Organo (musika)

Organista» orritik birbideratua)
Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Organo».

Organoa (grezieratik όργανον, organon, "organoa, tresna, lanabesa") tekla instrumentu bat da. Soinuak luzera ezberdinetako hodietatik (milimetro gutxi batzuetatik zenbait metrora arte neur dezaketenak) airea pasaraziz sortzen dira. Haizezko musika tresna bezala sailkatua dago teklatuzko musika tresnen kategorian, baita intsuflatutako haizezko azpikategorian ere, akordeoia eta armonioarekin batera.

Organo (musika)
Deskribapena
Motaorgano, sets of open flutes with internal duct without fingerholes (en) Itzuli, sets of oboes with conical bore (en) Itzuli, wind instrument with keyboard (en) Itzuli eta egitura arkitektoniko
Hornbostel-Sachs sailkapena421.222.11+421.222.3+412.1
Hedadura
Donostiako katedraleko organoa, Organería Española Sociedad Anónima-(O.E.S.A.)-k egina

Erregistro edo soinu ezberdinak ditu, hauen tinbrea, soinua sortzeko mekanismo, materiala, tamaina edo formaren araberakoa izango delarik. Eskuekin jotzeko teklatu bat edo gehiagorekin jotzen da, baita oinekin jotzeko beste batekin ere, pedalez osatua dagoena. Erregistro ezberdinak, jotzailearengandik gertu dauden botoi edo palanka batzuen bidez abiarazten dira.

Organoaren hodiak ilaratan antolatuak izaten dira, neurriaren arabera; haietatik haizea igaroarazten denean soinu egiten du; haizea baliabide mekanikoz edo elektrikoz eragiten da. Organoak teklak eta pedalak ditu, eskuez eta oinez jotzen direnak, eta haizearen zuloak ireki edo ixten dituzten balbulei teklen mugimendua transmititzen dien mekanismo bat ere badu. Esan bezala, hodiak sailetan edo errejistroetan antolatuak daude, eta horiei esker soinuaren tinbrea eta indarra alda daiteke.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu