Etxebizitzarako eskubide: berrikuspenen arteko aldeak
Artikulua idatzi dut. Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[[File: +[[Fitxategi:) |
||
(Beste erabiltzaile batek tartean egindako berrikusketa bat ez da erakusten) | |||
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
=== Frantzia === |
=== Frantzia === |
||
[[Fitxategi:Le droit au logement était déjà invoqué en 1912..jpg|thumb|Etxebizitzarako eskubidearen aldeko albiste bat ([[Frantzia]], 1912).]] |
|||
Etxebizitza izateko eskubidea [[Frantzia|Frantziako]] zuzenbidean dago, 1946ko urriaren 27ko [[Frantziako Konstituzioak|Konstituzioaren]] hitzaurrearen 10. eta 11. paragrafoen edukitik eratorria, balio konstituzionala duten testuen zati izaki: |
Etxebizitza izateko eskubidea [[Frantzia|Frantziako]] zuzenbidean dago, 1946ko urriaren 27ko [[Frantziako Konstituzioak|Konstituzioaren]] hitzaurrearen 10. eta 11. paragrafoen edukitik eratorria, balio konstituzionala duten testuen zati izaki: |
||
{{Aipua|'''10.''' Nazioak gizabanakoari eta familiari hura garatzeko beharrezko baldintzak bermatzen dizkie.<br />'''11.''' Guztiei, batez ere haurrari, amari eta langile zaharrei, osasunaren babesa, segurtasun materiala, atsedena eta aisialdia bermatzen dizkie. Adinagatik, egoera fisiko edo mentalagatik, egoera ekonomikoagatik lanik egin ezin duen gizaki orok eskubidea du komunitatetik bizimodu egokiak lortzeko.}} |
{{Aipua|'''10.''' Nazioak gizabanakoari eta familiari hura garatzeko beharrezko baldintzak bermatzen dizkie.<br />'''11.''' Guztiei, batez ere haurrari, amari eta langile zaharrei, osasunaren babesa, segurtasun materiala, atsedena eta aisialdia bermatzen dizkie. Adinagatik, egoera fisiko edo mentalagatik, egoera ekonomikoagatik lanik egin ezin duen gizaki orok eskubidea du komunitatetik bizimodu egokiak lortzeko.}} |
||
36. lerroa: | 37. lerroa: | ||
=== Euskal Herrian === |
=== Euskal Herrian === |
||
[[ |
[[Fitxategi:Stop desahucios bilbo.jpg|thumb|Stop Desahucios elkarteak 2012an Bilbon antolatutako protesta bat (Iturria: [[Argia (aldizkaria)|Argia]]).]] |
||
Etxebizitzarako eskubidearen alde eta, batez ere, [[etxegabetze]] prozesuen aurkako ekintzaileen artean nabarmentzen da Stop Desahucios izeneko elkartea.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Selektra|izenburua=Stop desahucios|hizkuntza=es|data=2021-01-29|url=https://web.archive.org/web/20220703064159/https://selectra.es/cambio-domicilio/info/vivienda/stop-desahucios|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2023-05-09}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=@Kaleratzeak STOP Desahucios Donostia|hizkuntza=eu|url=https://twitter.com/STOPdonostia|aldizkaria=Twitter|sartze-data=2023-05-09}}</ref> Etxegabetu nahi dituzten familiei aholkularitza eta laguntza emateaz gain, taldeak antolatzen dituzte etxegabetze ekintza judizial eta polizialei aurre egiteko eta udalei presio egiteko, etxegabetzeen aurrean jarrera zorrotzago bat har dezaten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Donostia estudiará el sistema de zonas tensionadas para limitar el precio de los alquileres|argitaletxea=web.archive.org|hizkuntza=es|data=2023-05-09|url=https://web.archive.org/web/20230509112204/https://www.donostitik.com/donostia-estudiara-el-sistema-de-zonas-tensionadas-para-limitar-el-precio-de-los-alquileres/|aldizkaria=Donostiatik|sartze-data=2023-05-09}}</ref> |
Etxebizitzarako eskubidearen alde eta, batez ere, [[etxegabetze]] prozesuen aurkako ekintzaileen artean nabarmentzen da Stop Desahucios izeneko elkartea.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Selektra|izenburua=Stop desahucios|hizkuntza=es|data=2021-01-29|url=https://web.archive.org/web/20220703064159/https://selectra.es/cambio-domicilio/info/vivienda/stop-desahucios|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2023-05-09}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=@Kaleratzeak STOP Desahucios Donostia|hizkuntza=eu|url=https://twitter.com/STOPdonostia|aldizkaria=Twitter|sartze-data=2023-05-09}}</ref> Etxegabetu nahi dituzten familiei aholkularitza eta laguntza emateaz gain, taldeak antolatzen dituzte etxegabetze ekintza judizial eta polizialei aurre egiteko eta udalei presio egiteko, etxegabetzeen aurrean jarrera zorrotzago bat har dezaten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Donostia estudiará el sistema de zonas tensionadas para limitar el precio de los alquileres|argitaletxea=web.archive.org|hizkuntza=es|data=2023-05-09|url=https://web.archive.org/web/20230509112204/https://www.donostitik.com/donostia-estudiara-el-sistema-de-zonas-tensionadas-para-limitar-el-precio-de-los-alquileres/|aldizkaria=Donostiatik|sartze-data=2023-05-09}}</ref> |
||
Hauxe da oraingo bertsioa, 21:18, 4 urtarrila 2024 data duena
Etxebizitzarako eskubidea da eskubide ekonomiko, sozial eta kultural bat, bizitoki eta babesleku egoki bat edukitzekoa. Konstituzio nazional askotan dago aitortua eskubide hori, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean bezala.
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebizitzarako eskubidea giza eskubideei buruzko nazioarteko zenbait tresnatan aldarrikatzen da. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluak etxebizitza edo bizitoki bat edukitzeko eskubidea bizimodu egoki bat izateko eskubidearen zati gisa aitortzen du:[1]
« | 25. artikulua 1. Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, mediku sorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere. |
» |
Nazio Batuen Batzar Nagusia – Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 217 A (III) Ebazpena, 1948ko abenduaren 10ekoa |
Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren 11. artikuluak etxebizitza izateko eskubidea ere bermatzen du, bizi-maila egokia izateko eskubidearen zati gisa:[1]
« | 11. artikulua Itun honetako estatu sinatzaileek aitortzen dute pertsona orok eskubidea duela beretzat eta bere familiarentzat bizi maila egoki bat izateko, baita elikadura, jantzi eta etxebizitza egokiak izateko ere, eta bizi baldintzak etengabe hobetzeko |
» |
Nazio Batuen Batzar Nagusia 2200A (XXI) Ebazpena, 1966ko abenduaren 16koa |
Giza eskubideei buruzko nazioarteko legerian, eskubide autonomotzat hartzen da etxebizitzarako eskubidea. Halaxe argitu zuen, berariaz, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko NBEko Batzordearen 1991ko etxebizitza egokiari buruzko 4. Ohar Orokorrak.[2] Izan ere, Ohar Orokor horrek etxebizitzarako eskubidearen autoritate interpretazio bat ematen du, maila juridikoan, nazioarteko zuzenbidearen araberakoa.[1]
Yogyakartako printzipioen printzipioetan, hau adierazi zen: «pertsona orok du etxebizitza egoki bat izateko eskubidea, eta horrek barne hartzen du etxegabetzearen aurkako babesa, orientazio sexuala edo genero identitatea dela-eta bereizkeriarik gabe», eta «Estatuek: a) Beharrezkoak diren lege, administrazio eta bestelako neurri guztiak hartu behar dituzte etxebizitza eskuragarria, bizigarria, irisgarria, kulturalki egokia eta segurua izateko, babeslekuak eta larrialdiko beste ostatu batzuk barne, sexu joeragatiko, genero identitateagatiko edo ezkontza nahiz familia egoeragatiko bereizkeriarik gabe. b) Beharrezkoak diren lege, administrazio eta bestelako neurri guztiak hartu behar dituzte, giza eskubideen arloan nazioartean dituzten betebeharrekin bateraezinak diren etxegabetzeak debekatzeko. Era berean, lege baliabide egokiak izan behar dituzte, etxegabetze behartu baten aurkako babesa urratua izan zaiola edo urratua izateko mehatxupean dagoela esaten duen edozein pertsonarentzat egokiak eta eraginkorrak direnak, barne hartuta birkokapenerako eskubidea, non sartzen baita kalitate bereko edo hobeko lur alternatiborako eskubidea eta etxebizitza egokia izateko eskubidea, bereizkeriarik gabe».[3]
Etxebizitza izateko eskubidea agertzen da Pertsona desgaituen eskubideei buruzko Konbentzioaren 28. artikuluan,[4] Europako Gutun Sozialaren 16. artikuluan (31. artikulua berrikusitako bertsioan)[5] eta Giza Eskubideen eta Herrien Afrikako Gutunean.[6] NBEren Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordearen arabera, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituneko etxebizitzarako eskubideak alderdi hauek biltzen ditu: edukitzari buruzko segurtasun juridikoa; zerbitzuen, materialen, instalazioen eta azpiegituren eskuragarritasuna; neurrizkotasuna; bizigarritasuna; irisgarritasuna; kokapena eta egokitzapen kulturala.[7] Mugarri politiko gisa, F. D. Rooseveltek etxebizitzarako eskubidea aipatu zuen 1944an, Eskubideen Bigarren Adierazpenaren mintzaldian (Ameriketako Estatu Batuak).[8]
Etxebizitzarako eskubidea legedian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian 1978an onartu zen Konstituzioak bere 47 artikuluan aldarrikatzen du etxebizitza duin eta egoki bat edukitzeko eskubidea dutela espainiar herritar guztiek:
« | Espainiar guztiek etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea dute. Botere publikoek beharrezkoak diren inguruabarrak bultzatu eta bidezko arauak ezarriko dituzte, eskubide hori eragingarria izan dadin; eta, espekulazioa desagerrarazteko, interes orokorraren arabera arautuko dute lurraren erabilera. Erakunde publikoen hirigintza jarduerak gainbalioa sortzen badu, gizarteak horietan parte hartuko du. | » |
Espainiako Konstituzioa 1978, 47. artikulua |
Gaur egun, beraz, Espainian etxebizitza eskubidea erabat aitortuta dago, baina, zoritxarrez, ez du ingurune nahikoa eta egokia benetan gauzatzeko. Praktikan, etxebizitza eskuratzeko aukera merkatuaren mende dago. Salerosketa edo alokairua dira etxebizitza bat eskuratzeko bide nagusiak, ia bakarrak esan liteke.[9]
Frantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebizitza izateko eskubidea Frantziako zuzenbidean dago, 1946ko urriaren 27ko Konstituzioaren hitzaurrearen 10. eta 11. paragrafoen edukitik eratorria, balio konstituzionala duten testuen zati izaki:
« | 10. Nazioak gizabanakoari eta familiari hura garatzeko beharrezko baldintzak bermatzen dizkie. 11. Guztiei, batez ere haurrari, amari eta langile zaharrei, osasunaren babesa, segurtasun materiala, atsedena eta aisialdia bermatzen dizkie. Adinagatik, egoera fisiko edo mentalagatik, egoera ekonomikoagatik lanik egin ezin duen gizaki orok eskubidea du komunitatetik bizimodu egokiak lortzeko. |
» |
Konstituzioaren aurreikuspen horien karietara, 1990ean lege bat onartu zen, etxebizitzarako eskubidea gauzatzeko xedez.[10]
Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskadiko Autonomia Erkidegoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Legebiltzarrak etxebizitza lege bat onartu zuen 2015ean.[11] Legeak aitortzen duenez, «etxebizitza izateko eskubidea nahitaezkoa da gizakiarentzat»; horren ondorioz, alokairuko etxebizitza bat eskuragarri izatea eskubidetzat jotzen du eta lurzoruaren erreserba bat egiten du etxebizitza babestuak egiteko. Hala ere, legea indarrean jarri zenetik 2020ra, babestutako etxebizitzak % 4 murriztu dira kopuruan, nahiz, oro har, etxebizitza eskuragarri guztien eskaintzaren aldean % 8,4 handitu diren.[12]
Nafarroako Foru Erkidegoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Parlamentuak bi lege onartu zituen, etxebizitzarako eskubidearen esparruan:
- 10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzkoa.[13]
- 20/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, babestutako etxebizitza ordainerrazen parke bat Nafarroako Foru Komunitatean sustatzekoa.[14]
Etxebizitza eskubidearen aldeko aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebizitzarako eskubidearen alde eta, batez ere, etxegabetze prozesuen aurkako ekintzaileen artean nabarmentzen da Stop Desahucios izeneko elkartea.[15][16] Etxegabetu nahi dituzten familiei aholkularitza eta laguntza emateaz gain, taldeak antolatzen dituzte etxegabetze ekintza judizial eta polizialei aurre egiteko eta udalei presio egiteko, etxegabetzeen aurrean jarrera zorrotzago bat har dezaten.[17]
Erresuma Batuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebizitzaren aldeko elkarteak (ingelesez Housing associations) irabazteko asmorik gabeko zuzenbide pribatuko erakundeak dira; Erresuma Batuan etxebizitza behar duten pertsonei sustapen publikoko etxebizitza merkea eskaintzen saiatzen dira. Ez du inolako negoziorik hartzen finantziazioan, ez eta etxebizitzak mantentzeko, ez berriak eraikitzeko.[18] Erakunde independenteak izan arren, etxebizitzaren aldeko elkarteek araudi bat bete behar dute eta Estatuaren dirulaguntzak jasotzen dituzte. Gaur egun, liderrak dira alokairuko etxebizitza berriak eraikitzen, nahiz eta gehienak jabetza partekatura zuzentzen diren, etxebizitza beren kabuz eskuratu ezin dutenek laguntzeko modu gisa.
Etxebizitza elkarteek etxebizitza mota ugari kudeatzen dituzte. Batzuek familientzako bizitegi multzo handiak eraiki eta administratzen dituzte, eta txikienak, berriz, hainbat kolektibo ostatatzeko proiektuetan espezializatzen dira, hala nola, adinekoak, desgaitasun psikiko edo fisikoa dutenak, buruko gaitzak dituztenak, alkoholismo edo drogamenpekotasun arazoak dituztenak, etxegabeak, gazteak, preso ohiak, errefuxiatuak eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeak.[19]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Bill Edgar, Joe Doherty, Henk Meert. (2002). «Access to housing: homelessness and vulnerability in Europe» www.worldcat.org (Bristol: Policy Press) ISBN 978-1861344823. (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
- ↑ (Ingelesez) Bogumil Terminski. (2011). «The right to adequate housing in international human rights law: Polish transformation experiences» Revista Latinoamericana de Derechos Humanos (web.archive.org) 22: 219-241. ISSN 1659-4304. (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
- ↑ Yogyakartako printzipioak, 15. printzipioa: Etxebizitza egokia izateko eskubidea
- ↑ Euskallegezalea. (2020-11-08). «Pertsona desgaituen eskubideei buruzko Konbentzioa (NBE)» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
- ↑ Arartekoa. (2023-05-07). «Europako Gutun Sozial berraztertua: oinarrizko informazioa herritarrentzat eta gizarte zibilarentzat» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
- ↑ (Ingelesez) Organization of African Unity. (1981). African Charter on Human and Peoples' Rights. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
- ↑ (Ingelesez) Committee on Economic, Social and Cultural Rights. (1991-12-13). CESCR General Comment No. 4: The Right to Adequate Housing - (Art. 11 (1) of the Covenant). web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
- ↑ (Ingelesez) «Franklin Roosevelt, Second Bill of Rights, 1944 - Bill of Rights Institute» web.archive.org 2022-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Carmen Villares, Mario Nolla, José Ramón Montes eta Cuqui Cabo. (2022-12-01). «La vivienda. Bancos y propiedad privada» nuevatribuna.es (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ↑ (Frantsesez) «Loi n° 90-449 du 31 mai 1990 visant à la mise en oeuvre du droit au logement» www.legifrance.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
- ↑ 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Iker Rioja Andueza. (2021-10-09). «Cinco claves para comprender la política de vivienda en Euskadi, el espejo en el que se mira la futura ley estatal» elDiario.es (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ «10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzkoa» www.lexnavarra.navarra.es (Lexnavarra) (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ «20/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, babestutako etxebizitza ordainerrazen parke bat Nafarroako Foru Komunitatean sustatzekoa» www.lexnavarra.navarra.es (Lexnavarra) (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Selektra. (2021-01-29). «Stop desahucios» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ «@Kaleratzeak STOP Desahucios Donostia» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Donostia estudiará el sistema de zonas tensionadas para limitar el precio de los alquileres» Donostiatik (web.archive.org) 2023-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «National Housing Federation - What we do» web.archive.org 2023-03-15 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «National Housing Federation - Affordable home ownership» web.archive.org 2023-03-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).