Txingor
Txingorra (baita kazkabarra, harria, harriabarra, babazuza, inetasi) atmosferan gertatzen den izotz prezipitazioa da, izotzezko bola txikietan (txingor-aleak) gehienetan. Ur gainhoztuaz betetako ekaitzetan, udan nahiz neguan, gertatu ohi da. Fenomeno meteorologiko kaltegarria da, baratzak eta uztak hondatu eta objektu eta eraikinak kaltetu ditzakeelako, bereziki txingor-aleen tamaina handia denean.
Muturreko txingor-aleak
aldatu- Txingorrik handiena Nebraskan erori zen 2003ko ekainaren 22an, 47,6 cm ingurua edo 17,9 cm diametroa zuen, hau da, meloi bat bezalakoa.
- Txingorrik astunena Kazakhstanen erori zen 1959an, 1,9 kg zituen. [erreferentzia behar]
Ikur meteorologikoak
aldatuIkurra | Deskribapena |
---|---|
Txingor prezipitazio leuna. | |
Txingor prezipitazio neurritsu edo gogorra. | |
Txingorraldi leuna euriarekin edo euri gabe. | |
Trumoi-ekaitza gehi txingorraldia. |