Pedro Antonio Gainzarain
Pedro Antonio Gainzarain Bermúdez (Elvillar, Araba, 1928-Gasteiz, 2006ko urriaren 18a) apaiz, unibertsitate irakasle eta idazlea. Antzinako grezierazko espezialista, gai horren inguruko lan garrantzitsuak plazaratu zituen.
Pedro Antonio Gainzarain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elvillar, 1928 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 2006ko urriaren 18a (77/78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza eta unibertsitateko irakaslea |
Biografia
aldatu1928an jaioa, 1953an apaiza egin zen. Hiru urtez Valderejon eman zituen. 1958an Guardiara bidali zuten non irakasle gisa aritu zen. 1959an Salamancara joan zen, haren ikasketekin jarraitzeko asmoz; han Koldo Mitxelena ezagutu zuen. Ondoren, 1968 arte, Alemaniako Münster hiriko unibertsitatera joan zen non hizkuntza klasikoen ikasketak egin zituen. 1968an Gasteizera itzuli zen eta bertako Apaizgaitegian hizkuntza klasikoak irakatsi zituen. 1971an Arabako Unibertsitate Ikastetxea ireki zen eta bertako grezierazko irakaslea izan zen. 1977ko abenduan doktoreagoa bukatu zuen Madrilen. 1978an Filosofia eta Letren fakultatea ireki zen Gasteizen eta Gainzarain haren klaustroaren partaidea izan zen. EHUko Filologia Fakultatearen irakaslea izan zen erretreta hartu arte, 1999an.[1]
Obra
aldatu- Parrhesia: historia del concepto a partir del siglo IV a.c. Estudio sociológico y ético. Luis Gil Fernándezek zuzendutako doktoreago tesia, Madrilgo Complutense Unibertsitatea, 1978.
Bibliografia
aldatu- Timês járin (Homenaje al profesor Pedro A. Ganzarain). Maria Jose Garciak koordinatuta. Bilbo: EHU, 2002, 484 or. ISBN:9788483733493.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Pedro Antonio Gainzarainen lanak Dialnet webgunean.