Tony Fruscella (Orangeburg, 1927ko otsailaren 4a-New York, 1969ko abuztuaren 14a) estatubatuar jazz musika estiloko tronpeta-jotzailea izan zen. Estilismoari dagokionez, cool esparruan kokatua, Chet Baker-en jarraitzaile sutsu bat izan zen eta haren antzera ibili zen droga munduan murgilduta, bizitza horrek behar baino azkarrago gertatuko zen heriotzera eramango zuelarik.

Tony Fruscella
Bizitza
JaiotzaNew Jersey (mul) Itzuli1927ko otsailaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1969ko abuztuaren 14a (42 urte)
Jarduerak
Jarduerakjazz musikaria
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuatronpeta
DiskoetxeaXanadu

Musicbrainz: 5a0ffced-894d-4143-a30a-b4960a765ae6 Discogs: 1028148 Allmusic: mn0000002227 Edit the value on Wikidata

Bere estilo cool-a sofistikatu, estilizatu eta intimista da.

Bizitza eta Lana

aldatu

Musikalki armadako orkestran hezi zen eta Miles Davis, Joe Thomas eta Bix Beiderbeckek eragindako ukitu cool-ak 1950eko hamarkadan Charlie Barnet, Lester Young, Gerry Mulligan edo Stan Getzen ohiko laguntzaile bilakatu zuen.

Saio bakarrean izan zen lider, 1955ean, I'll Be Seeing You.

Urte horretatik aurrera, drogek eta alkoholak asko mugatu zuten bere jarduera musikala; Don Joseph tronpetajolearekin ikus daiteke 1950eko hamarkada amaieran, baina horren ondoren, ez zen gehiago jazz munduan entzun eta zirrosiak hilko zuen 1969an.

Jazz Factory zigiluak The Complete Works editatu zuen 1999an, bere grabaketa guztiak bilduko zituen album laukoitza.