Usue Mori Carrascal

Ikertzailea, ORCID: 0000-0002-2057-1770

Usue Mori Carrascal (Donostia, Gipuzkoa, 1987) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da. Informatika Fakultatean lan egiten du, Konputazio zientzia eta adimen artifiziala sailean.[1][2]

Usue Mori Carrascal
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AmaBegoña Carrascal Platas
Hezkuntza
Tesi zuzendariaAlexander Mendiburu (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea

Inguma: usue-mori-carrascal

Matematikan lizentziatua eta ingeniaritza informatikoan doktorea da (UPV/EHUn, 2010ean eta 2015ean, hurrenez hurren). Matematika Aplikatuan, Estatistikan eta Konputazioan masterra egin zuen, eta baita Ingeniaritza Konputazionalean eta Sistema Adimendunetan masterra ere Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 2011n eta 2013an, hurrenez hurren).

2010an Iñaki Goenaga Fundazioaren doktoretza aurreko beka lortu zuen eta 2012ko abendura arte bere doktoretza-tesiari lotutako lanak egin zituen Tecnalia R&I zentroan. 2012tik, UPV/EHUko Intelligent Systems Group ikerketa-taldeko kidea da.

Bere ikerketa lerroen artean, denborazko ezaugarria duten datu-meatzaritza eta datu-analisia nabarmentzen dira, bai problema gainbegiratuetan, gainbegiratu gabekoetan eta baita denbora-serieen sailkapen goiztiarrean ere.

e-makumeak taldeko partaidea da. Zientzia eta teknologia arloan emakumeen ikusgarritasuna handitzeko lan egiten du.[3][4]

2022ko Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB2022) Adimen Artifiziala ardatz izan zuen eta Olatz Arbelaitzekin batera "Adimen artifiziala atzotik gaurdaino. Justua ote?" hitzaldia eman zuen.[5][6][7]

Argitalpenak

aldatu
  • Bilaketa heuristikoak. Teoria eta adibideak R lengoaian[8] (UPV/EHU, 2017)
  • Oinarrizko estatistika: R praktikak[9] (UPV/EHU, 2017)
  • Kriptografia: Diffie-Hellman. DBH3-4 mailako ikasleentzako bideoa[10]
  • R programazio lengoaiako oinarrizko tutorialak[11]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Informatika Ingeniaritzako Gradua - Irakasleak - Graduak - UPV/EHU» Graduak (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. «Usue Mori's Home Page» www.sc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  3. Mori Carrascal, Usue. (2020). «Datuen erabilgarritasuna pandemia bati aurre egiteko» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  4. «Hasiera» Emakumeak zientzian (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  5. UI50 IEB2022 Adimen artifiziala atzotik gaurdaino Justua ote?. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  6. «Adimen artifiziala atzotik gaurdaino. Justua ote? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  7. Usue Mori: “Ikerlari asko ari dira Adimen Artifizial justuago baterako mekanismoak sortzen” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  8. Calvo Molinos, Borja; Ceberio Uribe, Josu; Mori Carrascal, Usue. (2017). Bilaketa heuristikoak. Teoria eta adibideak R lengoaian. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-688-1. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  9. Merino Maestre, María; Mori Carrascal, Usue. (2017). Oinarrizko estatistika: R praktikak. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-636-2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  10. «Bideoak» Emakumeak zientzian (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  11. Rko oinarrizko tutorialak #1 - Sarrera. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu