Tom Smith
Thomas James Smith (Londres, 1971ko urriaren 31 – Libourne, 2022ko apirilaren 6a)[1] eskoziar errugbilaria eta entrenatzailea izan zen. Eskuineko harroin postuan aritu zen Glasgow Warriors, CA Brive eta Northampton Saints taldeetan, eta baita Eskoziako selekzioan eta British and Irish Lionsen ere.[1] Erretiratu ostean, entrenatzaile aritu zen.
Tom Smith | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas James Smith | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Londres, 1971ko urriaren 31 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Libourne, 2022ko apirilaren 6a (50 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Emanuel School (en) Rannoch School (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | harroina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 108 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 178 zentimetro |
Bizitza
aldatuLondresen jaio zen, aita ingelesa eta ama eskoziarra zituela. Amateur garaian Dundee High School FP eta Watsonians taldeetan jokatu zuen. Aro profesionala iritsi zenean, Caledonia Redsera batu zen. Ondoren Glasgow Warriorsen, CA Briven eta Northampton Saintsen jokatu zuen, 2009an erretiratu zen arte.
1997ko otsailaren 1ean egin zuen debuta Eskoziako errugbi selekzioarekin, Twickenhamen, Ingalaterraren aurka. 1997 eta 2005 bitartean, 61 partida jokatu zituen talde nazionalarekin,[2] eta kapitaina izan zen 2001ean. British and Irish Lionsekin, Hegoafrikako biran parte hartu zuen 1997an, eta Australiakoan 2001ean.
Edinburgh Rugbyko eta Lyon OUko aurrelarien entrenatzailea izan zen, eta Doncaster Knightseko entrenatzaile-burua. 2022ko apirilaren 6an hil zen, minbiziak jota.[3]
Palmaresa
aldatuEskoziako selekzioa
aldatu- 61 partida, 1997-2005 bitartean[2]
- 30 tanto (6 entsegu)
- Bost Nazioen Txapelketa
- irabazlea: 1999
British and Irish Lions
aldatu- 6 partida (1997an Hegoafrikan, 2001ean Australian)[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Lions and Scotland legend Tom Smith dies aged 50. lionsrugby.com 2022-4-6 (Noiz kontsultatua: 2022-4-7).
- ↑ a b c Tom Smith. rugbyworld.com (Noiz kontsultatua: 2024-9-10).
- ↑ ‘One of the greats’: Tom Smith, former Scotland and Lions prop, dies aged 50. theguardian.com 2022-4-6 (Noiz kontsultatua: 2023-4-23).