Zetak
Zetak Pello Reparaz musikari arbizuarrak 2019an sorturiko euskal musika pop-elektronikoko taldea da. Hain zuzen, Vendetta (2007-2018) musika taldea desegin ondoren sortu zuen musika talde hau.[1][2][3]
Zetak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Arbizu, Nafarroa Garaia Euskal Herria |
Musika mota | Musika Elektronikoa |
Instrumentuak | Ahotsa
Perkusioa Bateria Sintetizadorea |
Urteak | 2019 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Panda Artist
Oso Polita Badator |
Taldekideak | |
Pello Reparaz Leire Colomo Iban Larreburu Gorka Pastor | |
Informazio gehigarria | |
https://www.zetak.org/ | |
Taldeak arrakasta itzela lortu zuen Donostian eta Bilbon 2022ko udan: Donostiako Aste Nagusian 13.500 lagun bildu zituzten Sagueseko Tomas Alba plazan.[4][5] Bilboko Aste Nagusian konpartsen gunean aritu ziren Areatzan.[6]
Errepidean izenekoa izan zen Zetak taldeak kaleratu zuen lehenbiziko kanta. 2019ko ekainean egin zuen, eta gertaera horren bosgarren urteurrena ospatzeko-edo[7] Mitoaroa izenburuko ikuskizuna taularatu zuen 2025eko urtarrilaren 3an eta 4an Iruñeko Nafarroa Arena aretoan. Bi ikuskizunetara, denera, 30.000 pertsona bildu ziren[8]. Gainera, urtarrilaren 4ko kontzertua zuzenean eman zuen ETB2 telebista kateak eta horren bidez beste milaka batzuk-batzuk ikusi zuten (275.000, EITBk adierazi zuenez)[9]. Bigarren kontzertu horren bukaeran Zetak-ek iragarri zuen Mitoaroa ikuskizuna hirugarrenez Donostian emanen zutela, 2025eko irailaren 6an Ilunbe aretoan, Aaztiyen diskoaren biraren hondarreko kontzertu gisa [10].
Taldekideak
aldatu- Pello Reparaz, abeslaria.
- Leire Colmo, perkusioa.
- Iban Larreburu, bateria.
- Gorka Pastor, sintetizadorea.
Zetak (2019)
aldatuZetak argitaratutako lehenengo diskoa da.[12] 10 abesti ditu, eta 2019ko abenduaren 5ean argitaratu zuten. Errepidean abestia bezala (hau ere dago sartuta diskoan) milioi bat bisita baino gehiago izan ditu diskoak.
- Errepidean: Taldearen lehenengo lana izan zen, eta abesti honekin hasiera eman zitzaion Zetak taldeari. 2019ko ekainaren 10ean kaleratu zen, eta arrakasta handia izan zuen, milioi bat bisita baino gehiago izan ditu YouTuben eta Spotify-n.[13]
Zeinen ederra izango den (2020)
aldatuZetak taldearen bigarren diskoa, kantu hauek barruan dituena:[14]
- Zeinen ederra izango den: 2020ko apirilaren 24an argitaratu zen, Covid-19 birusagatik bizi izan genuen pandemia gertatzen zen bitartean argitaratu zen. Abesti honen bideoklipa egiteko, Zetak taldeak bere jarraitzaileei bizitzako unerik zoriontsuenetako bideoak eta argazkiak eskatu zien, eta bideoklipa osatu zuen jarraitzaileen argazki eta bideo horiekin. Abestiak arrakasta handia lortu zuen jarraitzaileengan eta euskaldun guztiengan, ia hiru milioi bisita izan baititu gero.[15]
- Hegan: Abesti hau Zetak-ek Gaztea irratiarekin egindako kolaborazio bat izan zen, 2020ko uztailaren 3an argitaratua. 300.000 bisita baino gehiago lortu ditu atera zenetik.[16]
- Hitzeman: 2020ko azaroaren 16an argitaratutako abestia da. Zetak taldeak Oques Grasses katalan taldearekin batera sortu zuen, eta bi hizkuntzetan dago; katalanez eta euskaraz.[17]
- Akelarretan: 2020ko abenduaren 3an argitaratutako abestia da. Abesti honetan ez du Pello Reparazek abesten. 200.000 bisita baino gehiago izan ditu.[18]
- Zer geratuko da azkenean
- Sutondoko kantuak
Singleak (2022-2023)
aldatu- Itzulera (2022): Bi urtez egoera berezi batean egon ondoan, 2022koa bai itzuleraren urtea izan zen. Senpereko lakuko jaiaren leloaren barruan Itzuli ziren Zetak Herri Urrats-en abestiarekin batera. Zetak taldearen eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera.[19][20] Erabateko estilo-aldaketa izandakoa. Bideoklipa Pellok zuzendu zuen, Iratxe Reparazekin batera, txalaparta eta Kukai dantza taldeko Oskara koreografia ere integratu zutela.[21]
- Zoriontasuna (2022): Bomba Estéreorekin batera atera zuen Zoriontasuna abestia Zetakek 2022-23 kurtsoaren hasieran.[22]
- Pa amb Oli I Sal (2023): Maiatzaren erdialdean iritsi zen Suu katalanarekin atera zuten 2023 lehen kantua. Argitaratu zen lehen egunean, ia 9.000 pertsonek ikusi eta entzun zuten Pa amb Oli I Sal.[23][24]
Aaztiyen (2023)
aldatuZetakek iraila erdialdean eman zuen berria. Album berria egin zuten eta abenduaren 6an argitaratu zen disko honetan 12 abesti sartu zituzten. Diskoaren izena arbizuar hitz bat da lehentxeago edo arestian esan nahi duena eta euskara eta Euskal Mitologia oso presente dagoena "ARALARKO DAMA" eredu on bezala. 3 abesti aurreratu zituen lehena "ZU" izan zen, gero "ARALARKO DAMA" etorri zen eta azkenik "DESKONTROLA". Abenduaren 6an beste 9ak argitaratu ziren. 2024ko otsailean disko onenaren Gaztea saria eraman zuen[25].
- Zu (2023): 2023ko urriaren 19an ZETAKek abesti hau atera zuen, Aaztiyen disko berriko aurrerapen singlea baita. [26][27]
- Aralarko Dama (2023): Aaztiyen diskoko bigarren singela da. 2023ko azaroaren 9an ateratakoa. 24 ordutan justu 18.000 pertsonak ikusi zuten.
- Deskontrola (2023): Aaztiyen diskoko azken aurrerapen singlea, 2023ko azaroaren 28an kaleratutakoa. Lehen 24 orduan 12.000 pertsonak ikusia.
Ondorengoa da abesti guztien zerrenda:
- Intro
- Deskontrola
- Begi beltz
- Zu00
- Entre carn i os (Zetak, Marala)
- Interlude
- Aralarko Dama
- Eguzkiloreak (Zetak, Neomak)
- Aaztiyen
- Anguleele (ZETAK, Fillas de Cassandra)
- Non sartu zara
- Outro
Sariak
aldatu- MIN sarietan Euskarazko Album Onenaren saria jaso zuen, Zeinen ederra izango den diskoarekin (2021).
- Gaztea sariak 2024: artista onenaren saria eta disko onenaren saria jaso zituen.[25]
- Zetakek euskarazko abesti onenaren saria irabazi zuen Espainiako Musika Akademiaren sarietan.(2024)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Otamendi, Koldo. (2019-11-21). MUSIKAZUZENEAN TB #86: Zetak + Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek. Hamaika telebista, 18:44 segunduan or. (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
- ↑ «Zetak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
- ↑ «Zetak, Pello Reparazen metamorfosia» El Correo 2019-12-12 (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Donostiako Aste Nagusia 2022: Zetak» www.kulturklik.euskadi.eus 2022-06-10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Donostiako Aste Nagusiko ekitaldietan 1.100.000 herritarrek parte hartu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
- ↑ «https://twitter.com/mikel_ro_/status/1563811764323717121» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
- ↑ «Zetak taldeak 'Mitoaroa' ikuskizunarekin ospatuko du bere bosgarren urtemuga, 2025eko urtarrilaren 4an, Nafarroa Arenan» Berria 2024-05-29 (Noiz kontsultatua: 2025-01-05).
- ↑ «Ongi etorri Mitoarora» Berria 2025-01-04 (Noiz kontsultatua: 2025-01-05).
- ↑ «Donostiako Ilunben amaituko du Zetakek 'Mitoaroa' ikuskizuna irailaren 6an» EITB 2025-01-05 (Noiz kontsultatua: 2025-01-05).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-01-05). ««Mitoaroa» ez da bukatu: Zetakek Donostiako Ilunbera eramango du ikuskizuna irailaren 6an» naiz: (Noiz kontsultatua: 2025-01-05).
- ↑ «Zetak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Zetak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ Zetak. (2019). ZETAK - Errepidean. Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ ZETAK - Zeinen Ederra Izango Den (FULL ALBUM). (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ ZETAK - Zeinen Ederra Izango Den. (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ ZETAK - Hegan [ 90eko bi bala | Gaztea . ] Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ (Katalanez) ZETAK, Oques Grasses - Hitzeman. Youtube - Zetak (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ ZETAK - Akelarretan. Youtube-Zetak (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ «Logoa eta leloa» Herri Urrats (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ Itzulera( ZETAK-Erramun Martikorena) Herri Urrats 2022 | Txantxangorria-Euskal karaokeak. 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
- ↑ ZETAK, Erramun Martikorena - Itzulera (Herri Urrats 2022). (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ ZETAK & Bomba Estéreo - Zoriontasuna (La vida es de verdad). (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ «ZETAK, Suu: Pa amb Oli I Sal» EITB 2023-05-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ Pa amb Oli I Sal. (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ a b «ZETAK, ETS, IZARO, Tatta eta Malakias, Gaztea Sarietan garaile» EITB 2024-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
- ↑ «ZETAK: ZU» EITB 2023-10-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
- ↑ ZETAK - ZU. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Zetak taldearen webgune ofiziala.
- «Zetak», Badok.eus.
- «Zetak», Spotify.
- «Zetak» kanala, Youtube.
- Zetak taldearen kontua, Twitter.
- Zetak taldearen kontzertua, Tolosan, 2021ean. 40 argazki, CC-BY-SA lizentziarekin. Plazara, Kultura (2021-07-16).
- Itzulera. - ZETAK, Erramun Martikorena (Herri Urrats 2022). Youtube. (Noiz kontsultatua: 2022-08-18.)
- Itzulera (Zetak eta Erramun Martikorena), Herri Urrats, 2022. Txantxangorria.eus.
- Itzulera abestiaren hitzak. Genius.com.
- «AAZTIYEN - YouTube» Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- Vendettaren webgunea.
- Vendettaren twitter kontua.