Shahla Lahiji
Shahla Lahiji (persieraz: شهلا لاهیجی; Teheran, 1942ko apirilaren 24a – ibidem, 2024ko urtarrilaren 8a) irandar idazle, argitaratzaile, itzultzaile eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen[1].
Shahla Lahiji | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Teheran, 1942ko apirilaren 24a |
Herrialdea | Iran |
Heriotza | Teheran, 2024ko urtarrilaren 8a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, itzultzailea, saiakeragilea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
aldatuSoziologian lizentziatu zen Londresko Unibertsitate Irekian[2]. Roshangaran argitaletxea sortu zuen 1983an, Irango lehen emakume argitaratzaile bihurtuz[3][4]. 2006rako, Roshangaranek emakume egileek idatzitako eta emakumeen arazoei eskainitako 200 lan baino gehiago argitaratu zituen[5][4]. 2001ean argitaletxeak PEN saria irabazi zuen Ameriketako Estatu Batuetan eta Pandora saria Erresuma Batuan[6].
2000ko apirilaren 7tik 9ra Berlinen Heinrich Böll Fundazioak bultzatutako biltzar akademiko eta kultural batean parte hartzeagatik auziperatutako 19 idazle eta intelektualetako bat izan zen[7]. Hiru urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten konferentzian parte hartzeagatik segurtasun nazionala oztopatzea egotzita, eta beste sei hilabete Irango Islamiar Errepublikaren aurkako propaganda zabaltzeagatik. Azkenean zigorra sei hilabetera laburtu zioten[8][1].
2024ko urtarrilaren 8an hil zen Teheranen, 81 urte zituela[9].
Lanak
aldatu- The Quest for Identity : The Image of Iranian Women in Prehistory and History (Mehrangiz Karrekin batera, 1992)
- Iran Awakening: One Woman's Journey to Reclaim Her Life and Country (Azadeh Moavenirekin batera, 2007)
- Quello che mi spetta (Parinoush Sanieerekin batera, 2010)
Sariak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «Non-violence for change» Deutsche Welle 2009-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ (Ingelesez) «Women's Literary & Artistic Creativity in Contemporary Iran. Speakers» University of Toronto (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
- ↑ (Ingelesez) «Shahla Lahiji: Iran’s First Female Publisher» Asharq Al-Awsat 2007-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Skalli, Loubna H. (2006). «Communicating Gender in the Public Sphere: Women and Information Technologies in the MENA Region» Journal of Middle East Women's Studies 2 (2): 35-59. (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ (Ingelesez) Esfandiari, Golnaz. «Iranian Activists Campaign To Bring More Women Into Parliament» Radiofreeeurope/Radioliberty 2015-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ (Ingelesez) Kristianasen, Wendy. «Islam’s women fight for their rights» Le Monde diplomatique 2004-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ a b (Ingelesez) «Iranian publisher and Uzbek novelist to receive 2001 PEN/Barbara Goldsmith Freedom to Write Awards» IFEX 2001-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- ↑ (Ingelesez) «Shahla Lahiji» PEN America (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ (Persieraz) «شهلا لاهیجی؛ نخستین زن ناشر ایران درگذشت» Fararu 2024-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ (Ingelesez) «First IPA Publishers’ Freedom Prize goes to courageous Iranian publisher Shahla Lahiji» IFEX 2006-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).