Tinduf[1] (arabieraz تندوف, tamazight hizkuntzatik transkribatuta tama-n-Duf, eta frantsesez Tindouf) Aljeriako mendebaldeko hiri bat da, Tindufeko wilaiari izena eman diona eta haren hiriburu dena. Aljertik 1900 kilometro hego-mendebaldera dago, eta 2006an 44058 biztanle zituen, iheslarien esparruak kontuan hartu gabe.

Tinduf
تندوف
ⵜⵉⵏⴷⵓⴼ
commune of Algeria (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Aljeria
ProbintziaTindufeko probintzia
Izen ofizialaتندوف
Jatorrizko izenaتندوف
ⵜⵉⵏⴷⵓⴼ
Posta kodea37000
Geografia
Koordenatuak27°40′31″N 8°07′43″W / 27.6753°N 8.1286°W / 27.6753; -8.1286
Map
Azalera70.009 km²
Altuera400 m
MugakideakOum El Assel (en) Itzuli eta Reggane (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria45.610 (2008)
Dentsitatea1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1852
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakGijón eta Leganés

Saharar iheslarien kanpamentuak

aldatu

Batzuetan Mendebaldeko Saharako iheslarien esparruei ematen zaien izena ere bada Tinduf, bere aldirietan kokatuta daudelako. Berez "Aaiun", "Auserd", "Smara" eta "Dakhla" izena duten zelaiak dira; bakoitza wilaia (probintziaren kidea) bat da. Bertan daude Fronte Polisarioaren zelai nagusiak eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko erbesteko gobernua.

Zaila da jakitea zenbat biztanle dauden errefuxiatu zelaietan. Aljeria eta Fronte Polisarioaren arabera 165.000 inguru dira, eta Marokoren arabera 10.000tik 50.000ra. NBEren arabera gutxienez 90.000 pertsona daude errefuxiatu behar handiekin.

      Datu klimatikoak (Tinduf)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 29 32 39 41 43 51 57 49 47 42 36 28 57
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 22 26 28 32 34 38 45 44 38 31 26 22 32
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5 7 12 13 16 17 25 26 22 14 11 6 14
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4 -1 3 7 8 7 16 13 13 8 2 1 -4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 3 3 5 3 3 3 3 10 8 3 3 3 46
Eguzki orduak 257 263 301 342 353 357 338 319 282 288 249 254 3603
Iturria: http://www.weatherbase.com/ [2]

Demografia

aldatu

Tindufek 47.965 inguru bizilagun ditu (2010eko zenbatespena).[3] Zaila da kopurua zehaztea, Mendebaldeko Saharako iheslarien arazoa dela eta.

Urtea Biztanleria
1977 (errolda) 6.044
1987 (errolda) 13.084
1998 (errolda) 32.004
2010 (zenbatespena) 47.965 - 59.898

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu