Paul Henri Thiry d'Holbach
Paul Henri Thiry d'Holbach frantziar filosofoa izan zen (Edisheim, Palatinatua, 1723 - Paris, 1789). Parisen eta Lyndenen ikasi ondoren, Parisen hartu zuen bizilekua. Alemanezko jakintza-liburuen itzultzaile eta zabaltzailea izan zen, eta, Dideroten adiskide zenez gero, Encyclopédie-ren idazketan esku hartu zuen.
Paul Henri Thiry d'Holbach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Heinrich Dietrich |
Jaiotza | Edesheim, 1723ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Palatinatua 1749) Frantzia (1749 - |
Heriotza | Paris, 1789ko urtarrilaren 21a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Roch (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Basile-Geneviève d'Aine (en) Charlotte-Suzanne d'Aine (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Leidengo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, salonnièrea, kimikaria, entziklopedista, abokatua eta itzultzailea |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia |
Mugimendua | ateismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Holbachentzat erlijioak oro despotismoaren tresna dira. Haren obra nagusia Izadiaren sistema (Système de la nature, 1770) da. Errealitate natural eta moralaren teoria ateo, materialista eta determinista azaltzen du Holbachek hor: materiazko natura gauza guztien -gizona barne- lehen kausa da eta betidanik izan da, ez du sekula inork sortu. Beste idazlan batzuk: Kristautasuna estalkirik gabe (1773, Le Christianisme dévoilé), Moral unibertsala (1776, La Morale universelle).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.