Schmalkaldengo Liga, XVI. mendean sortutako Germaniako Erromatar Inperio Santuko printze protestanteen liga bat izan zen, printze horien lurraldeak defendatu eta Karlos I.a Espainiakoa enperadorearen aurka borrokatzeko, nor katolizismoaren defendatzailea zen Erreforma Protestantearen aurrean. Bere izena, Alemaniako Turingia estatuan dagoen Schmalkalden hiritik hartzen du.

Liga hau, Filipe I.a Hessekoak eta Joan Frederiko I.a Saxoniakoak Saxonia eta Schmalkaldengo hautesleak sortu zuten 1531n. Liga honi, Anhalt, Bremen, Brunswick-Lüneburg, Magdeburg, Mansfeld, Estrasburgo eta Ulm lurraldeak batu zitzaizkion. Jatorrizko partaideei, Konstanza, Reutlingen, Memmingen, Lindau, Biberach an der Riss, Insy im Allgäu eta Lübeck batu zitzaizkien. 10.000 oinezko soldadu eta 2.000 zaldun erabili ziren defentsarako. 1532an, Frantziarekin aliatu zen, eta, 1538an, Danimarkarekin.

Ligak, enperadoreari zuzenean gerra adierazi ez zion arren, Erreforma Protestanteari emandako laguntza eta jarraipenak, Elizari lurrak kendu izanak eta gotzain eta printze katolikoak kanporatu izanak, Karlos V.ak, Ligaren aurka borrokatzea erabakitzea eragin zuen.

1544an, Karlos V.ak bakea adosten du Frantziarekin, eta hau, enperadorearekin aliatzera pasatzen da, Paulo III.a aita santuarekin batera, tropa ugari biltzen hasi zena 1546an. Liga osatzen zuten printzeek, euren arteko ika-mika larriak izan zituzten, koalizio katolikoaren kanpaina erraztu zuena. Karlos V.aren tropek, Ligarenak garaitu zituzten Mühlbergeko guduan 1547ko apirilak 24an. Hala ere, printze protestanteek euren borroka jarraitu zuten, enperadorearen aurkako aliantza berriak sortuz, 1555ean adostu zen Augsburgoko Bakeraino.

Kanpo estekak

aldatu