Patricia Arbués
Patricia Arbués (Madril, 2004ko abenduaren 27a) Espainiako haur aktore bat da. 2011 eta 2013.urte bitartean Antena 3ko El Barco telesailean ikusi genuen, Valeria Montero kapitainaren alaba txikiaren papera antzezten zuena.
Patricia Arbués | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Espainia, 2004ko abenduaren 27a (19 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, haur-aktorea eta aktorea |
Gainera, serietan parte hartu duen haur txikienetarikoa da. Cuarto milenio Cuatro telebista kateko saioan bere parte hartzea nabarmentzen da.
Telebistan parte hartu baino lehenago, haur modeloa izan zen El Corte Inglésko katalogoetan eta telebistako iragarki batzuetan parte hartu du (Etxebizitza ministerioak, Johnson's xanpu, Dario Barrio sukaldariarekin eta Kinder eta Movistar iragarkietan). Bere anaiak, Pablo eta Hugo, ere aktoreak dira. Hugo Arbués (Patriciaren bikia) Hierro pelikulan parte hartu zuen (2010) Gabe Ibañezek zuzenduta. Pablo Arbués, Hospital Central telesaileko kapitulu batzuetan parte hartu du eta Andy y Lucasen bideoklip batean atera da. Pasareletan, modan eta telebistako iragarkietan zentratuagoa dago serietan edo programetan baino.
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |