Sofia Minskekoa
Sofia Minskekoa (1140 – 1198ko maiatzaren 5a) Danimarkako erregina ezkontidea izan zen Valdemar I.a Danimarkakoarekin ezkondu eta gero, eta beranduago Turingiako landgravesa. Richeza Poloniakoaren alaba zen, Polonien Lurraldean erregen zen "Valador" izeneko gizon batekin izan zuen ezkontzatik. Aitaren inguruan espekulazio asko egon dira, baina oraindik orain ez dago identifikazio ziurrik. Baliteke Volodar Minskekoa izatea aita.
Sofia Minskekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1141 |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | 1198ko maiatzaren 5a (egutegi gregorianoa) (56/57 urte) |
Hobiratze lekua | St. Bendt's Church (en) |
Familia | |
Aita | Volodar Glebovich |
Ama | Richeza of Poland, Queen of Sweden |
Ezkontidea(k) | Luis III.a Turingiakoa Valdemar I.a Danimarkakoa (1157 - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Rurikids of Polotsk (en) Rurik leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Antzinako ekialdeko eslaviera |
Jarduerak |
Kanuto V.a Danimarkakoaren arreba-ordea zen. Bere ama Suediako erregearekin ezkondu zenean bertara joan zen bizitzera eta han hezi zen. Valdemarri eskeini zioten ezkontzarako, Danimarka eta Suediaren arteko aliantza gisa. Danimarkan, ordez, ez zen oraindik adinez nagusia ezkontzeko, hamalau urte baitzituen, eta Bodil izeneko emakume baten esku utzi zuten zaintzan. 1157an ezkondu ziren.
Sofiaren inguruan mitoak idatzi dira, adibidez Valdemarren zerbitzaria Tove hil zuela eta bere arreba Kirsten zauritu, baina baliteke mitoa baino ez izatea. 1182n alargundu zen eta Luis III.a Turingiakoaren proposamena jaso zuen 1184an ezkontzeko. 1190an errepudiatu zuen eta Danimarkara itzuli zen.