Zuzenbidea Gradua (Espainia)
Zuzenbide Gradua Espainian zuzenbide unibertsitate-ikasketak amaitu dituztenei ematen zaien gradu-mailako titulua da, 4 urteko formakuntza duena.
Bi gradu mota ezberdindu behar ditugu: Boloniako prozesua baino lehen zegoena eta egun dagoena. Bolonia aurrekoa lizentzitura-gradua zen 5 urteko formakuntza zuen, espezialitatearekin eta praktikarik gabe. Egunekoak 4 urteko formakuntza du, praktikekin eta espezializaziorik gabe, horretarako masterra egitea beharrezkoa da.
Zuzenbidean Lizentziatura Gradua (Bolonia aurreko egoera)
aldatuBolonia aurrekoa lizentzitura-gradua Licencitura en Derecho zuen izena eta zuzenbidean lizentziatura bat zen, 5 urteko formakuntza zuen. Master-maila zuen lizentzitura-gradu honek (doktorego bat baino beheragoko maila bat).
Lizentzitura-gradu honek 300-400 kredituko lan-karga suposatzen zuen[1][2][3][4] eta horren ikasketa egitura 1953. urtean ezarri zen.
Boloniako prozesuak lizentziatura-gradu hau kendu zuen eta Gradu + Master sistema ezarri zuen.
Zuzenbidean Gradua (Bolonia ondorengo egoera)
aldatuBoloniak Gradu + Master sistema ezarri zuen, lizentziatur-graduarekin lortzen zen maila akademikoa, baina bi gradu ezberdinetan. Egun Grado en Derecho du izena eta 4 urteko formakunzta du. 240 kredituko lan-karga suposatzen du.[5][6]
Egungo Zuzenbidea Graduak hautazko praktikak egiten aukera ematen du (unibertsitate bakoitzak erabakitzen du praktika horiek nahitaezko bihurtzea edo ez ikasketa planean), eta 6 kredituko lan-karga suposatzen dute.
Ikasketa plana eta ikasgaia
aldatuZuzenbide Graduko ikasketa plan baten adibidea[7]
1. Ikasturtea:
- Ekonomia
- Erromatar Zuzenbidea
- Konstituzio Zuzenbidea I
- Zuzenbide Zibila I
- Zuzenbidearen Historia
- Adminitrazio Zuzenbidea I
- Europar Batasuneko Zuzenbidea
- Konstituzio Zuzenbidea II
- Zuzenbidearen Teoria
2. Ikasturtea:
- Zuzenbide Zibila II
- Administrazio Zuzenbidea II
- Adminitrazio Zuzenbidea III
- Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
- Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
- Konstituzio Zuzenbidea III
- Zuzenbide Prozesala I
- Zigor Zuzenbidea I
- Zigor Zuzenbidea II
- Finantza eta Tributu Zuzenbidea I
3. Ikasturtea:
- Merkataritza-Zuzenbidea I
- Zuzenbide Zibila III
- Nazioarteko Zuzenbide Pribatua I
- Nazioarteko Zuzenbide Pribatua II
- Zuzenbide Prozesala II
- Zuzenbide Prozesala III
- Zigor Zuzenbidea III
- Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I
- Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II
4. Ikasturtea:
- Merkataritza-Zuzenbidea II
- Zuzenbide Zibila IV
- Finantza eta Tributu Zuzenbidea II
- Hautazko ikasgaiak
- Gradu Amaierako Lana
- Praktikak
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Asignaturas (Licenciatura en Derecho) - Facultad de Derecho - Universidad de Murcia» www.um.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Licenciatura en Derecho (extinguida) | Facultad de Derecho. (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
- ↑ «Asignaturas de Licenciado en Derecho (Plan 1953) - Diplomaturas, Licenciaturas e Ingenierías - Universidad de Almería» cms.ual.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
- ↑ Plan-de-Estudios.-Licenciatura-en-Derecho. .
- ↑ «Asignaturas (Grado en Derecho) - Facultad de Derecho - Universidad de Murcia» www.um.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
- ↑ [http://derecho.uah.es/estudios/lstAsignaturas-v3.asp?CodPlan=G400 «Asignaturas del grado o estudio de la Facultad de Derecho de la Universidad de Alcal� - UAH»] derecho.uah.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
- ↑ «Kreditu eta irakasgaiak» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |