Riz Ortolani
Riziero "Riz" Ortolani (Pesaro, Italia, 1926ko martxoaren 25a - Erroma, 2014ko urtarrilaren 23a) italiar zinema musikagilea izan zen.
Riz Ortolani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Riziero Ortolani |
Jaiotza | Pesaro, 1926ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1926ko martxoaren 25a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2014ko urtarrilaren 23a) |
Bizilekua | Italiako Erresuma Pesaro |
Heriotza | Erroma, 2014ko urtarrilaren 23a (87 urte) |
Heriotza modua | : bronkitisa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Katyna Ranieri (en) (1964ko abuztuaren 31 - 2014ko urtarrilaren 23a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Conservatorio Statale di Musica "Gioachino Rossini" (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, soinu banda konpositorea eta jazz musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | pianoa |
rizortolani.com | |
|
Bizitza
aldatu1950eko hamarkadaren hasieran, Ortolani, Italian oso ospetsua izan zen jazz talde bateko sortzaile eta partaidea izan zen. Zinerako idatzi zuen lehen lana, Gualtiero Jacopettiren Mondo Cane dokumentalarentzako izan zen, dokumental honetako gai nagusiak, More izenekoa, Grammy bat eman ziolarik, eta, Kanturik hoberenaren mailan Oscar sarirako izendatua ere izan zen. Mundu osoan ospetsua den bere beste lan bat, 1970eko O'Cangaceiro filmeko kantu nagusia izan zen.
Ortolanik, 200 film baino gehiagoren musikalizazio partzial edo osoarekin parte hartu zuen, 1964ko Old Shatterhaden kasuan bezala, edo giallo eta mondo generoko film italiar ugarietan.
Parte hartu zuen beste film batzuk, 1962ko Il Sorpasso, 1967ko I giorni dell'ira, 1977ko Io ho paura, 1964ko Danza Macabra, 1972ko Sette orchidee macchiate di rosso, 1966ko Africa, addio, 1971ko Addio Zio Tom eta 1980ko Cannibal Holocaust eztabaidagarria izan dira.
Riz Ortolaniren musikak, berriki, Kill Bill filmaren bi ataletan parte hartu du, I giorni dell'irako bikaina bezala.