Peter Martins
Peter Martins (Kopenhage, 1946) daniar ballet-dantzaria eta koreografoa da. Danimarkako Errege Balleteko dantzari gisa eman zion hasiera karrerari 1964an, eta, handik hiru urtera, 1967an, talde hartako dantzari nagusi izendatu zuten. Urte hartan dantzatu zuen lehen aldiz New York City Ballet taldearekin, George Balanchineren zuzendaritzapean. 1970ean, ballet hartako kide egin zuten, dantzari nagusi gisa, hain zuzen ere. Peter Martinsen azken lanetako koreografiak Balanchinek prestatu zituen gehienak, eta haren eraginez hasi zen Martins bera koreografia-lanak egiten. Bere lehenengo koreografia, Calcium Light Night, New Yorken estreinatu zen 1978an. 1981ean, New Yorkeko Ballet Konpainiaren ballet-maisu izendatu zuten. Hurrengo urtean, Balanchine hil baino hilabete lehenago, Martinsek eta Jerome Robbins koreofrago estatubatuarrak hartu zuten haren lekua, balleteko maisukide tituluarekin. Martinsek hurrengo denboraldian utzi zuen dantza, baina irakasle gisa jarraitu zuen lanean, 1989an Robbinsek erretiroa hartu zuenez gero. Aipagarriak ditu, besteak beste, Pianoko bi solorako kontzertua (1982) eta Shubertiad (1984).
Peter Martins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1946ko urriaren 27a (78 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Manhattan |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lise la Cour (en) Darci Kistler (en) (1991 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, koreografoa, ballet-irakaslea, ballet dantzaria, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.