Sacramento
Sacramento Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko hiria da, Kalifornia estatuko hiriburua. San Frantziskoko badiaren iparraldean dago. 2016an 495.234 biztanle zituen.[1] Izan ere, Kaliforniako hiriburua izan arren, Los Angeles, San Frantzisko, San Diego eta San Jose baino txikiagoa da.
Sacramento Sacramento | ||
---|---|---|
county seat (en) | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | |
Estatua | Kalifornia | |
Kaliforniako konderri | Sacramento konderria | |
Alkatea | Darrell Steinberg (en) | |
Izen ofiziala | Sacramento | |
Jatorrizko izena | Sacramento | |
Posta kodea | 94203–94299 eta 95800–95899 | |
FIPS kodea | 06-64000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 38°34′31″N 121°29′10″W / 38.5753°N 121.4861°W | |
Azalera | 259,273528 km² | |
Altuera | 14 m | |
Mugakideak | Rio Linda, West Sacramento eta Riverview (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 524.943 (2020ko apirilaren 1a) 39.744 (2014) | |
Dentsitatea | 2.025 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 187.683 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1849 | |
Telefono aurrizkia | 916 | |
Ordu eremua | UTC−08:00 eta UTC−07:00 | |
Hiri senidetuak | Liestal, Betleem, Chisinau, Jinan, Manila, Matsuyama, Yongsan District (en) , Hamilton, Pasay, Axkelon eta Sumy | |
portal.cityofsacramento.org |
Geografia
aldatuKokapena
aldatuKaliforniako Erdialdeko Haranean dago, American eta Sakramento ibaien bilgunean.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Sacramentoko aireportua, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24 | 27 | 32 | 37 | 42 | 44 | 46 | 44 | 43 | 39 | 30 | 22 | 46 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12 | 16 | 19 | 22 | 27 | 31 | 34 | 33 | 31 | 26 | 18 | 12 | 23.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4 | 5 | 7 | 8 | 11 | 13 | 15 | 15 | 13 | 10 | 6 | 4 | 9.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7 | -6 | -2 | 1 | -3 | 6 | 8 | 9 | 7 | 1 | -3 | -8 | -8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 93 | 88 | 70 | 29 | 17 | 5 | 0 | 1 | 7 | 24 | 53 | 83 | 470 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 10.3 | 9.4 | 9.1 | 4.9 | 3.2 | 1.2 | 0 | .3 | 1.3 | 3.6 | 6.9 | 9.9 | 60.1 |
Eguzki orduak | 145.7 | 203.4 | 279.0 | 330.0 | 406.1 | 420.0 | 440.2 | 406.1 | 348.0 | 297.6 | 195.0 | 142.6 | 3613.7 |
Iturria: noaa[2] |
Historia
aldatu1839. urtean heldu ziren lehen biztanleak. 1848. urtean urrea aurkitu zen eta etengabe hazi zen hiria. 1854an egin zuten Kaliforniako hiriburu. 1963. urtean amaitu zuten San Frantziskoko badiaraino heltzen den ubidea.
Demografia
aldatu
Ekonomia
aldatuNekazaritza eremu oparo bateko merkataritzagune garrantzitsua da (haragia, fruituak, arroza, barazkiak). Industria da, ordea, bertako ekonomia jarduera nagusia: janari industria, automobilgintza, metalurgia, industria aeroespaziala. Burdinbide eta errepidegune garrantzitsua da.
Hiri senidetuak
aldatuSacramento ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Population and Housing Unit Estimates, census.gov
- ↑ NOAA National Weather Service, nws.noaa.gov
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Hiriaren webgune ofiziala, cityofsacramento.org