Carolyn Parker: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{biografia infotaula automatikoa}} |
{{biografia infotaula automatikoa}} |
||
'''Carolyn Beatrice Parker''' ([[Gainesville (Florida)|Gainesville]], [[1917|1917ko]] [[Azaroaren 18|azaroaren 18a]] - [[1966|1966ko]] [[Martxoaren 17|martxoaren 17a]]) 1943tik 1947ra Dayton Proiektuan, [[Manhattan Proiektua|Manhattan Proiektuko]] [[Plutonio|plutonioaren]] [[Ikerkuntza eta garapena|ikerketa eta garapen]] adarrean, lan egin zuen [[Fisikari|fisikaria]] izan zen.<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Warren, Wini|urtea=1999|izenburua=. Black women scientists in the United States|argitaletxea=Indiana University Press|url=https://search.worldcat.org/title/42072097|aldizkaria=search.worldcat.org|sartze-data=2025-01-02}}</ref><ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Alexander|abizena=Engel|izenburua=Editor's choice|orrialdeak=e185–e185|hizkuntza=en|data=2013|url=https://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1111/codi.12208|aldizkaria=Colorectal Disease|alea=4|zenbakia=15|issn=1463-1318|doi=10.1111/codi.12208|sartze-data=2025-01-02}}</ref> |
'''Carolyn Beatrice Parker''' ([[Gainesville (Florida)|Gainesville]], [[1917|1917ko]] [[Azaroaren 18|azaroaren 18a]] - [[1966|1966ko]] [[Martxoaren 17|martxoaren 17a]]) 1943tik 1947ra Dayton Proiektuan, [[Manhattan Proiektua|Manhattan Proiektuko]] [[Plutonio|plutonioaren]] [[Ikerkuntza eta garapena|ikerketa eta garapen]] adarrean, lan egin zuen [[Fisikari|fisikaria]] izan zen.<ref name=":8">{{Erreferentzia|izena=Marta Macho|abizena=Stadler|izenburua=Carolyn Beatrice Parker, física|hizkuntza=es|data=2017-11-18|url=https://mujeresconciencia.com/2017/11/18/carolyn-beatrice-parker-fisica/|aldizkaria=Mujeres con ciencia|sartze-data=2025-01-02}}</ref><ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Warren, Wini|urtea=1999|izenburua=. Black women scientists in the United States|argitaletxea=Indiana University Press|url=https://search.worldcat.org/title/42072097|aldizkaria=search.worldcat.org|sartze-data=2025-01-02}}</ref><ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Alexander|abizena=Engel|izenburua=Editor's choice|orrialdeak=e185–e185|hizkuntza=en|data=2013|url=https://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1111/codi.12208|aldizkaria=Colorectal Disease|alea=4|zenbakia=15|issn=1463-1318|doi=10.1111/codi.12208|sartze-data=2025-01-02}}</ref> |
||
Dayton proiektuan egindako lanari jarraituz, karrera akademikoa egin zuen, Fisk Unibertsitateko fisikako [[irakasle]] laguntzaile papera hartuz. |
Dayton proiektuan egindako lanari jarraituz, karrera akademikoa egin zuen, Fisk Unibertsitateko fisikako [[irakasle]] laguntzaile papera hartuz.<ref name=":8" /> |
||
Parkerrek bi [[Master (unibertsitate titulua)|master]] lortu zituen: bata [[Michigango Unibertsitatea|Michigango Unibertsitateko]] [[Matematika|matematikan]], 1941ean, eta bestea [[Massachusetts Institute of Technology|Massachusettseko Teknologia Institutuko]] (MIT) [[Fisika|fisikan]], 1951n. Familiaren arabera, 48 urterekin bere heriotza eragingo zuen [[Leuzemia|leuzemiak]] MITen fisikako [[Doktorego|doktoretza]] osatzea eragotzi zion.<ref name=":0" /> Leuzemia Dayton Proiektuko langileentzako okupazio-arriskua zen.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=Special Exposure Cohort (SEC) {{!}} NIOSH {{!}} CDC|hizkuntza=en-us|data=2024-09-13|url=https://www.cdc.gov/niosh/ocas/ocassec.html|aldizkaria=www.cdc.gov|sartze-data=2025-01-02}}</ref> |
Parkerrek bi [[Master (unibertsitate titulua)|master]] lortu zituen: bata [[Michigango Unibertsitatea|Michigango Unibertsitateko]] [[Matematika|matematikan]], 1941ean, eta bestea [[Massachusetts Institute of Technology|Massachusettseko Teknologia Institutuko]] (MIT) [[Fisika|fisikan]], 1951n. Familiaren arabera, 48 urterekin bere heriotza eragingo zuen [[Leuzemia|leuzemiak]] MITen fisikako [[Doktorego|doktoretza]] osatzea eragotzi zion.<ref name=":0" /> Leuzemia Dayton Proiektuko langileentzako okupazio-arriskua zen.<ref name=":8" /><ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=Special Exposure Cohort (SEC) {{!}} NIOSH {{!}} CDC|hizkuntza=en-us|data=2024-09-13|url=https://www.cdc.gov/niosh/ocas/ocassec.html|aldizkaria=www.cdc.gov|sartze-data=2025-01-02}}</ref> |
||
Parker fisikako graduondoko titulua lortu zuen lehen emakume [[Afro-amerikar|afroamerikarra]] izan zela uste da.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Anna|abizena=Powers|izenburua=The First African American Woman To Obtain A Graduate Degree In Physics Was Involved In A Top Secret US Mission|hizkuntza=en|url=https://www.forbes.com/sites/annapowers/2020/01/31/the-first-african-american-woman-to-obtain-a-graduate-degree-in-physics-was-involved-in-a-top-secret-us-mission/|aldizkaria=Forbes|sartze-data=2025-01-02}}</ref><ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=J.J. Finley Elementary’s new namesake: Carolyn Beatrice Parker|hizkuntza=en-US|url=https://www.alligator.org/article/2020/08/j-j-finley-elementary-s-new-namesake-carolyn-beatrice-parker|aldizkaria=The Independent Florida Alligator|sartze-data=2025-01-02}}</ref><ref name=":5">{{erreferentzia|izenburua=«Letter from the Renaming Committee»|argitaletxea=Alachua County Public Schools.|url=https://www.sbac.edu/cms/lib/FL02219191/Centricity/Domain/42/Recommendation%20to%20Board%20re%20Carolyn%20Beatrice%20Parker%20Elementary.pdf}}</ref> |
Parker fisikako graduondoko titulua lortu zuen lehen emakume [[Afro-amerikar|afroamerikarra]] izan zela uste da.<ref name=":8" /><ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Anna|abizena=Powers|izenburua=The First African American Woman To Obtain A Graduate Degree In Physics Was Involved In A Top Secret US Mission|hizkuntza=en|url=https://www.forbes.com/sites/annapowers/2020/01/31/the-first-african-american-woman-to-obtain-a-graduate-degree-in-physics-was-involved-in-a-top-secret-us-mission/|aldizkaria=Forbes|sartze-data=2025-01-02}}</ref><ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=J.J. Finley Elementary’s new namesake: Carolyn Beatrice Parker|hizkuntza=en-US|url=https://www.alligator.org/article/2020/08/j-j-finley-elementary-s-new-namesake-carolyn-beatrice-parker|aldizkaria=The Independent Florida Alligator|sartze-data=2025-01-02}}</ref><ref name=":5">{{erreferentzia|izenburua=«Letter from the Renaming Committee»|argitaletxea=Alachua County Public Schools.|url=https://www.sbac.edu/cms/lib/FL02219191/Centricity/Domain/42/Recommendation%20to%20Board%20re%20Carolyn%20Beatrice%20Parker%20Elementary.pdf}}</ref> |
||
== Biografia eta hezkuntza == |
== Biografia eta hezkuntza == |
Hauxe da oraingo bertsioa, 16:55, 2 urtarrila 2025 data duena
Carolyn Parker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gainesville, 1917ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Gainesville, 1966ko martxoaren 17a (48 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua Fisk unibertsitatea Michigango Unibertsitatea Ohio Estatuko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Fisk unibertsitatea |
Carolyn Beatrice Parker (Gainesville, 1917ko azaroaren 18a - 1966ko martxoaren 17a) 1943tik 1947ra Dayton Proiektuan, Manhattan Proiektuko plutonioaren ikerketa eta garapen adarrean, lan egin zuen fisikaria izan zen.[1][2][3]
Dayton proiektuan egindako lanari jarraituz, karrera akademikoa egin zuen, Fisk Unibertsitateko fisikako irakasle laguntzaile papera hartuz.[1]
Parkerrek bi master lortu zituen: bata Michigango Unibertsitateko matematikan, 1941ean, eta bestea Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) fisikan, 1951n. Familiaren arabera, 48 urterekin bere heriotza eragingo zuen leuzemiak MITen fisikako doktoretza osatzea eragotzi zion.[2] Leuzemia Dayton Proiektuko langileentzako okupazio-arriskua zen.[1][4]
Parker fisikako graduondoko titulua lortu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zela uste da.[1][5][6][7]
Biografia eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carolyn Beatrice Parker Gainesvillen jaio zen, Floridan, 1917ko azaroaren 18an.[3] Bere aita, Julius A. Parker, mediku eta farmazialari arrakastatsua izan zen, eta Meharry mediku eskolan graduatu zen, Estatu Batuetako hegoaldean afroamerikar hiritarrentzat kokatutako lehen medikuntza eskolan. Bere ama Della Ella Murrell Parker izan zen. Carolyn Parkerren amaren aldeko lehengusina, Joan Murrell Owens, itsas biologoa izan zen, eta geologiako doktoretza jaso zuen lehenengo emakume afroamerikarretako bat.[8]
Parker sei seme-alabako familia batean jaiotako haurra izan zen. Anai-arreba guztiek, ahizpa batek izan ezik, natur zientzietako edo matematikako tituluak jaso zituzten. Mary Parker Millerrek zientzietan eta matematiketan maisutza lortu zuen New Yorkeko Unibertsitatean 1975ean, Juanita Parker Wynterrek matematika eta kimikan lizentziatura izan zuen, eta zientzietan maisutza New Yorkeko Unibertsitatean, Julie Leslie Parkerrek matematikako lizentziatura lortu zuen Fisk Unibertsitatean, eta medikuntzako teknologiako maisutza Meharry ikastetxean, Julius Parker Jr.-ek maisutza lortu zuen kimikan Michigango Unibertsitatean. Seigarren ahizpak, Martha Parkerrek, gizarte-zientziak ikasi zituen eta maisutza lortu zuen Templeko Unibertsitatean.[2]
Carolyn magna cum laude graduatu zen arteetako lizentziatura batekin, Fisk Unibertsitatean 1938an, eta ondoren matematikako maisutza lortu zuen Michigango Unibertsitatean 1941ean.[3][9]
1946tik 1947ra ikasketa gehiago egin zituen Ohioko Estatu Unibertsitatean, artean Dayton Proiektuan lanean ari zela. Fisikan maisutza lortu zuen Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) 1951n.[10][11] Parkerren familiako kideen arabera, 1952 edo 1953 inguruan osatu zuen MITen fisikako doktoregorako ikerketa-lana, baina leuzemiak jota hil zen, bere lanarekin lotutako erradiazioarekiko esposizioaren ondorioz, bere doktore-tesia aurkezteko aukera izan baino lehen.[10] Parker fisikako graduondoko titulua lortu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zela uste da.[5][6][7]
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkerrek eskola publikoetan irakatsi zuen Rochellen, Floridan 1938tik 1939ra, Gainesvillen, Floridan 1939tik 1940ra eta Newport Newsen, Virginian 1941etik 1942ra.[12] Bluefield State Collegen fisika eta matematika irakaslea izan zen 1942tik 1943ra.
1943tik 1947ra, Parker fisikari ikertzailea izan zen Dayton proiektuan, Wright-Patterson Aire Armadaren Basean, Daytonen, Ohion.[12] Bigarren Mundu Gerran arma atomikoak garatzeko eta Gerra Hotzean jarraitzeko Manhattan Proiektuaren parte izan zen Dayton Proiektua.[13] Monsanto Chemical Companyk goi sekretuko ikerketa lan bat zuzendu zuen polonioa leherketa atomikoen abiarazle gisa erabiltzeari buruz. Parkerren ahizpak, Juanita Parker Wynterrek, elkarrizketa batean jakinarazi zuenez, han egindako lana "hain zen sekretua, ezen ezin baitzuen eztabaidatu, ezta gurekin ere, bere familiarekin".[2]
1947an, Parker fisikako irakasle laguntzaile izan zen Tennesseeko Fisk Unibertsitatean.[3]
Parker Irrati Ingeniarien Institutuko, Ameriketako Estatu Batuetako Fisika Elkarteko, Sigma Upsilon Pi-ko eta Delta Sigma Theta ikasleen anaiarteko kidea izan zen.[3]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkerren familiak jakinarazi duenez, leuzemiak jota hil zen; uste dute erradiazioak eragin zuela.[2] Leuzemia polonioarekiko esposizio okupazionala izateko arriskutzat jotzen zen.[14][15] Dayton Proiektuko langileei polonioa iraizteko probak egin zizkieten astero. 2000. urtean, Energia Langileen Gaixotasun Okupazionalengatiko Konpentsazio Programak leuzemia jaso zuen Dayton Proiektuko langileentzat, polonio mailetarako erregularki monitorizatuak izan zirenentzat edo izan behar zirenentzat, kalte-ordaina jasotzeko moduko gaixotasun gisa.[4]
Parker Gainesvillen hil zen, Floridan, 1966ko martxoaren 17an, 48 urte zituela.[16][17] Parker katolikoa zen.[3]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]50 urte baino gehiagoz, Carolyn Beatrice Parkerren izena, ibilbide profesionala eta lorpenak eztabaida publikotik kanpo geratu ziren. Horren zati handi bat Dayton proiektuarekin izandako parte-hartzearen inguruko sekretu zabalari egotz daiteke.[18] Hala ere, arraza eta genero desberdintasunen eragina nabaria da.
2020an, George Floyd, Breonna Taylor eta Ahmaud Arberyren heriotzak eragindako Black Lives Matter nazioarteko protestetan, Jesse Johnson Finley brigada konfederatuko jeneralaren izena zeraman Gainesvilleko lehen hezkuntzako eskola eta parke bat, Carolyn Beatrice Parker Elementary Eskola eta Parkea izena hartu zuen bere omenez.[6][7][19]
Batavian (Illinois) kokatutako Fermi National Accelerator Laboratory-k Carolyn B. Parker Fellowship sortu zuen Superconducting Quantum Materials and System Center-erako.[20]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-11-18). «Carolyn Beatrice Parker, física» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ a b c d e Warren, Wini. (1999). «. Black women scientists in the United States» search.worldcat.org (Indiana University Press) (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Engel, Alexander. (2013). «Editor's choice» Colorectal Disease 15 (4): e185–e185. doi: . ISSN 1463-1318. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ a b (Ingelesez) «Special Exposure Cohort (SEC) | NIOSH | CDC» www.cdc.gov 2024-09-13 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Powers, Anna. «The First African American Woman To Obtain A Graduate Degree In Physics Was Involved In A Top Secret US Mission» Forbes (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ a b c (Ingelesez) «J.J. Finley Elementary’s new namesake: Carolyn Beatrice Parker» The Independent Florida Alligator (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ a b c «Letter from the Renaming Committee». Alachua County Public Schools..
- ↑ Kessler, James H.. (1996). Distinguished African American scientists of the 20th century. Phoenix, Ariz. : Oryx Press ISBN 978-0-89774-955-8. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) «Proceedings of the Board of Regents / University of Michigan 1939/1942 Aug-May.» HathiTrust (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ a b Warren, Wini. (1999). Black women scientists in the United States. Bloomington : Indiana University Press ISBN 978-0-253-33603-3. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ Massachusetts Institute of Technology.. (1951). Abstracts of theses accepted in partial fulfillment of the requirements for the doctor's degree ; with a list of titles of theses accepted for the engineer's degree and the master's degree.. , 13 volumes or. ISSN 0542-9404. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ a b Fleming, GJ; Burckel, CE. (1950). Who's who in colored America : an illustrated biographical directory of notable living persons of African descent in the United States.. Yonkers-on-Hudson, NY: Christian E. Burckel and Associates., 405 or..
- ↑ (Ingelesez) «Dayton, OH» Nuclear Museum (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Radiations, National Research Council (US) Committee on the Biological Effects of Ionizing. (1988). «Polonium» Health Risks of Radon and Other Internally Deposited Alpha-Emitters: Beir IV (National Academies Press (US)) (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ «Health Impacts from Acute Radiation Exposure». Pacific Northwest National Laboratory..
- ↑ «Mt Pleasant Cemetery». Alachua County Virtual Cemetery Project. Jim Powell Jr..
- ↑ ««Carolyn Parker»» web.archive.org (Sorted by name. GEDCOM genealogical index.) 2017-03-27 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) «February 3, 2022 - Carolyn Beatrice Parker - National Society of Black Physicists» nsbp.org (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Staff, WCJB. (2020-09-18). «Gainesville city commissioners rename J.J. Finley park» https://www.wcjb.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) lindseya. (2021-05-06). «SQMS Center at Fermilab announces Carolyn B. Parker Fellowship for postdocs» News (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carolyn Beatrice Parker zerrenda honetan dago: Gates LH Jr, Burkett NH, Burkett RK. Black biographical dictionaries, 1790–1950