Tonton Macoute
Tonton Macoute (euskarazko ahoskera: Tonton makut) Haitiko François Duvalier (Papa Doc) diktadorearen inguruko gizonez osatutako talde paramilitarren izendapena da, talde hauek diktadurari euren sostengua eskeintzen zieten. Bere semea izan zen Jean-Claude Duvalier (Baby Doc) diktadoreak ere talde hauek bere mesederako eta boterea bereganatzeko erabili zituen. Euren jardunaldi osoan Tonton Macoute taldeek 150.000 pertsona erail edo desagertuarazi zituztela uste da, hauetako gehienak zibilak eta Duvalier aita-semeen erregimenen aurkariak.
Tonton Macoute | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Milizia eta Paramilitarra |
Herrialdea | Haiti |
Jarduera | |
Honen parte | National Unity Party (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1959 |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1986 |
Izendapenaren jatorria
aldatuTonton Macoute izendapenaren jatorria haitiar ipuin herrikoi batean oinarritzen da, ipuin honekin haurrak Tonton Macoute deituriko gizon baten ailegatzearekin beldurtuarazten dira (euskarazko Mamua edo Mozorroaren gisako pertsonaia), usadio hau beste izen batzuekin munduko leku askotan errepikatzen delarik.
Vuduaren eragina
aldatuHasiera batean Papa Doc zena Paul Eugène Magloire presidentearen aurkako erresistentziaren buru zen, beste intelektual haitiar batzuekin batera Les Griots egunkari nazionalista argitaratzen zutelarik. Papa Docek vudua sakonki ezagutu eta haren defendatzaile sutsua zen, egunkarian erlijio gisa aldarrikatu eta kolono amerikarren aurkako matxinadara dei egiten zuen. Garai hartan gobernuak vuduaren danbor sakratuak nahiz kultuzko objetuak erre egiten zituen, eta herritarrei Eliza Katoliko Erromatarrarekiko fideltasuna zineginaraztea behartzen zituen. Modu honetan Papa Docek usadiozko elkarte sekretuen laguntasuna bereganatzen hasi zen, honela bere alderdi politikoak houngan edo azti batzuen etxeak 1957ko hauteskunde kanpaina prestatzeko egoitza gisa erabili zituen.
Tonton Macouten antolaketa
aldatuPapa Doc boterera ailegatzean Miliziako Komandante Nagusi gisa Gonaïveseko bokor (azti) beldurgarria zen Zacharie Delva jarri zuen, garai berean vudua "erlijio ofizial" moduan aldarrikatuz. Bere goardia pertsonala, nolabaiteko "polizia esoterikoa", Tonton Macoute zirelakoak ziren, euren izen ofiziala Seguritate Nazionalerako Bolondresak zen.
Erakunde hau hainbat milaka gizonez osatuta zegoen, eta aurkari politiko nahiz biztanleri zibilaren aurkako Giza Eskubideen bortxaketa sistematiko eta larriengatik ezagun egin zen (torturak, erailketak, bahiketak, extorsioak). Betaurreko ilunak eta azukre kaña ebakitzeko erabili ohi ziren matxete luzeak eramateagatik nabarmentzen ziren, eta euren biktimak gune publikoetan denen eskarmentu gisa erakusteko zaletasuna ere erakusten zuten.
Erabateko bortxakeria, siniskeriak eta haitiar biztanlerian oso hedatua dagoen sorginkeria erabiltzen zuten, horregatik euren ekintzen aurkako oposizio txikia egon zen, honela Duvaliertarren diktadurari jarraipena emanaz. Egoera honi hainbat baldintzek lagundu zioten: alde batetik, bertako biztanlerian hedatuta zegoen kondaira baten arabera Papa Doc bera Samedi Baroi beldurgarriaren pertsonifikazioa zen, hau hilerrien jauna eta loa edo vudu jainko bat zen, eta bestaldetik, kanpoaldetik Estatu Batuen laguntza zuen, herrialde hartako gobernuak ez baitzuen Haitin Kuban bezalako erregimen komunistarik ezartzea nahi.
Tonton Macoute taldeko pertsonaia ospetsuenetako bat Roger Lafontan izan zen, hau urte askotan zehar mugimendu horren buru eta Duvaliertarren eskuineko eskua izan zen.
Gaur egun
aldatuJean-Claude Duvalierren erorketaren ondoren, macutismo izendapena korrupzioa, indarkeria nahiz aurkari politikoak eta biztanlegoarengan izuikara ezartzen duen edozein sistema politiko deskribatzeko erabili izan da.
Oraindik gaur egun ere talde hauen jardunek puri-purian jarraitzen dute: bertako mafien eta herrialdeko boteredunen defentsarako talde paramilitar gisa.