Samuel Barber
Samuel Osborne Barber II (West Chester, Pennsylvania, 1910eko martxoaren 9a - New York, 1981eko urtarrilaren 23a) orkestra, opera, abesbatza eta piano musikaren konpositorea izan zen. Stravinskiren eragin handia izan zuen. Barberrek sokentzako sortutako adagioa da haren lan ezagunena, eta musika klasiko garaikideko maisulantzat jotzen da. Birritan irabazi zuen musikaren Pulitzer Saria: Vanessa operarengatik eta Piano eta orkestrarentzako kontzertuarengatik. Knoxville: Summer of 1915 soprano eta orkestrarentzako lana James Ageeren prosarekin sortu zuen.
Barberren gainerako obren artean, aipatzekoak dira: Sinfonien mugimendua (1937), Orkestrarako soinuak (1938 eta 1942), Biolin-kontzertua (1940) eta Gau-hegaldia (1944).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Barber |