nikan Wailan jurchendar buruzagiari eskaini zioten; hurrengo urteetan Txinan babes hartuta bizi izan behar izan zuen. Hala ere, Nurhaciren ospearen ondorioz, Mingtarrek beraren eskaerak onartu behar izan zituzten pixkanaka eta 1586an Nikan hil egin zuten. Nurhaci ez zen horrekin konformatu, eta jurchendarren tribu eta klan guztiak menderatzera iritsi zen; gainera, Ming dinastiarekin harremanak hasi zituen, bere lankidetza eskainiz Korearen inbasioa gauzatu zuen [[Toyotomi Hideyoshi]] japoniar buruzagiari aurre egiteko.{{sfn|Twitchett|Fairbank|2019|p=29.}}

1593an, Gureko guduan, Nurhacik beste jurchen tribuen aliantza garaitu zuen: Yehe, Hada, Ula, Hoifa, Khorchin, Sibe, Guwalca, Jušeri eta Neyen.{{sfn|Hölzl|Payne|2022|p=300.}} Haren botereak Ming eta Yi bizilagunen kezkak piztu zituen. 1613tik aurrera, Nurhacik hurbilketa bilatu zuen klan mongoliarrekin, Mingtarrei aurre egiteko prestaketak hasi nahirik, eta klan txiki batzuk lortu zituen beraren aliatu gisa. Horrekin batera, bere estatua boteretsuago bilakatu ahala, txinatarrekiko muga gatazkak ugaritu egin ziren. Mongoliarrek 1606an «Kundulun Khan» titulua eman zioten eta 1616an bere burua [[Khan (titulua)|khan]] izendatu zuen. Horrela, «Jin ondorengoen» dinastia sortu zuen,{{sfn|Parker|2020|p=195.}} nolabaiteko lotura egin nahirik XII. mendean Txina iparraldeko zati bat konkistatu eta gobernatu zuen [[Jin dinastia (1115-1234)|jurchen dinastiarekin]].

1618an, Nurhacik ''Zazpi Irain Handiak''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=七大恨 - 维基文库,自由的图书馆|argitaletxea=zh.wikisource.org|hizkuntza=zh|url=https://zh.wikisource.org/wiki/%E4%B8%83%E5%A4%A7%E6%81%A8|aldizkaria=Wikisource|sartze-data=2025-01-01}}</ref> izeneko dokumentu bat idatzi zuen, non [[Ming dinastia|Ming dinastiako]] gobernarien aurka matxinatzeko arrazoiak aldarrikatzen zituen.{{sfn|Keliher|2020|p=27.}} 1618an Fushun konkistatu zuen,{{sfn|Swope|2016|p=13.}} eta 1621eko hasieran [[Liaodong penintsula]] inbaditu ondoren, Shen-Liaoko guduaren ostean Mingtarren [[Shenyang]] eta [[Liaoyang]] hiriak hartu zituen mendean. Hiriburua Liaoyangera eraman zuen 1621ean, eta Shenyangera 1625ean, izena [[Shenyang|Mukden]] aldatuta.{{sfn|Hummel|2010|p=302-303.}}

1626an bere lehen porrot militar garrantzitsua jasan zuen Ningyuaneko guduan, Ming armadako jeneral Yuan Chonghuanen aurka, eta handik gutxira, urte berean, Nurhaci hil egin zen. Beraren arrakastarik handienetako bat izan zen zortzi banderako sistema sortzea: bandera bakoitzak unitate zibil eta militar bana ordezten zuen, eta mantxu orok zuen unitate horietako kide izateko beharkizuna.{{sfn|Wakeman|2012|p=53-54.}}

[[Huang-Taiji]] Nuharciren semeak jarraitu zuen aitaren egitekoarekin, [[Han (etnia)|handarren]] lehen banderak bereganatuz bere armadarako. Mingtarren erakunde politiko asko hartu zituen mantxuriarren estatuaren antolamendurako, baina, aldi berean, erakunde horiek mantxuriarren mende gelditzeko aurreikuspenak egin zituen, kuota sistema baten bidez. 1634an, Ligden Kan mongoliarren azken [[Khan (titulua)|khan]] handia hil zenean, [[Tibet|Tibeten]], harenseme Ejei mantxuriarrengana joan eta Huang-Taijiri eman zion Yuan enperadorearen zigilu handia. 1636an, Huang-Taijik Qing izena ezarri zione statuari, Mantxuriaz haragoko asmoak ageriagoan egon zitezen. Ming ({{Lang-zh|t=明}}) dinastiaren izenetik abiatuta aukeratu zen, [[Eguzkia]] (日) eta [[Ilargia]] (月) aipatzen duten karaktereez osatua. Qing, aldiz, urarekin lotzen da. Qing ({{Lang-zh|t=清}}) karaktereak [[Ur|uraren]] (水) erradikalaz eta urdinaren (青) karaktereaz dago osatua, biak urarekin lotuak. Zenbait kanpaina militar jarraitutan, Huang-Taijik [[Mongolia]] eta [[Joseon|Korea]] menpean hartzea lortu zuen, [[Heilongjiang]] eskualdearen kontrola hartu baino lehen, [[Amur]] ibaiaren inguruan.

=== Ming dinastiaren amaiera ===
[[Fitxategi:Mongolia_in_1636.svg|thumb|[[Asia]] 1626an.]]
[[Izurri buboniko|Peste izurrite]] handi bat hasi zen [[Shanxi|Shanxin]] 1633an, [[Chongzhen enperadorea|Chongzhen enperadorearen]] agintaldian, eta 1641erako [[Pekin|Pekinera]] iritsi zen. Bi urteren buruan, 1643an 200.000 pertsona baino gehiagoren heriotza eragin zuen eta 1644an Ming dinastiaren amaiera bizkortu zuen.<ref>{{erreferentzia|izena=Chung-lin|abizena=Ch’iu|urtea=2004|izenburua=The Epidemics in Ming Beijing and the Responses from the Empire’s Public Health System|argitaletxea=Academia Sinica|orrialdeak=331-388. or|hizkuntza=en|url=https://www.researchgate.net/publication/297368171_The_epidemics_in_Ming_Beijing_and_the_responses_from_the_empire's_public_health_system|aldizkaria=Bulletin of the Institute of History and Philology|zenbakia=75.2|argitaratze-lekua=Taiwan|ISSN=1012-4195}}</ref>

Indar matxinoen koalizio batek arpilatu zuen [[Pekin]], Li Zicheng buruzagiak gidatuta, eta Shun dinastia berriko lehen [[enperadore]] izendatu zuen bere burua. Ofizialki, [[Ming dinastia]] amaitu zen Chongzhenek bere buruaz beste egin zuenean zuhaitz batetik zintzilikatuta Jingshan parkean, [[Hiri Debekatua|Hiri Debekatutik]] gertu.{{sfn|Faure|2007|p=151.}} 1644ko apirilean, Pekin hartu ondoren, Li Zichengek 600.000 gizonez osatutako armada bat zuzendu zuen Mingtarren Wu Sangui komandante nagusiari aurre egiteko; 100.000 soldaduk [[Shanhai pasabidea]] ({{Lang-zh|t=山海关}}), nahitaez erabili beharrekoa [[Txinako Harresi Handia]] zeharkatzeko ipar-ekialdean. Pekin ipar-ekialdetik berrogeita hamar bat kilometrora zegoenez Shanhai, urte luzez bertan bildutako defentsek bermatzen zuten mantxuriarrak hiriburutik urrun egotea. Wu Sangui, bi etsaien artean harrapatuta, Qing dinastiako mantxuriarekin negoziatzera deliberatu zen, eta aliantza bat egitera Dorgon printzearekin, hura baitzen [[Huang-Taiji]] enperadorearen seme [[Shunzhi]] enperadorearen erregeordea, aurreko urtean hil zenean aita, sei urte besterik ez zituenez. Bi armadek batera, Li Zichengen indar matxinoak menderatu zituzten, 1644ko maiatzaren 27an, [[Shanhai pasabidea|Shanhai]] [[Shanhai pasabidea|pasabideko]] guduan.{{sfn|Dillon|2017|p=602.}} Qingtarren armadak Mingtarren ohiko defentsa muga gainditu eta [[Ibai Horia|Ibai Horiko]] haranean sartu ahal izan zen horrela, Wu Sanguiren laguntzari esker, eta Pekin erraz konkistatu zuten. Wu Sanguik espero zuen mantxuriarrek onartuko zutela [[Txinako Harresi Handia|Harresi Handiaren]] iparraldera erretiratzea, Ming dinastia boterean finkatzen lagundu eta gero, baina emaitza oso bestelakoa izan zen. [[Shunzhi|Shunzhi enperadoreak]] [[Shenyang|Mukdengotik]] Pekinera eraman zuen Qing dinastiaren gortea.{{sfn|Wakeman|2012|p=857.}} Zichengek iparraldera ihes egin zuen, eta ziurrenik bertan hil zuten nekazariek. Gatazkak hamazazpi urte gehiago behar izan zituen boterean zeudenen, erregegaien eta Ming matxinoen arteko borrokak baretu arte, eta mantxuriar matxinoek jarraitu zuten Ming dinastiaren agintepean egondako lurraldeak konkistatzen.

Chongzhen hil eta gero, haren aldeko indarrek Hegoaldeko Ming dinastia aldarrikatu zuten [[Nanjing|Nanjingen]], Zhu Yousong, Fuko Printzea, Hongguang enperadore izendatuz. Hala ere, 1645ean, Qingtarren armadak Ming dinastiaren azken hondarren aurka hasi ziren, eta Nanjing mendean hartu zuten 1645eko ekainaren 8an. Ekainaren 15ean, Zhu Yousong harrapatu eta Pekinera eraman zuten. 1658an, Zhu Youlangek, Ming dinastiaren azken erregegaiak, Pindaleren babespean babesa bilatu zuen, 1661ean [[Taungoo dinastia|Taungooko erresuman]] finkatu zelarik, baina laster argi geratu zen [[Myanmar|Birmanian]] erresuma bat ezartzeko asmoa zuela, eta gerra piztu zen bere babesleekin. Txinatarrek [[Ava erresuma|Ava]] inguruko lurra suntsitu zuten, baina ez zuten harrapatzerik lortu, Pindale Min erregearen aldeko [[portugaldar]] mertzenarioen artilleriari esker. Alabaina, Pindaleren anaia Pye Minek estatu kolpea eman eta setioa hautsi zuenean, txinatar guztiak, Youlang izan ezik, hiltzeko agindua eman zuen.{{sfn|Damrongrāchānuphāp|2001|p=220-223.}} 1661eko abenduan, Wu Sangui gudalburuak<ref>{{Erreferentzia|urtea=1838|izenburua=The Asiatic Journal and Monthly Register for British and Foreign India, China, and Australia|argitaletxea=Parbury, Allen, and Company|hizkuntza=en|data=1838|url=https://books.google.com.au/books?id=uisYAAAAYAAJ&pg=PA189&lpg=PA189&dq=who+was+king+of+Burma+in+1661?&source=bl&ots=NAfhIeAc93&sig=wm48ccae0OpKcQ7WYZaznZkohzs&hl=ca&ei=Ou20TYbpBcryrQfo4fzIDQ&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=4&ved=0CC0Q6AEwAw#v=onepage&q&f=false|sartze-data=2025-01-03}}</ref> gidatutako 20.000 soldaduren Qing armada batek [[Taungoo dinastia|Taungoo]] mendean hartu zuen, Youlang errenditzeko eskatuz. Hura preso hartuta, [[Yunnan|Yunnan probintziara]] eraman zuten berriro, eta 1662ko hasieran exekutatu zuten.{{sfn|Shore|1983|p=208.}}

=== Kangxi eta sendotzea ===
[[Fitxategi:Portrait_of_the_Kangxi_Emperor_in_Court_Dress.jpg|thumb|[[Kangxi|Kangxi enperadorea]] (agintea 1661-1722).]]
[[Kangxi]] enperadoreak (1661-1722) zazpi urte zituela hartu zuen tronua. Bere erregealdi luzean Xiaozhuang enperatriz alargun amonaren laguntza izan zuen. Behin boterea hartu zuenean, mantxuriarrek Txinako lurralde guztiak kontrolatzen zituzten, baina ez zuten [[armada]] handirik, eta amore emandako Mingtarren soldaduengan jarri behar izan zuten konfiantza hiriak kontrolatu ahal izateko, hiriak baitziren garai hartan babes sarearen bizkarrezur. Gainera, Qing dinastia ezartzen lagundu zuten Mingtarren hiru jeneral aukeratu zituzten, jauntxo feudal gisa (藩王), eta gainerakoei Txinako hegoaldeko lurralde zabaletako gobernadore karguak eman zitzaizkien. Horien guztien buru Wu Sangui ({{Lang-zh|t=吴三桂}}) izan zelarik, [[Yunnan]] eta [[Guizhou]] probintziak eman zizkioten, eta Shang Kexi ({{Lang-zh|t=尚可喜}}) eta Geng Zhongming ({{Lang-zh|t=耿仲明}}) [[Guangdong]] eta [[Fujian]] probintziak, hurrenez hurren.

Lehen urteetan, hiru jauntxo feudalak eta haien lurraldeak gero eta autonomoagoak izan ziren, ezinbestean. Azkenik, 1673an, Shang Kexik baimena eskatu zion Kangxi enperadoreari bere jaioterrira erretiratzeko, [[Liaodong penintsula|Liaodong probintzian]], eta bere semea oinordeko izendatzeko. Enperadore gazteak joaten utzi zion, baina semeari ukatu egin zion herentzia. Erreakzio gisa, beste bi jeneralek ere erretiroa eskatzea erabaki zuten, Kangxiren erabakiari aurre eginez, enperadorea haiek iraintzeko arriskua hartuko ez zelakoan. Ustea ustela atera zitzaien, ordea, enperadore gazteak atzera bota baitzituen eskaerak, eta hirurei agindu zien itzul zitzatela beren lurraldeak enperadorearen eskuetara.{{sfn|Spence|2013|p=48-51.}}

Lurralde horien kontrola ziurtatzearen truke, Kangxik nolabaiteko autonomia eman zuen gobernabidean, baina horrek elitearen botere handitzea ekarri zuen, azkenean hiru jauntxo feudalen matxinada altxatu zen arte ―Wu Sangui, Geng Zhongming eta Shang Kexiren seme Shang Zhixin―, zortzi urte iraun zuena. Bere unerik gorenean, [[Ibai Urdina|Ibai Urdinaren]] iparralderaino zabaldu zuten kontrola. Azkenean, baina, Qing gobernuak matxinada garaitu eta hegoaldeko eremu osoaren gaineko kontrola ezarri zuen.{{sfn|Spence|2013|p=48-51.}}

Bestalde, [[Taiwan (uhartea)|Taiwan uhartea]] ere mendean hartu zuten Kangxiren aldeko indarrek, han babestuak baitziren Mingtarren azken jarraitzaileak, Zheng Jingen seme Zheng Ke-Shuang buru zutela; biak [[Koxinga|Koxingaren]] ondorengoak ziren, eta uhartea [[Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia|Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiari]] kendua zioten, [[Tungning Erresuma]] ezartzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Benjamin A.|abizena=Elman|izenburua=Ming-Qing Border Defence, the Inward Turn of Chinese Cartography, and Qing Expansion in Central Asia in the Eighteenth Century|argitaletxea=University of British Columbia Press|orrialdeak=29-56. or|hizkuntza=en|data=2008|url=https://www.semanticscholar.org/paper/Ming-Qing-Border-Defence%2C-the-Inward-Turn-of-and-in-Elman/01f11a3fc6100690b334895a965e7c9cc7dd7bc5|aldizkaria=The Chinese State at the Borders|editore-izena=|isbn=978-0774855747|doi=10.59962/9780774855747-005|sartze-data=2025-01-03}}</ref>
[[Fitxategi:Map-Qing_Dynasty_1689-en.jpg|thumb|Txina 1689an.]]
[[Errusiar Tsarerria|Errusiar Tsarerriak]] eta Qing dinastiak 1689an sinatutako [[Nertxinskeko Ituna|Nertxinskeko Itunak]], bi herrialdeen arteko behin betiko mugak ezarri zituen, kontzesio komertzial batzuen truke, errusiarrek [[Amur]] ibaiaren iparraldean gelditzeko konpromisoa hartu baitzuten. Akordio horrek ekialdeko mongolei aurre egiteko aukera eman zion Qing dinastiari.<ref>{{erreferentzia|izena=Alexis Sidney|abizena=Krausse|urtea=1899|izenburua=Russia in Asia; a record and a study, 1558-1899|argitaletxea=G. Richards|orrialdeak=330-331.|hizkuntza=en|url=https://tile.loc.gov/storage-services/service/gdc/gdclccn/04/01/76/57/04017657/04017657.pdf|argitaratze-lekua=London|OCLC=2947591|DOI=https://doi.org/10.1086/ahr/5.2.345}}</ref>

1688an, [[Galdan Boshughtu Khan]] [[Dzungaria|dzungariatar]] ({{Lang-zh|t=準噶爾|s=准噶尔|p=Zhǔngá'ěr}}) buruzagiak [[khalkha]] populazioak mendebaldetik eraso eta haien lurraldea inbaditu zuen. Khalkha jendeek [[Gobi|Gobiko basamortua]] zeharkatu eta Qing Inperioaren laguntza eskatu zuten, haien menekotasunaren truke.{{sfn|Adle|2003|p=149.}} 1690ean, dzungariatarrak eta Qingtarrak Ulan Butungeko guduan borrokatu ziren [[Barne Mongolia|Barne Mongolian]], eta Qingtarrak garaile atera ziren.{{sfn|Christian|2018|p=188.}} 1696an eta 1697an Kangxi enperadoreak [[Dzungariako Khanerria|Dzungariako Khanerriaren]] aurkako kanpainak zuzendu zituen, bi herrien arteko lehen gerran. Qing armadaren mendebaldeko atalak Galdanen indarrak garaitu zituen Jao Modoko guduan eta, modu horretan, [[Kanpo Mongolia|Kanpo Mongoliako]] ibilbide komertzialak kontrolpean ukan zituzten.{{sfn|Christian|2018|p=188.}}

Tsewang Rabtan dzungariar khanaren anaia Tseren Dondupek, Khoshuteko kanata hartu zuen mendean 1717an, Yeshe Gyatso [[Dalai Lama]] kargutik kendu, [[Lha-bzang Khan]] hil eta [[Lhasa]] arpilatu zuen.{{sfn|Smith|1997|p=123-124.}} Kangxi enperadoreak mendekua hartu zuen 1718an, baina bere espedizio militarra [[Saluen|Saluen ibaiko]] guduan suntsitu zuten dzungariarrek, Lhasatik ez oso urrun.{{sfn|Desideri|2010|p=256.}} Kangxik bidalitako bigarren espedizio handiago batek, [[Tibet|Tibeteko]] indarrekin batera, Tibetetik kanporatu zituen dzugariarrak 1720an. [[Kelsang Gyatso]] berekin eraman zuten Kumbumetik Lhasara eta 7. Dalai Lama bezala ezarri zuten 1721ean.{{sfn|Desideri|2010|p=256.}} [[Turfan|Turfaneko]] eta Pichaneko biztanleek egoera probestu zuten, Amin Khoja bertako buruzagi baten menpe matxinatzeko, eta Qing dinastiaren mendekotasunetik atera ziren.{{sfn|Adle|2003|p=200.}} Kangxiren erregealdiaren amaieran, beste matxinada bat lehertu zen [[Taiwan (uhartea)|Taiwanen]], baina berriro garaitua izan zen.

XVII. mendea amaitu baino lehen, Txina bere boterearen gailurrean zegoen, Ming dinastiaren garaitik. aldi hartan, Kangxi enperadoreak Txinara etorritako [[Jesusen Lagundia|Jesusen Lagundiko]] kideekin harremana izan behar izan zuen, [[Misiolari|misio]] lanetara bertaratuak baitziren. Enperadorea [[Kristautasun|kristautasunera]] ekartzeko saialdietan huts egin bazuten ere, Kangxik bakea mantendu zuen haiekin Pekinen.{{sfn|Bays|2012|p=21-23.}}

=== Yongzheng eta Qianlong enperadoreak ===
[[Yongzheng]] enperadorearen (1723-1735) eta bere seme [[Qianlong]] enperadorearen (1735-1796) erregealdiek Qing dinastiaren boterearen gailurra markatu zuten. Denbora tarte horretan, enperadoreak 13 milioi kilometro koadroko lurraldean gobernatzera iritsi ziren.

Kangxi enperadorea hil ondoren, 1722ko neguan, bere laugarren seme Yong ({{Lang-zh|t=雍亲王}}) [[Yongzheng]] enperadore izenarekin hil zen. Izaera polemikoa erakutsi zuen, anai-arrebekin borroka politiko handietan nahasita, Kangxiren azken urteetan agintea amarru bidez eskuratu zuen zurrumurruak zirela eta. Yongzheng administratzaile handia izan zen, eta burdinazko eskuaz gobernatu zuen. Erregimen indartsuago baterantz urrats handi bat egin zuen, [[Mandarin (funtzionarioa)|mandarin]] edo funtzionarioak hautatzeko [[Azterketa inperialak|azterketa]] [[Azterketa inperialak|inperialak]] berriro bere jatorrizko estandarretara eraman zuenean.

Yongzhengek azkar jokatu zuen. Lehenik, ortodoxia [[Konfuzianismo|konfuzianoa]] sustatu zuen, eta aitaren laxokeriatzat ikusten zuena alderantzikatu zuen, sekta ez-ortodoxoen aurkako neurri indartsuak hartuz. 1723an, [[Kristautasun|kristautasuna]] debekatu eta kristau [[Misiolari|misiolariak]] kanporatu zituen, nahiz eta batzuei hiriburuan gelditzeko baimena eman zien.{{sfn|Hsü|1990|p=35-37.}} Horrez gain, gobernua kontrolatzeko erabakiak eman zituen. Jauregi inperialean txostenak jasotzeko sistema aldatu zuen, tokian tokiko baldintzei buruzko datu xeheak zuzenean eskura izan nahi baitzituen, burokraziaren parte hartzerik gabe, eta aholkulari pertsonalen Kontseilu Goren bat sortu zuen, azkenean enperadorearen kabinete bihurtu zena, ''de facto'', dinastia osorako. Maltzurki, postu garrantzitsuetara iritsi zen funtzionario mantxuriarrak bertan kokatuz, bere babesaren mende egon zirenak beti. [[Finantzak|Finantza]] krisia uste baino handiagoa zela konturatzen hasi zenean, Yongzhengek bazter utzi zuen bere aitak tokiko elite [[Lur-jabe|lur jabeekiko]] zuen ikuspuntu bihozbera, eta kanpaina bat antolatu zuen lurraren gaineko [[Zerga|zerga bilketa]] betearazteko. Diru sarrera gehienak erabili zituen tokiko funtzionarioen arteko «zintzotasuna elikatzeko» eta tokian tokiko [[ureztatze]], [[eskola]], [[errepide]] eta [[Karitate (ongintza)|ongintza]] lanetarako. Erreforma haiek iparraldean, hegoaldean eta Ibai Urdinaren haranean eraginkorrak izan baziren ere, gainerako lurraldeetan funtzionario eta lur jabeen sare estuak zeuden ezarrita. Yongzhengek eskarmentu handiko mandatari mantxuriarrak bidali zituen, argi egin zezaten lur jabetza eta kontu liburu faltsifikatuen eta kodifikatutakoen matazak askatzeko, baina trikimailuak, pasibotasuna eta baita [[indarkeria]] ere aurkitu zituzten. Krisi fiskalak bere horretan jarraitu zuen.{{sfn|Spence|2013|p=80-83.}}

Yongzheng 1735ean hil zen. Bere seme Bao ({{Lang-zh|t=宝亲王}}) printzea izan zuen jarraitzaile, [[Qianlong]] enperadore izenaz. Hogeita lau urte zituela, jeneral trebea zen: kanpaina militarrak gidatu zituen pertsonalki [[Xinjiang|Xinjiangen]] eta [[Mongolia|Mongolian]].<ref>{{Erreferentzia|izena=Charles R.|abizena=Bawden|izenburua=The Mongol Rebellion of 1756-1757|orrialdeak=1-31. or|hizkuntza=en|data=1968|url=https://www.jstor.org/stable/41929869|aldizkaria=Journal of Asian History|alea=1|zenbakia=2|issn=0021-910X|sartze-data=2025-01-04}}</ref> Iskanbilak eta [[Matxinada|matxinadak]] arrakastaz itzali zituen [[Sichuan|Sichuanen]] eta hegoaldeko Txinako zenbait lekutan. Qianlongen erregealdiko berrogei urteen inguruan, Qing gobernuak neurrigabeko ustelkeria garai bat bizi izan zuen berriro. Heshen ofiziala zen dinastiako ustelenetarikoa eta [[Jiaqing]] enperadorearen aginduz (1796-1820) bere buruaz beste egitera behartu zuten.{{sfn|Schoppa|2002|p=42-43.}}

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}

== Bibliografia ==

* {{Erreferentzia|izena=Chahryar|abizena=Adle|urtea=2003|izenburua=History of civilizations of Central Asia. 5, Development in contrast: from the sixteenth to the mid-nineteenth century|argitaletxea=Unesco|ISBN=978-9231038761|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/54040977|argitaratze-lekua=Paris|OCLC=54040977}}
* {{Erreferentzia|izena=Chahryar|abizena=Adle|urtea=2003|izenburua=History of civilizations of Central Asia. 5, Development in contrast: from the sixteenth to the mid-nineteenth century|argitaletxea=Unesco|ISBN=978-9231038761|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/54040977|argitaratze-lekua=Paris|OCLC=54040977}}
* {{Erreferentzia|izena=Daniel H.|abizena=Bays|urtea=2012|izenburua=A new history of Christianity in China|argitaletxea=Wiley-Blackwell|ISBN=978-1405159548|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/707263763|argitaratze-lekua=Chichester|OCLC=707263763}}
* {{Erreferentzia|izena=Daniel H.|abizena=Bays|urtea=2012|izenburua=A new history of Christianity in China|argitaletxea=Wiley-Blackwell|ISBN=978-1405159548|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/707263763|argitaratze-lekua=Chichester|OCLC=707263763}}

10:43, 4 urtarrila 2025ko berrikusketa

Artikulu hau XVI. mendetik aurrera Txinan agindu zuen dinastiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Qin dinastia».
Qing Inperioa
大清
ᡩᠠᡳᠴᡳᠩ ᡤᡠᡵᡠᠨ
1644 – 1912
Monarkia absolutua
Qing dinastiaren bandera

Qing dinastiaren armarria

Inperioa 1890 aldean
Geografia
HiriburuaBeijing
Biztanleria140.000.000
Azalera13.150.000 km²
Ekonomia
BPG/bizt1776
DiruaTael (Tls.)
Kultura
Hizkuntza(k)Guanhua txinera,[1] Mantxuera, Mongoliera, Tibetera, Turkiar hizkuntzak (Uigurera),[2] eta beste asko
ErlijioaXamanismo, Budismo, Taoismo, Islam, Kristautasun eta beste erlijio tradizionalak
Historia
Aurrekoak
Ming dinastia
Shun dinastia
Ondorengoak
Txinako Errepublika
Mongoliako Bogd Khanerria

Qing dinastia (txinera tradizionalez: 清朝; pinyinez: Qīng Cháo; mantxueraz: ᡩᠠᡳᠴᡳᠩ ᡤᡠᡵᡠᠨ) 1644tik 1911 arte Txinan agintean izan zen dinastia da; haien agindupeko estatuak Txina, Txinako Inperioa edo Quing Handien Inperioa zuen izena. Txinan agintea izan zuen azken dinastia inperiala izan zen, txinatar jatorriko azkena, Ming dinastiaren ondorengoa. Jatorriz mantxuak ziren, eta jurchendarrekin lotuak zeuden, XIII. mendean Txina konkistatu zutenak Jin dinastia ezarrita; horregatik, hartu zuten lehen izena izan zen «Jin Ondorengoak».

Dinastia Mantxuriako Aisin Giorio klaneko Nurhaci (1559-1626) lehen enperadoreak sortu zuen. 1644an, Ming dinastiako indar militarrek eragindako barne matxinaden ondorioz, herrialdearen barne anabasa aprobetxatuz, mantxuriarrek boterea hartu zuten Txinan, inperio berri bat ezarriz, Qing Handiaren Inperioa. 1616an sortuta Jin Ondorengoak dinastia izenarekin, izen horren ordez 1636tik aurrera «Qing» izena jarri zioten, «argia» edo «purua» esan nahi duena.[3] 1644an Pekin konkistatu ondoren, mantxuriarrek boterea zabaldu zuten Txinako gaur egungo lurraldearen zati handiena menderatzeraino. Hala eta guztiz ere, erabateko baketzea ez zuten 1683. urtera arte lortu.

Mendetan zehar, Qing dinastia Txinako kulturarekin estuki lotu zen arren, dinastiaren botere militarra ahuldu egin zen XIX. mendean, eta, nazioarteko presioei eta barne matxinadei aurre eginez, zenbait porrot militar jasan zituzten. Horren ondorioz, dinastia gainbeheran sartu zen XIX. mendearen bigarren erditik aurrera. Daoguang enperadorearen erregealdian (1820-1850), Txinak Opioaren Gerra (1840) jasan zuen: Estatu Batuek eta Erresuma Batuak opioaren trafikoa mendean hartu zuten, aurrez enperadoreak debekatua baitzeukan, eta pribilegio komertzialekin kontzesioak lortu zituzten. Handik gutxira, herri matxinada batzuk sortu ziren, hala nola Taiping matxinada (1851-1864), herritarren nahigabearen erakusgarri. Cixi enperatriza, Xianfeng (1850-1861) enperadorearen ohaidea, izan zen herrialdea de facto gobernatu zuena 47 urtez. Qing dinastia Xinhai Iraultzaren ondorioz eraitsia izan zen, 1912ko otsailaren 12an, Puyi azken enperadoreak, zazpi urte zituelarik, abdikatu zuenean.[4]

Historia

Mantxuriarren estatuaren eraketa

Mantxuriatik etorrita, Qingtarrek herrialdearen barnealdea konkistatu zuten eta txinatar jatorriko Ming dinastia amaiarazi zuten 1644an, agerian utziz ez zela ezinezkoa Txina kanpotik inbaditzea. Dinastiaren sortzaileak jurchendarren parte ziren, Liao haranean bizi zen herri nomada bat, egungo Mantxurian,[5] eta hauek, izatez, ez zuten multzo bat osatzen, baizik eta tribu edo klan multzo zabal batean banatzen ziren, tribu bakoitzak bere auzokideekin harremanak ezartzen zituelarik, izan jurchendar edo mongolekin, izan Ming dinastiaren Txinarekin edo Joseon dinastiaren Korearekin.

XVI. mendean, Mantxuria hegoaldeko mugak harriduraz bizi izan zuen txinatarrak nekazaritza intentsiboa egiten hasi zirela. Gainera, muga egiten zuen herrialdea zenez gero, Mingtarrek barruti militarretan antolatua zuten, ez zibiletan, herri nomaden erasoetatik babesteko.[6]

1570eko eta 1580ko hamarkadetan, eskualdeko hegoaldeko nekazaritza eskualdean, buruzagi bat nabarmentzen hasi zen tribu guztien artean: Nurhaci. Aisin Gioro klaneko kide zela zioen[7] eta bere boterea zabaldu nahi zuen armen indarrez estatu boteretsu bat sortzeko.[8] Horretarako, bere kokapen geografiko pribilegiatuaz baliatu zen, eta mugan bizi ziren txinatarrengandik ahal zuen bezainbat ikasi zuen.[6]

1583an, bere aitaren hilketaren ondorioz sortutako gatazka baten ondorioz, Nurhacik jurchendarren khan izenda zezaten eskatu zien Mingtarrei, baina bere eskaera ez zuten aintzat hartu, eta titulua Nikan Wailan jurchendar buruzagiari eskaini zioten; hurrengo urteetan Txinan babes hartuta bizi izan behar izan zuen. Hala ere, Nurhaciren ospearen ondorioz, Mingtarrek beraren eskaerak onartu behar izan zituzten pixkanaka eta 1586an Nikan hil egin zuten. Nurhaci ez zen horrekin konformatu, eta jurchendarren tribu eta klan guztiak menderatzera iritsi zen; gainera, Ming dinastiarekin harremanak hasi zituen, bere lankidetza eskainiz Korearen inbasioa gauzatu zuen Toyotomi Hideyoshi japoniar buruzagiari aurre egiteko.[9]

1593an, Gureko guduan, Nurhacik beste jurchen tribuen aliantza garaitu zuen: Yehe, Hada, Ula, Hoifa, Khorchin, Sibe, Guwalca, Jušeri eta Neyen.[10] Haren botereak Ming eta Yi bizilagunen kezkak piztu zituen. 1613tik aurrera, Nurhacik hurbilketa bilatu zuen klan mongoliarrekin, Mingtarrei aurre egiteko prestaketak hasi nahirik, eta klan txiki batzuk lortu zituen beraren aliatu gisa. Horrekin batera, bere estatua boteretsuago bilakatu ahala, txinatarrekiko muga gatazkak ugaritu egin ziren. Mongoliarrek 1606an «Kundulun Khan» titulua eman zioten eta 1616an bere burua khan izendatu zuen. Horrela, «Jin ondorengoen» dinastia sortu zuen,[11] nolabaiteko lotura egin nahirik XII. mendean Txina iparraldeko zati bat konkistatu eta gobernatu zuen jurchen dinastiarekin.

1618an, Nurhacik Zazpi Irain Handiak[12] izeneko dokumentu bat idatzi zuen, non Ming dinastiako gobernarien aurka matxinatzeko arrazoiak aldarrikatzen zituen.[13] 1618an Fushun konkistatu zuen,[14] eta 1621eko hasieran Liaodong penintsula inbaditu ondoren, Shen-Liaoko guduaren ostean Mingtarren Shenyang eta Liaoyang hiriak hartu zituen mendean. Hiriburua Liaoyangera eraman zuen 1621ean, eta Shenyangera 1625ean, izena Mukden aldatuta.[15]

1626an bere lehen porrot militar garrantzitsua jasan zuen Ningyuaneko guduan, Ming armadako jeneral Yuan Chonghuanen aurka, eta handik gutxira, urte berean, Nurhaci hil egin zen. Beraren arrakastarik handienetako bat izan zen zortzi banderako sistema sortzea: bandera bakoitzak unitate zibil eta militar bana ordezten zuen, eta mantxu orok zuen unitate horietako kide izateko beharkizuna.[16]

Huang-Taiji Nuharciren semeak jarraitu zuen aitaren egitekoarekin, handarren lehen banderak bereganatuz bere armadarako. Mingtarren erakunde politiko asko hartu zituen mantxuriarren estatuaren antolamendurako, baina, aldi berean, erakunde horiek mantxuriarren mende gelditzeko aurreikuspenak egin zituen, kuota sistema baten bidez. 1634an, Ligden Kan mongoliarren azken khan handia hil zenean, Tibeten, harenseme Ejei mantxuriarrengana joan eta Huang-Taijiri eman zion Yuan enperadorearen zigilu handia. 1636an, Huang-Taijik Qing izena ezarri zione statuari, Mantxuriaz haragoko asmoak ageriagoan egon zitezen. Ming (txinera tradizionalez: ) dinastiaren izenetik abiatuta aukeratu zen, Eguzkia (日) eta Ilargia (月) aipatzen duten karaktereez osatua. Qing, aldiz, urarekin lotzen da. Qing (txinera tradizionalez: ) karaktereak uraren (水) erradikalaz eta urdinaren (青) karaktereaz dago osatua, biak urarekin lotuak. Zenbait kanpaina militar jarraitutan, Huang-Taijik Mongolia eta Korea menpean hartzea lortu zuen, Heilongjiang eskualdearen kontrola hartu baino lehen, Amur ibaiaren inguruan.

Ming dinastiaren amaiera

Asia 1626an.

Peste izurrite handi bat hasi zen Shanxin 1633an, Chongzhen enperadorearen agintaldian, eta 1641erako Pekinera iritsi zen. Bi urteren buruan, 1643an 200.000 pertsona baino gehiagoren heriotza eragin zuen eta 1644an Ming dinastiaren amaiera bizkortu zuen.[17]

Indar matxinoen koalizio batek arpilatu zuen Pekin, Li Zicheng buruzagiak gidatuta, eta Shun dinastia berriko lehen enperadore izendatu zuen bere burua. Ofizialki, Ming dinastia amaitu zen Chongzhenek bere buruaz beste egin zuenean zuhaitz batetik zintzilikatuta Jingshan parkean, Hiri Debekatutik gertu.[18] 1644ko apirilean, Pekin hartu ondoren, Li Zichengek 600.000 gizonez osatutako armada bat zuzendu zuen Mingtarren Wu Sangui komandante nagusiari aurre egiteko; 100.000 soldaduk Shanhai pasabidea (txinera tradizionalez: 山海关), nahitaez erabili beharrekoa Txinako Harresi Handia zeharkatzeko ipar-ekialdean. Pekin ipar-ekialdetik berrogeita hamar bat kilometrora zegoenez Shanhai, urte luzez bertan bildutako defentsek bermatzen zuten mantxuriarrak hiriburutik urrun egotea. Wu Sangui, bi etsaien artean harrapatuta, Qing dinastiako mantxuriarekin negoziatzera deliberatu zen, eta aliantza bat egitera Dorgon printzearekin, hura baitzen Huang-Taiji enperadorearen seme Shunzhi enperadorearen erregeordea, aurreko urtean hil zenean aita, sei urte besterik ez zituenez. Bi armadek batera, Li Zichengen indar matxinoak menderatu zituzten, 1644ko maiatzaren 27an, Shanhai pasabideko guduan.[19] Qingtarren armadak Mingtarren ohiko defentsa muga gainditu eta Ibai Horiko haranean sartu ahal izan zen horrela, Wu Sanguiren laguntzari esker, eta Pekin erraz konkistatu zuten. Wu Sanguik espero zuen mantxuriarrek onartuko zutela Harresi Handiaren iparraldera erretiratzea, Ming dinastia boterean finkatzen lagundu eta gero, baina emaitza oso bestelakoa izan zen. Shunzhi enperadoreak Mukdengotik Pekinera eraman zuen Qing dinastiaren gortea.[20] Zichengek iparraldera ihes egin zuen, eta ziurrenik bertan hil zuten nekazariek. Gatazkak hamazazpi urte gehiago behar izan zituen boterean zeudenen, erregegaien eta Ming matxinoen arteko borrokak baretu arte, eta mantxuriar matxinoek jarraitu zuten Ming dinastiaren agintepean egondako lurraldeak konkistatzen.

Chongzhen hil eta gero, haren aldeko indarrek Hegoaldeko Ming dinastia aldarrikatu zuten Nanjingen, Zhu Yousong, Fuko Printzea, Hongguang enperadore izendatuz. Hala ere, 1645ean, Qingtarren armadak Ming dinastiaren azken hondarren aurka hasi ziren, eta Nanjing mendean hartu zuten 1645eko ekainaren 8an. Ekainaren 15ean, Zhu Yousong harrapatu eta Pekinera eraman zuten. 1658an, Zhu Youlangek, Ming dinastiaren azken erregegaiak, Pindaleren babespean babesa bilatu zuen, 1661ean Taungooko erresuman finkatu zelarik, baina laster argi geratu zen Birmanian erresuma bat ezartzeko asmoa zuela, eta gerra piztu zen bere babesleekin. Txinatarrek Ava inguruko lurra suntsitu zuten, baina ez zuten harrapatzerik lortu, Pindale Min erregearen aldeko portugaldar mertzenarioen artilleriari esker. Alabaina, Pindaleren anaia Pye Minek estatu kolpea eman eta setioa hautsi zuenean, txinatar guztiak, Youlang izan ezik, hiltzeko agindua eman zuen.[21] 1661eko abenduan, Wu Sangui gudalburuak[22] gidatutako 20.000 soldaduren Qing armada batek Taungoo mendean hartu zuen, Youlang errenditzeko eskatuz. Hura preso hartuta, Yunnan probintziara eraman zuten berriro, eta 1662ko hasieran exekutatu zuten.[23]

Kangxi eta sendotzea

Kangxi enperadorea (agintea 1661-1722).

Kangxi enperadoreak (1661-1722) zazpi urte zituela hartu zuen tronua. Bere erregealdi luzean Xiaozhuang enperatriz alargun amonaren laguntza izan zuen. Behin boterea hartu zuenean, mantxuriarrek Txinako lurralde guztiak kontrolatzen zituzten, baina ez zuten armada handirik, eta amore emandako Mingtarren soldaduengan jarri behar izan zuten konfiantza hiriak kontrolatu ahal izateko, hiriak baitziren garai hartan babes sarearen bizkarrezur. Gainera, Qing dinastia ezartzen lagundu zuten Mingtarren hiru jeneral aukeratu zituzten, jauntxo feudal gisa (藩王), eta gainerakoei Txinako hegoaldeko lurralde zabaletako gobernadore karguak eman zitzaizkien. Horien guztien buru Wu Sangui (txinera tradizionalez: 吴三桂) izan zelarik, Yunnan eta Guizhou probintziak eman zizkioten, eta Shang Kexi (txinera tradizionalez: 尚可喜) eta Geng Zhongming (txinera tradizionalez: 耿仲明) Guangdong eta Fujian probintziak, hurrenez hurren.

Lehen urteetan, hiru jauntxo feudalak eta haien lurraldeak gero eta autonomoagoak izan ziren, ezinbestean. Azkenik, 1673an, Shang Kexik baimena eskatu zion Kangxi enperadoreari bere jaioterrira erretiratzeko, Liaodong probintzian, eta bere semea oinordeko izendatzeko. Enperadore gazteak joaten utzi zion, baina semeari ukatu egin zion herentzia. Erreakzio gisa, beste bi jeneralek ere erretiroa eskatzea erabaki zuten, Kangxiren erabakiari aurre eginez, enperadorea haiek iraintzeko arriskua hartuko ez zelakoan. Ustea ustela atera zitzaien, ordea, enperadore gazteak atzera bota baitzituen eskaerak, eta hirurei agindu zien itzul zitzatela beren lurraldeak enperadorearen eskuetara.[24]

Lurralde horien kontrola ziurtatzearen truke, Kangxik nolabaiteko autonomia eman zuen gobernabidean, baina horrek elitearen botere handitzea ekarri zuen, azkenean hiru jauntxo feudalen matxinada altxatu zen arte ―Wu Sangui, Geng Zhongming eta Shang Kexiren seme Shang Zhixin―, zortzi urte iraun zuena. Bere unerik gorenean, Ibai Urdinaren iparralderaino zabaldu zuten kontrola. Azkenean, baina, Qing gobernuak matxinada garaitu eta hegoaldeko eremu osoaren gaineko kontrola ezarri zuen.[24]

Bestalde, Taiwan uhartea ere mendean hartu zuten Kangxiren aldeko indarrek, han babestuak baitziren Mingtarren azken jarraitzaileak, Zheng Jingen seme Zheng Ke-Shuang buru zutela; biak Koxingaren ondorengoak ziren, eta uhartea Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiari kendua zioten, Tungning Erresuma ezartzeko.[25]

Txina 1689an.

Errusiar Tsarerriak eta Qing dinastiak 1689an sinatutako Nertxinskeko Itunak, bi herrialdeen arteko behin betiko mugak ezarri zituen, kontzesio komertzial batzuen truke, errusiarrek Amur ibaiaren iparraldean gelditzeko konpromisoa hartu baitzuten. Akordio horrek ekialdeko mongolei aurre egiteko aukera eman zion Qing dinastiari.[26]

1688an, Galdan Boshughtu Khan dzungariatar (txinera tradizionalez: 準噶爾; txinera sinplifikatuz: 准噶尔; pinyinez: Zhǔngá'ěr) buruzagiak khalkha populazioak mendebaldetik eraso eta haien lurraldea inbaditu zuen. Khalkha jendeek Gobiko basamortua zeharkatu eta Qing Inperioaren laguntza eskatu zuten, haien menekotasunaren truke.[27] 1690ean, dzungariatarrak eta Qingtarrak Ulan Butungeko guduan borrokatu ziren Barne Mongolian, eta Qingtarrak garaile atera ziren.[28] 1696an eta 1697an Kangxi enperadoreak Dzungariako Khanerriaren aurkako kanpainak zuzendu zituen, bi herrien arteko lehen gerran. Qing armadaren mendebaldeko atalak Galdanen indarrak garaitu zituen Jao Modoko guduan eta, modu horretan, Kanpo Mongoliako ibilbide komertzialak kontrolpean ukan zituzten.[28]

Tsewang Rabtan dzungariar khanaren anaia Tseren Dondupek, Khoshuteko kanata hartu zuen mendean 1717an, Yeshe Gyatso Dalai Lama kargutik kendu, Lha-bzang Khan hil eta Lhasa arpilatu zuen.[29] Kangxi enperadoreak mendekua hartu zuen 1718an, baina bere espedizio militarra Saluen ibaiko guduan suntsitu zuten dzungariarrek, Lhasatik ez oso urrun.[30] Kangxik bidalitako bigarren espedizio handiago batek, Tibeteko indarrekin batera, Tibetetik kanporatu zituen dzugariarrak 1720an. Kelsang Gyatso berekin eraman zuten Kumbumetik Lhasara eta 7. Dalai Lama bezala ezarri zuten 1721ean.[30] Turfaneko eta Pichaneko biztanleek egoera probestu zuten, Amin Khoja bertako buruzagi baten menpe matxinatzeko, eta Qing dinastiaren mendekotasunetik atera ziren.[31] Kangxiren erregealdiaren amaieran, beste matxinada bat lehertu zen Taiwanen, baina berriro garaitua izan zen.

XVII. mendea amaitu baino lehen, Txina bere boterearen gailurrean zegoen, Ming dinastiaren garaitik. aldi hartan, Kangxi enperadoreak Txinara etorritako Jesusen Lagundiko kideekin harremana izan behar izan zuen, misio lanetara bertaratuak baitziren. Enperadorea kristautasunera ekartzeko saialdietan huts egin bazuten ere, Kangxik bakea mantendu zuen haiekin Pekinen.[32]

Yongzheng eta Qianlong enperadoreak

Yongzheng enperadorearen (1723-1735) eta bere seme Qianlong enperadorearen (1735-1796) erregealdiek Qing dinastiaren boterearen gailurra markatu zuten. Denbora tarte horretan, enperadoreak 13 milioi kilometro koadroko lurraldean gobernatzera iritsi ziren.

Kangxi enperadorea hil ondoren, 1722ko neguan, bere laugarren seme Yong (txinera tradizionalez: 雍亲王) Yongzheng enperadore izenarekin hil zen. Izaera polemikoa erakutsi zuen, anai-arrebekin borroka politiko handietan nahasita, Kangxiren azken urteetan agintea amarru bidez eskuratu zuen zurrumurruak zirela eta. Yongzheng administratzaile handia izan zen, eta burdinazko eskuaz gobernatu zuen. Erregimen indartsuago baterantz urrats handi bat egin zuen, mandarin edo funtzionarioak hautatzeko azterketa inperialak berriro bere jatorrizko estandarretara eraman zuenean.

Yongzhengek azkar jokatu zuen. Lehenik, ortodoxia konfuzianoa sustatu zuen, eta aitaren laxokeriatzat ikusten zuena alderantzikatu zuen, sekta ez-ortodoxoen aurkako neurri indartsuak hartuz. 1723an, kristautasuna debekatu eta kristau misiolariak kanporatu zituen, nahiz eta batzuei hiriburuan gelditzeko baimena eman zien.[33] Horrez gain, gobernua kontrolatzeko erabakiak eman zituen. Jauregi inperialean txostenak jasotzeko sistema aldatu zuen, tokian tokiko baldintzei buruzko datu xeheak zuzenean eskura izan nahi baitzituen, burokraziaren parte hartzerik gabe, eta aholkulari pertsonalen Kontseilu Goren bat sortu zuen, azkenean enperadorearen kabinete bihurtu zena, de facto, dinastia osorako. Maltzurki, postu garrantzitsuetara iritsi zen funtzionario mantxuriarrak bertan kokatuz, bere babesaren mende egon zirenak beti. Finantza krisia uste baino handiagoa zela konturatzen hasi zenean, Yongzhengek bazter utzi zuen bere aitak tokiko elite lur jabeekiko zuen ikuspuntu bihozbera, eta kanpaina bat antolatu zuen lurraren gaineko zerga bilketa betearazteko. Diru sarrera gehienak erabili zituen tokiko funtzionarioen arteko «zintzotasuna elikatzeko» eta tokian tokiko ureztatze, eskola, errepide eta ongintza lanetarako. Erreforma haiek iparraldean, hegoaldean eta Ibai Urdinaren haranean eraginkorrak izan baziren ere, gainerako lurraldeetan funtzionario eta lur jabeen sare estuak zeuden ezarrita. Yongzhengek eskarmentu handiko mandatari mantxuriarrak bidali zituen, argi egin zezaten lur jabetza eta kontu liburu faltsifikatuen eta kodifikatutakoen matazak askatzeko, baina trikimailuak, pasibotasuna eta baita indarkeria ere aurkitu zituzten. Krisi fiskalak bere horretan jarraitu zuen.[34]

Yongzheng 1735ean hil zen. Bere seme Bao (txinera tradizionalez: 宝亲王) printzea izan zuen jarraitzaile, Qianlong enperadore izenaz. Hogeita lau urte zituela, jeneral trebea zen: kanpaina militarrak gidatu zituen pertsonalki Xinjiangen eta Mongolian.[35] Iskanbilak eta matxinadak arrakastaz itzali zituen Sichuanen eta hegoaldeko Txinako zenbait lekutan. Qianlongen erregealdiko berrogei urteen inguruan, Qing gobernuak neurrigabeko ustelkeria garai bat bizi izan zuen berriro. Heshen ofiziala zen dinastiako ustelenetarikoa eta Jiaqing enperadorearen aginduz (1796-1820) bere buruaz beste egitera behartu zuten.[36]

XVIII. mendea

Mendearen lehen erdian Erdialdeko Asiaren kontrola lortzeko borroka egin zuen oirateen aurka. Kangxi enperadoreak euren lider Galdan garaitu zuen 1696an, baina oirateak berriro itzuli ziren Galdanen ilobarekin. 1717an Tibet konkistatu zuten Lamaismoaren zentroan influentzia ziurtatzeko, mongoliar gehienak erlijio honetakoak baitziren. Tibetar elitean atal batekin aliatuta, Qing dinastiak inbasoreak kaleratu zituen Tibetetik, eta Txinaren burujabetzaren pean jarri. Ondoren, kanpaina ugariren ostean, 60 urtez agindu zuen Qianlong enperadoreak Oirateen inperioa suntsitu zuen 1750ean. Tarim arroa osoa euren esku geratu ostean, 1759an inoiz izandako hedapenik handiena eskuratu zuen Txinak[37][38].

Mende osoan zehar desgrabazio fiskalek, azpiegituratan egindako inbertsioek, nekazal-teknologiaren hobekuntzak eta Ameriketatik etorritako landare berriek txinatar populazioa bikoiztu zuten, eta ekonomia nabarmen hazi zen. Txinako hego-ekialdean, bereziki, nekazaritza espezializatua inoiz ikusi gabeko eskalan hedatu eta garatu zen, etxebizitzen gutxiengo batekin biziraupen-nekazaritzan mantenduz. Ekonomikoki emaitza onak ematen zituzten alde egindako apustua hain handia izan zen ezen Txinak arroza inportatzen amaitu zuen mendea. Txinako nekazarien bizi baldintzak eta egoera ekonomikoa frantziar nekazariena baino askoz hobea zen; biztanleria handitzearen aldeko neurrietako bat biltegietan gordetzen ziren elikagaiak erabiltzen izan zen, goseteak asko murriztuz. Inperioaren erdialdean hainbeste handitu zen biztanleria, ezen migrazioak oso handiak izan ziren inperioaren kanpoaldera, bereziki hego-ekialdera.

Hala ere, mendearen bigarren erdian, geroz eta gutxiago ziren gordetzen ziren elikagai gehigarriak eta nekazaritza-lur berriak, eta biztanleria-hazkuntzari aurre egitea zailagoa zen. Administrazioak, gainera, arazoak zituen. Gaizki ordaindutako funtzionario lokalen artean ustelkeria hedatu zen, eta hauek zerga geroz eta handiagoak ezartzen hasi ziren, estatuaren zerbitzuak murrizten zituzten bitartean. Inperioaren periferian matxinada armatuak izan ziren, erreprimitzeko zailak. Loto Zuriaren altxamenduak garrantzi berezia izan zuen.[37][38][39]

Industria ere handituz joan zen, bai kopuruan zein fabrika horien tamainan, zein ekoiztutako objektuen kopuruan ere. Oihalgintza, meatzaritza eta portzelanaren produkzioaz gain, tearen prozesamendua industria garrantzitsua ere bazen. Enpresa batzuen helburu bakarra esportazioa zen. Adibidez, enpresa batzuek europar eskariari egiten zioten aurre, Txineria modan baitzegoen. XVIII. mendean Txinan merkataritza indartsuz zuen India, Europan eta Hego-ekialdeko Asiarekin. 1759tik aurrera enpresek kantoien bidez edo baimendutako enpresa komertzialen bidez bakarrik esportatu zezaketen.[38]. Britainiarren Macartney Misioak merkataritza liberalizatzea eskatu zuen, baina enperadoreak ez zuen onartu[40].

Hazkuntza ekonomiko eta demografikoarekin batera urbanizazio garrantzitsua gertatu zen. Pekin munduko hiririk handiena zen garai horretan. Hala ere, hiriko biztanleak kopuru osoaren ehuneko txiki bat baino ez ziren. Hiria, hala ere, kulturaren bektore izan zen, artisautza, merkataritza, idazketa, mugikortasuna eta publizitatearekin. Hirian emakumeek ere espazio berriak izan zituzten jarduera ekonomikoa garatzeko.[38]

Qing dinastiako mantxuriarrek Txina modu autoritarioan kudeatu zuten. Funtzionarioak aukeratzeko sistema azterketa bidezkoa zen, batez ere inperioaren ideologia ofiziala zen neokonfuzianismoari buruzko ezagutzetan oinarritua.

Enperadoreak

Erreferentziak

  1. Williams, Samuel Wells. (1848). The Middle kingdom: a survey of the ... Chinese empire and its inhabitants .... 1 (1. argitaraldia) New York: Wiley & Putnam, 489 or..
  2. Elliott, Mark C.. (2001). The Manchu Way: The Eight Banners and Ethnic Identity in Late Imperial China. Stanford, CA: Stanford University Press, 290-291 or..
  3. Tucker 2011, 203. orr. .
  4. Wakeman 2012, 52-54. orr. .
  5. Twitchett & Fairbank 2019, 10. orr. .
  6. a b Fairbank & Goldman 2006, 146. orr. .
  7. Jerr 2017, 152. orr. .
  8. Twitchett & Fairbank 2019, 27. orr. .
  9. Twitchett & Fairbank 2019, 29. orr. .
  10. Hölzl & Payne 2022, 300. orr. .
  11. Parker 2020, 195. orr. .
  12. (Txineraz) «七大恨 - 维基文库,自由的图书馆» Wikisource (zh.wikisource.org) (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  13. Keliher 2020, 27. orr. .
  14. Swope 2016, 13. orr. .
  15. Hummel 2010, 302-303. orr. .
  16. Wakeman 2012, 53-54. orr. .
  17. (Ingelesez) Ch’iu, Chung-lin. (2004). «The Epidemics in Ming Beijing and the Responses from the Empire’s Public Health System» Bulletin of the Institute of History and Philology (Taiwan: Academia Sinica) 75.2: 331-388. or. ISSN 1012-4195..
  18. Faure 2007, 151. orr. .
  19. Dillon 2017, 602. orr. .
  20. Wakeman 2012, 857. orr. .
  21. Damrongrāchānuphāp 2001, 220-223. orr. .
  22. (Ingelesez) The Asiatic Journal and Monthly Register for British and Foreign India, China, and Australia. Parbury, Allen, and Company 1838 (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
  23. Shore 1983, 208. orr. .
  24. a b Spence 2013, 48-51. orr. .
  25. (Ingelesez) Elman, Benjamin A.. (2008). «Ming-Qing Border Defence, the Inward Turn of Chinese Cartography, and Qing Expansion in Central Asia in the Eighteenth Century» The Chinese State at the Borders (University of British Columbia Press): 29-56. or.  doi:10.59962/9780774855747-005. ISBN 978-0774855747. (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
  26. (Ingelesez) Krausse, Alexis Sidney. (1899). Russia in Asia; a record and a study, 1558-1899. London: G. Richards, 330-331. or.  doi:https://doi.org/10.1086/ahr/5.2.345. OCLC .2947591.
  27. Adle 2003, 149. orr. .
  28. a b Christian 2018, 188. orr. .
  29. Smith 1997, 123-124. orr. .
  30. a b Desideri 2010, 256. orr. .
  31. Adle 2003, 200. orr. .
  32. Bays 2012, 21-23. orr. .
  33. Hsü 1990, 35-37. orr. .
  34. Spence 2013, 80-83. orr. .
  35. (Ingelesez) Bawden, Charles R.. (1968). «The Mongol Rebellion of 1756-1757» Journal of Asian History 2 (1): 1-31. or. ISSN 0021-910X. (Noiz kontsultatua: 2025-01-04).
  36. Schoppa 2002, 42-43. orr. .
  37. a b Die Welt im 18. Jahrhundert. Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239. PMC 730415144. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  38. a b c d Kai., Vogelsang,. (2012). Geschichte Chinas. Ph. Reclam ISBN 9783150108574. PMC 793191654. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  39. D.,, Spence, Jonathan. The search for modern China. (First Norton Paperback edition. argitaraldia) ISBN 0393307808. PMC 24536360. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  40. «Qianlong, letter to George III (1792)» www.history.ucsb.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

39°54′N 116°23′E / 39.900°N 116.383°E / 39.900; 116.383