Wacoko setioa
Wacoko setioa 1993ko otsailaren 28tik apirilaren 19ra AEBetako Texas estatuko Waco hiritik hurbil dagoen Mount Carmel Center kokalekuan jazotako setio bat izan zen.
Wacoko setioa | |
---|---|
Mota | gatazka setio religious persecution (en) |
Denbora-tarte | 1993ko otsailaren 28a - 1993ko apirilaren 19a |
Kokaleku | Mount Carmel Center (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Pertsona hilak | 86 |
AEBetako FBI eta ATFeko agenteek eta Texas eta Alabamako Goardia Nazionaleko soldaduek 59 egunez bertan gotortuak zeuden Davidiar sektako kideak setiatu zituzten, aurrez, otsailaren 28an ATFeko agente batzuk jabetzan ustez zeuden arma batzuk atzemateko asmoz burututako serakadan tiroketa jazo eta ATFeko 4 agente eta 5 davidiar hil ziren. Apirilaren 19an azken erasoa jazo zenerako, kokaleku osoa sutan kiskali zen, bertan zeuden 72-86 inguru gizon, emakume eta haurrak hil zirelarik, sektako burua zen David Koresh barne.