Artikulu hau Gasteizko saskibaloi taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskonia (argipena)».

Saski Baskonia S.A.D. Gasteizko saskibaloi taldea da, emaitzarik nabarmenenak lortu dituen Euskal Herriko taldea. Presidentea Josean Kerejeta da 1990eko irailetik.

Saski Baskonia
Saski Baskonia logoa
Saski Baskonia logoa
Ligak Endesa Liga
Turkish Airlines Euroleague
Sorrera 1952
Historia Club Deportivo Vasconia
(1952–1976)
Club Deportivo Basconia
(1976–1983)
Caja Álava
(1983–1986)
Taugrés / TAU Ceramica
(1986–2009)
Caja Laboral (2009–2013)
Laboral Kutxa (2013-2018)
Kirolbet Baskonia
(2018-2020)
TD Systems Baskonia
(2020-2021)
Bitci Baskonia
(2021-2022)
Cazoo Baskonia
(2022-2023)
Bazkideak 8.500 inguru
Pabiloia Fernando Buesa Arena
(15.504 eserleku)
Kokapena Gasteiz ( Araba)
Taldearen koloreak Zuria, gorria, urdin iluna
              
Lehendakaria Josean Kerejeta
Entrenatzailea Duško Ivanović
Txapelketak 4 ACB liga
6 Espainiako Saskibaloi Errege Kopa
4 Espainiako Saskibaloi Superkopa
1 Saporta kopa
Maskota Aker
Webgunea baskonia.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Gaur egun Fernando Buesa Arena[1] du jokaleku, 15 504 eserlekurekin. Endesa Ligan eta Turkish Airlines Euroligan[2] jokatzen du, eta guztira lau Endesa Liga irabazi ditu: 2002, 2008, 2010 eta 2019. urteetakoak.

Europan ere txapeldun izan da, 1996an izan baitzen Europako Saskibaloi Errekopan.

Historia[3]

aldatu
 
Fernando Buesa Arena 2023an

SaskiBaskonia S.A.D.gaur egun Estatuko klubik garrantzitsuenetakoa da eta bere izenak errespetua eragiten du Europan. 2001/02 denboraldiko lorpen bikoitza baino froga argiagorik ez dago Errege Kopa eta ACB Liga irabaziz edo lauFinal Four-etan segidan parte hartu izana. Baina lorpen horietara heltzeko Klubak 1952 urtean sortu zenetik pausu asko eman behar izan ditu, batzuetan txikiak eta beste batzuetan erraldoiak. Club Depotivo Vasconia-k saskibaloi sekzio bat sortu zuen 1952 urtean.

Kirol hastapenak

aldatu

Gaur egun europar goi mailan kokaturik dagoen taldea orduan Félix Ullivarriarrazua Jauna Presidente legez zuenClub Deportivo Vasconia-ren saskibaloi sekzio legez jaio zen. 1952 urtea zen Klubeko presidentziak saskibaloi sekzioa antolatzea erabaki zuenean, elkarteak kirola sustatzeko ezarrita zeukan ildoa jarraituz. Azkenik Jesús Peña Ranero zuzendaritza-kidea izendatu zen sekzio berri honen ordezkari Vicente Elejalde-k entrenatzaile kargua hartzen zuen bitartean. Azkenean pixkanaka sendotu eta fruituak ematen bukatuko zuen proiektuaren oinarriak ezarrita zeuden. Halere lorpen handiak izateko urteak itxaron behar izan baziren ere, saskibaloi talde hasiberriaren hasierak etorkizun oparoa iragartzen zuen. Bere lehenengoko denboraldian CD Vasconia bigarren tokian gelditu zen Herrialdeko Txapelketan, Corazonistas Arabako hiriburuko ikastetxe bateko taldearen atzetik.

Gorantz zetorren Vasconia 60. hamarkadan zehar Herrialdeko Txapelketa menderatu zuen taldea izan zen, bost txapelketa irabazi baitzituen. Ondoren Klubak, 1970 urtean, bere lehen titulu “ofiziala” eskuratu zuen Hirugarren Mailako txapelketan lehen postuan bukatu ondoren.

Lehen mailara igoera

aldatu

Hobetzeko nahi etengabe horren ondorioz 1972/73 denboraldian lortutako igoera aurkitzen dugu, zeinean Vasconia-k Pepe Laso entrenatzaile mitikoaren eskutik saskibaloi nazionalaren mailarik gorenean debuta egin zuen. Goi mailan jokatutako lehen partiduan erraz irabaztea lortu zuen, 92-71, Lugo-ko Breogan-en aurrean. Gogoan izateko denboraldi hartako taldea ondoko jokalariek osotzen zuten: Pinedo I, Pinedo II, “Choche” Armentia, Carlos Luquero, Amado Ubis, Ibáñez “Pichu” , Jesús Arana, José Luis Lázaro, Francisco Javier Zurutuza, Javier Buesa eta Ramón Díaz de Argote.

1976/77 denboraldian Klubaren izen ofizialaren aldaketa planteatzen da. José Luis Sánchez Erauskin Presidenteak V hizkia B hizkiarekin ordezkatzea erabaki zuen eta horrela Basconia-Schweppes deitzera pasatu zen.

Baskonia-rena bezalako hain historia zabalean logikoa da ezusteko eta dezepzioak egotea. 1980/81 denboraldian Baskonia Lehen B mailara jaitsi zen eta hurrengo denboraldian, igotzeko helburua ezarri ondoren, ohorezko mailara arrakasta handiz bueltatu zen.

ACB liga berria

aldatu

Taldea goi mailara bueltatzeak bat egin zuen saskibaloi liga profesional bat abiatzeko erabaki sendoarekin. Horrela 1983/84 denboraldian ACB Liga abiatu zen, txapelketa nazional gorenaren profesionalizatze osoa lortzera orientatutako enpresa proiektua hain zuzen ere, zeinean gure taldea sortzaileetako bat izan zen.

Baskonia ezin hobe txertatzen da filosofia horretan eta ACB Ligarekin batera hazten dela esan genezake. Egia esan, denboraren poderioz Real Madrid eta Barcelona klasikoei, Estatu mailan historikoki oso erakunde garrantzitsuak saskibaloian, aurre egiteko alternatiba bilakatu da beste talde batzuekin batera.

1985 urtean, Klubak lehen titulu ofiziala lortu zuen, Asoziazio Kopa, play off-etako lehen txandan kanporatutako taldeen artean jokatzen zena. Final horretan Arabatxo Baskonia inposatu zen (93 – 85) CAI Zaragoza-ren aurrean Villanueva de la Serena-n, Badajoz-en.

Garaipen honi esker Baskonia Europara lehen aldiz hurbiltzea lortu zuen. Super Cracks talde holandarraren aurrean egin zuen debuta, irabaziz, ondoren Villeurbanne frantziarraren aurrean erortzeko. Urte haietan zehar kalitate handiko hainbat jokalari atzerritar pasatu ziren Klubetik zaletuen artean oroipen onak utzirik, hala nola Essie Hollis, Terry White, Abdul Jeelani eta Larry Micheaux. Era berean Pablo Laso eta Alberto Ortega bezalako balore gazteen debuta ematen da lehen taldean.

1987 urtean oso harreman emankorra hasiko da Taulell S.A.-rekin, haren Taugres eta TAU Ceramica marken bidez, ACB-ko babeslerik zaharrena gaur arte eta kirol mailan fidelenetakoa bihurtuz.

Gertaera erabakigarri honekin batera erakundearen etorkizuna determinatzen duen beste bat ematen da. Erretiratu berri den Josean Querejeta jokalaria Klubeko presidente izendatzen da eta bere lehenengoko zereginen artean hura Kirol Sozietate Anonimo bihurtzea dago, izen berria Saski Baskonia S.A.D.izanik.

Kronologia

aldatu
  • 1952an sortu zuten, Club Deportivo Vasconia izenarekin. Lehenengo urte haietan, Arabako Txapelketa Probintzialean jokatu uen.
  • 1972an igo zen Espainiako lehen mailara.
  • 1976an izena aldatu zioten, Basconia-Schweppes bilakatzeko.
  • 1981ean lehen B mailara jaitsi zen.
  • 1983an maila gorena berreskuratu zuten. Urte hartan bertan ACB Liga sortu zuten Espainian.
  • 1984an Arabako Kutxa edo Caja de Álava izena hartu zuten, 1986 arte erabili zutena.
  • 1985ean euren lehen titulu ofiziala lortu zuten, Asoziazio kopa, CAI Zaragoza taldearen aurka.
  • 1987an Taugrés Baskonia izena bereganatu zuen klubak, 1996 arte mantendu zuena.
  • 1997an Tau Cerámica Baskonia izena jaso zuen, 2009 arte gorde zuena.
  • 2009an Caja Laboral Baskonia izena hartu zuen, babesle-aldaketaren ondorioz.
  • 2010ean bere hirugarren ACB Liga irabazi zuen FC Barcelonaren aurka finaleko hirugarren partidan 79-78 irabazi ondoren.
  • 2013an Laboral Kutxa Baskonia izena hartu zuen, aurrezki kutxa babesleak izena aldatu baitzuen.
  • 2018an Kirolbet Baskonia bihurtu zen.
  • 2020an laugarren ACB Liga irabazi zuen.

Jokalari historikoak

aldatu

Entrenatzaileak

aldatu

Iturria: baskonistas.com

Palmaresa

aldatu

Espainian: 14

aldatu
  • ACB Liga:
    • Txapelduna (4): 2001–02, 2007–08, 2009–10, 2019-20
    • Finalista (5): 1997-98, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2017-18
  • Errege Kopa:
    • Txapelduna (6): 1994-95, 1998-99, 2001-02, 2003-04, 2005-06, 2008-09
    • Finalista (3): 1993-94, 2002-03, 2007-08
  • Espainiako Superkopa (4): 2005, 2006, 2007, 2008

Europan: 1

aldatu
  • Euroliga
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (2): 2001, 2005
    • Final Four (5): 2005, 2006, 2007, 2008, 2016
    • Partehartzeak (18)
  • Europako Errekopa (1): 1996
    • Finalista (2): 1994, 1995

Beste titulu batzuk

aldatu
  • Euskal Kopa (4): 2010-11, 2011-12, 2019-20, 2020-21
  • Asoziazio Kopa (1): 1984-85
  • España Junior (2): 1990-91, 1993-94

Azken urteetako ibilbidea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Saski Baskoniaren historia»
Urtea Liga
(erregularra, play-off)
Errege Kopa Superkopa Euroliga Errekopa/Korac Besterik
1990-91 4.a, final 1/2 final 1/4
1991-92 4.a, final 1/2 final 1/4 Korac, final 1/4
1992-93 11.a, final 1/8 3.a Korac, multzo fasea
1993-94 11.a, final 1/8 2.a Errekopa, 2.a
1994-95 5.a, final 1/4 Txapelduna Errekopa, 2.a
1995-96 8.a, final 1/4 Errekopa, Txapelduna
1996-97 5.a, final 1/4 Korac, 1/16
1997-98 1.a, finalista final 1/4 Korac, 1/32
1998-99 5.a, final 1/4 Txapelduna Multzo fasea
1999-00 4.a, final 1/2 final 1/4 Errekopa, 1/16
2000-01 3.a, final 1/2 final 1/4 2.a
2001-02 4.a, Txapelduna Txapelduna final 1/16
2002-03 6.a, final 1/4 2.a final 1/16
2003-04 3.a, final 1/2 Txapelduna final 1/16
2004-05 1.a, finalista final 1/2 4.a 2.a
2005-06 2.a, finalista Txapelduna Txapelduna 3.a
2006-07 3.a, final 1/2 final 1/2 Txapelduna 4.a
2007-08 4.a, Txapelduna 2.a Txapelduna 4.a
2008-09 1.a, finalista Txapelduna Txapelduna final 1/4
2009-10 2.a, Txapelduna final 1/2 final 1/2 final 1/4
2010-11 4.a, final 1/2 final 1/2 final 1/2 final 1/4 Euskal Kopa, Txapelduna
2011-12 3.a, final 1/2 final 1/2 2.a fase erregularra Euskal Kopa, Txapelduna
2012-13 5.a, final 1/4 final 1/2 final 1/4
2013-14 6.a, final 1/4 final 1/4 final 1/2 Top 16
2014-15 6.a, final 1/4 final 1/2 Top 16
2015-16 4.a, final 1/2 final 1/2 4.a
2016-17 2.a, final 1/2 final 1/2 final 1/2 final 1/4
2017-18 2.a, finalista final 1/4 final 1/4
2018-19 3.a, final 1/4 final 1/4 2.a final 1/4
2019-20 Txapelduna final 1/2 (bertan behera) Euskal Kopa, Txapelduna
2020-21 5.a, final 1/4 final 1/2 fase erregularra Euskal Kopa, Txapelduna
2021-22 6.a, final 1/2 - fase erregularra Euskal Kopa, 2.a
2022-23 final 1/4 fase erregularra

Markak

aldatu

Hauek dira taldekideen markarik onenak ACB Ligan, 2006-07ko denboraldia arte kontuan harturik:

  • Partidak:

1. Pablo Laso 369 (11.588 minutu). 2. Luis Scola 283 (7.801 minutu). 3. Alberto Ortega 273 (7.906 minutu).

  • Puntuak:

1. Luis Scola 4.498. 2. Alberto Ortega 3.298. 3. Pablo Laso 3.263.

  • Erreboteak:

1. Ramon Rivas 2.006. 2. Luis Scola 1.701. 3. Larry Micheaux 1.555.

  • Asistentziak:

1. Pablo Laso 1.934. 2. Elmer Bennett 1.111. 3. Pablo Prigioni 692.

  • Hirukoak:

1. Pablo Laso 325. 2. Velimir Perasovic 322. 3. Juan Espil 300.

  • Txapelak:

1. Kenny Green 239. 2. Larry Micheaux 188. 3. Marcelo Nicola 144.

  • Lapurtutako baloiak:

1. Pablo Laso 823. 2. Luis Scola 409. 3. Elmer Bennett 324.

2022-2023 denboraldiko taldea

aldatu
Cazoo Baskonia taldeko jokalariak
Jokalariak Entrenatzaileak
Pos. # Herr. Abizena eta izena Alt. Pis. Adina
Heg. 2   Raieste, Sander 2.03 m &0000000000000025.00000025 ((1999-03-31)1999(e)ko martxoak 31)
H.-pib. 8   Sedekerskis, Tadas 2.06 m &0000000000000026.00000026 ((1998-01-17)1998(e)ko urtarrilak 17)
Esk. 9   Marinković, Vanja 1.98 m &0000000000000027.00000027 ((1997-01-09)1997(e)ko urtarrilak 9)
Pib. 23     Enoch, Steven 2.08 m &0000000000000027.00000027 ((1997-09-18)1997(e)ko irailak 18)
H.-pib. 24     Costello, Matt 2.08 m &0000000000000031.00000031 ((1993-08-05)1993(e)ko abuztuak 5)
Esk. 31   Giedraitis, Rokas 2.00 m &0000000000000032.00000032 ((1992-08-16)1992(e)ko abuztuak 16)
Antol. 47   Kurucs, Artūrs 1.93 m &0000000000000024.00000024 ((2000-01-19)2000(e)ko urtarrilak 19)
Pib.   Kotsar, Maik 2.11 m &0000000000000028.00000028 ((1996-12-22)1996(e)ko abenduak 22)
Heg.   Hommes, Daulton 2.03 m &0000000000000028.00000028 ((1996-07-04)1996(e)ko uztailak 4)
Antol.     Howard, Markus 1.79 m &0000000000000025.00000025 ((1999-03-03)1999(e)ko martxoak 3)
Heg.   Díez, Dani 2.01 m &0000000000000031.00000031 ((1993-05-17)1993(e)ko maiatzak 17)
Entrenatzaile nagusia
Entrenatzaile laguntzailea(k)
  •   David Gil
  •   Xabier Aspe

Oharrak
  • (C) Kapitaina
  •   Zauritua

Jokalariak
Eguneratze data: 2022-8-3

Ereserkia [4]

aldatu

Baskoniaren ereserkia Aurrera beti Baskonia izenekoa da, eta Gorka Knörrek 2006an sortu zuen, Koldo Uriarte musikariaren laguntzaz. Letra honakoa da:

Aurrera Beti! Aupa Baskonia!
aurrera ta aurrera begira,
den dena emanaz, inoiz etsi gabe,
zure ondoan mila zale,
mila zale ta irabazle.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Espacios Baskonia» Baskonia Alavés Events (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  2. «Turkish Airlines EuroLeague - Welcome to EUROLEAGUE BASKETBALL» www.euroleague.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  3. «Historia» Saski Baskonia (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  4. Baskoniaren ereserkia. (Noiz kontsultatua: 2020/02/04).

Kanpo estekak

aldatu