Passau (aurretik latinez Batavis edo Batavia) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Behereko bigarren hiria hain zuen ere.

Passau
unibertsitate-hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Regional district in BavariaBavaria Beherea
AlkateaJürgen Dupper
Posta kodea94032, 94034, 94036 eta 94001
Udalerri kodea09262000
Geografia
Koordenatuak48°34′29″N 13°27′40″E / 48.5748229°N 13.4609744°E / 48.5748229; 13.4609744
Map
Azalera69,56 km²
Altuera312 m
MugakideakSalzweg, Thyrnau, Vilshofen an der Donau, Fürstenzell, Neuburg am Inn, Freinberg (en) Itzuli, Schardenberg (en) Itzuli, Tiefenbach, Passau (en) Itzuli eta Windorf
Demografia
Biztanleria53.907 (2022ko abenduaren 31)
814 (2021)
alt_left 27.740 (%51,5) (%48,5) 26.167 alt_right
alt_left  (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea) (%47) 25.344 alt_right
<div style="display: inline-block; position: relative; width: 200px;" title="Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea%"> <td style="background: #ea596e; height: 6px; width: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileapx;"> <td style="background: #55acee; height: 6px; width: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileapx;">
Dentsitatea775 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0851
Hiri senidetuakMontecchio Maggiore, Colonia Tovar (en) Itzuli, Málaga, Hackensack, Dumfries, Cagnes-sur-Mer, Krems an der Donau, Akita, České Budějovice, Liuzhou, Veszprém, Faro, Scurcola Marsicana eta Eferding (en) Itzuli
MatrikulaPA
passau.de

Etimologia

aldatu

Passau izena Batavis kolonia erromatarraren aldaera da. Batavis aldi berean bertan bizi ziren Batavi germaniarren omenez ipinitako izan da.

Geografia

aldatu

Hiru ibaien hiria izenaz ezagutzen da, Danubio, Inn eta Ilz ibaiek bat egiten baitute bertan. Danubio eta Enok osatzen duten penintsulan kokatzen da hiriaren alde zaharra.

Historia

aldatu

La Tène kulturako herrixka zelta bat izan zen bertan erromatarrak iritsi aurretik. Hauek Retia probintzian Batavis kolonia sortu zuen, hiru ibaien elkargunea toki estrategikoa zela iritzita. 476an erromatarrek lur hauek utzi egin zituzten.

739an apezpikutza eskuratu zuen, urteetan zehar Germaniako Erromatar Inperio Santuko zabalena izan zena, eta Frederiko I.a Bizargorriak Niedernburgeko Konbentua eraiki zuen bertan XII mendean. 1225ean hiri aske bihrutu zen Passau.

XI mendetim aurrera Passau famatu bihurtu zuen bertan egiten ziren ezpaten kalitateak. Armarriko otsoaren irudia grabatzen zuten eta mitikoa bihurtu zen Passauko otsoa. Ipar Renania-Westfaliako Solingen hiriak ere kalitatezko armak egiten zituen eta azkenean Passauko otsoa ezarri behar izan zuen bere ezpatetan.

Sute batek hiria suntsitu zuen 1662an. Italiatik arkitektoak ekarri ziren hiria berreraikitzeko eta honen ondorioz eraikin barrokoetan kutsu mediterranearra nabari zaio hiriari. Ibaiek ere sarritan uholdeak sortu izan dituzte, larriena 1954ean.

Adolf Hitler eta bere familia bertan bizi izan ziren 1892 eta 1894 artean. 1920ko hamarkadan gutxienez lau hitzaldi eman zituen bertan eta Bigarren Mundu Gerraren garaian Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparruaren hiru azpiesparru izan ziren bertan.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • San Esteban katedrala (Dom St. Stephan): 1688an eraikitako eliza katoliko barrokoa.
  • Veste Oberhaus: Apezpikuaren gotorlekua, 1219an eraikia Danubio eta Ilz ibaiek bat egiten duten tokian.
 
Passau eta Veste Oberhaus gotorlekutik begiratuta. Aurrean Danubio ibaia
 
Passau hegoaldetik begiratuta. Aurrean Inn ibaia

Hiri senidetuak

aldatu

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu