Seán McGinley

aktore irlandarra

Seán McGinley edo Seán Mac Fhionnghaile (1952, Gaoth Dobhair, Donegalgo konderria2009ko azaroaren 1a, Gaoth Dobhair, Donegalgo konderria) irlandar aktore bat izan zen. Irlanderazko TG4 telebista kateko C.U. Burn eta Gleann Ceo telesailetan antzeztu zuen, baita Raidió na Gaeltachta irratiko Cois Cuan komedia irratsaioan ere.

Seán McGinley
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSeán McGinley
JaiotzaGaoth Dobhair, 1952
Herrialdea Irlandako Errepublika
Heriotza2009ko azaroaren 1a (56/57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta telebista-aktorea

Irlandan azken hamarkadetan burututako filma garrantzitsu ugaritan bigarren mailako pertsonaien antzezpen ugari burutu izan ditu: horien artean The Field (1990), Braveheart (1995), The General edota The Wind That Shakes the Barley.

Bere emazteak Theresa izena zuen, bikoteak bi alaba eta bi seme izan zituelarik. Bi urteko borrokaren ondoren, 2009ko azaroaren 1an minbiziaren ondorioz zendu zen. Hiletak Gaoth Dobhair udalerriko Brinalack auzoan dagoen Saint Columba elizan ospatu ziren.

Kanpo estekak

aldatu