Zisma

Targo» orritik birbideratua)

Zisma edo targo, erlijioaren historian, erlijio-dotrina bati jarraitzen dioten talde eta erakundeen zatiketa da, dotrinaren interpretazioari eta praktika erlijiosoari buruzko desadostasunen ondoriozkoa. Alegia, bestelako agintariak ezagutzen dituztelako, erlijio baten jarraitzaileen bereizketa. Bereizketari jarraitzen dioten lagunak zismatikoak edo targozaleak direla esaten da.

Kristau-zisma esanguratsuenen eta dagozkien Kontzilioen grafikoa

Elizaren lehen garaietan, oinarrizko doktrinaz beste punturen bati buruzko desadostasunetatik sortua izaten zen zisma; hala, talde zismatikoa ez zen nahitaez heretikoa izaten. Denborarekin ordea zismaren eta heresiaren arteko aldeak desagertu egin ziren, eta haustura oro hartu zen zismatzat.

Historia

aldatu

Erdi Aroko zisma eraginkorrena Eliza Ortodoxoa (Sortaldea) eta Eliza Erromatar Katolikoa (Sartaldea) bereizi zituena izan zen. 1054an gauzatu zen etena; ia hamar mende geroago, 1965. urtean, Paulo VI.a Aita Santuak eta Atenagoras I.ak, aitagoi ekumenikoak, ezabatu zituzten eskumikuak.

Erdi Aroko beste zisma garrantzizkoa, Sartaldean, Avignongo aita santuena izan zen, Erromakoen kontra; uneren batean, hiru Aita Santu ere izan ziren.

Kristau-zisma handiena, nolanahi ere, erreforma protestanteak ekarri zuen XVI. mendean, Erromako aginpidea baztertuta.

XX. mendean mugimendu ekumenikoak elizen elkartzea bultzatzeko saioak egin ditu, eta Vatikanoko (1962-65) Bigarren Kontzilioaren ondorengo lankidetzak zismaren inguruko elizen jokabideak malgutu ditu.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu