Palestrina
Palestrina, Italiako udalerri bat da, administratiboki Erromako probintzian dago, Lazio eskualdean dagoena. 2024an 22.000 biztanle inguru zituen Italiako Estatistika institutu nazionalaren arabera (ISTAT).[1]
Palestrina Palestrina | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Eskualdea | Lazio | ||
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra | ||
Izen ofiziala | Palestrina | ||
Jatorrizko izena | Palestrina | ||
Posta kodea | 00036 | ||
ISTAT kodea | 058074 | ||
Herriburua | Palestrina | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°50′00″N 12°54′00″E / 41.8333°N 12.9°E | ||
Azalera | 47,02 km² | ||
Altuera | 450 m | ||
Mugakideak | Castel San Pietro Romano, Cave, Gallicano nel Lazio, Rocca di Cave, Erroma, San Cesareo, Valmontone, Zagarolo, Rocca Priora, Labico eta Artena | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 22.063 (2023ko urtarrilaren 1a) 191 (2018) | ||
Dentsitatea | 469 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 06 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Füssen eta Bièvres | ||
Katastro kodea | G274 | ||
Sailkapen sismikoa | 2B | ||
Matrikula | ROMA | ||
comune.palestrina.rm.it |
Historia
aldatuErromatar garaian
aldatuAntzinateko Erromatar garaian Preneste[2] (latinez: Praeneste) izenaz ere ezaguna da. Lazioko antzinako hiria zen, Tiburko (egungo Tivoli) hiriaren hegoaldean. Hiri oparoa zen jadanik K.a. VIII. mendean. K.a. 338. urtean Erromaren aliatu bilakatu zen. Kolonia militar bihurtu zen K.a. I. mendean; galtzada batek lotzen zituen garai hartan Preneste eta Erroma, eta hara joaten ziren erromatar aberatsak atseden hartzera.
Preneste "haritzaren hiria" omen zen. Erromatik 40 bat km ekialdera, Etruriarekin muga egiten duen eskualde subapeninoan, Lazioren eta sabinarren herrialdearen arteko mugan zeuden muinoetan eraikia zegoen. Ekuoen hiria izan zen. Leku horretako aurkikuntza arkeologikoak nabarmenak dira. Beste batzuen artean, lehen mailako aurkikuntza eman zuen K.a. VII. mendeko hilobi bat, non ezagutzen den latinezko inskripzio zaharrena grabatuta dagoen: Praenesteko fibula . Eragin etruskoa nabarmena da brontzezko edalontzi batzuetan (K.a. IV. mendekoak). Mosaiko eder bat ere aurkitu da bertan egindako indusketetan, Nilo ibaiko paisaiak irudikatzen dituena.
Erromaren aliatua bilakatu zen 350 a.C inguruan. Han, K.a. 82an, Mario eta Silaren aldekoak borrokatu ziren. Silak Fortuna jainkosaren santutegi handi bat eraiki zuen (Fortuna Primigeniaren tenplua) , arkitektura monumental helenistikoaren eraginak agerian uzten dituena.
Mitoaren arabera, Telegrono, Odiseo eta Zirtzeren semea, bere aitaren bila bidali zutenean, girlandaz koroatutako dantzan ari ziren nekazariak ikusten zituen lekuan, hiri bat sortzeko agindu zioten. Haritz adarrez koroatutako eta dantza batekin dibertitzen ziren nekazari batzuk ikustean, hiri bat sortu zuen, gertakariagatik Priniste "olibondoen hiria" deitu ziona eta erromatarrek, aldaketa txiki batekin, Praeneste deitu zutena.[3] Beste kondaira baten arabera, Praenesteko fundatzailea Caeculus izan zen, Vulkano jainkoaren semea.[4]
Historia garaikidea
aldatuGaraipen sonatua lortu zuen han Garibaldik 1849. urtean.
Mugakideak
aldatuPalestrinak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Castel San Pietro Romano
Cave
Gallicano nel Lazio
Rocca di Cave
Erroma
San Cesareo
Valmontone
Zagarolo
Rocca Priora
Labico
Artena
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Popolazione residente» demo.istat.it (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ «Praeneste - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
- ↑ «A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology, Caanthus, Caeci'na, Cae'culus» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Italieraz) Udalaren webgunea (Italieraz)