Netta Barzilai (hebreeraz: נטע ברזילי‎, Hod HaSharon, Israel, 1993), abeslari israeldarra da, artistikoki Netta izena erabili ohi duena. 2018ko Eurovision abesti lehiaketa irabazi zuen 2018ko maiatzean, Toy abestiarekin, Israel ordezkatuz.

Netta Barzilai

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakנטע ברזילי
JaiotzaHod HaSharon (en) Itzuli1993ko urtarrilaren 22a (31 urte)
Herrialdea Israel
BizilekuaTel Aviv
Nigeria
Talde etnikoaisraeldar juduak
askenazia
Sefardia
Mizrahia
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
Modern Hebrew (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)נטע
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaTedy Productions (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

nettamusic.com
IMDB: nm9642691 Rottentomatoes: celebrity/netta_barzilai
Facebook: nettabarzi Twitter: nettabarzi Instagram: nettabarzi Youtube: UC1-uIm6HCLwNqKpLYVvEE5w TikTok: netta Souncloud: nettabarzilai Spotify: 4Z4afeDmHFxPmJorIwupbZ iTunes: 212146618 Last fm: Netta Musicbrainz: 6806600b-f824-4874-b574-f7b9a3e6cd3d Songkick: 8326703 Discogs: 6428285 Allmusic: mn0003746219 Deezer: 14306691 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Barzilai judu familia batean jaio zen. Ama jatorri judu sefardien artekoa du, (Ipar Afrikako erroekin) eta aita jatorri askenazikoa, Poloniako juduen komunitatekoa. Umetan, Barzilai Nigerian bizi izan zen lau urtez, aita ingeniaria han aritu zelako lanean.

Israelgo Defentsa Indarretan derrigorrezko soldadutza egin baino lehen, boluntario izan zen Barzilai Nahal deritzon gaztediarentzako erakunde paramilitar estatalean. Armadatik irtendakoan, musika elektronikoa ikasi zuen baina ez zuen titulurik lortu. Israelgo telebistako HaKokhav Haba musika lehiaketara aurkeztu zen, eta haren 5. edizioa irabazita, Eurovisionen Israel ordezkatzeko tokia lortu zuen[1].

Kritika politikoa

aldatu

Pinkwashing eta purplewashing egiteagatik kritikak jaso izan ditu Netta Barzilaik[2]. Eurovisioneko bere kantuak emakumeen kontrako jazarpena zuen gaitzat baina horrek kontraste egiten du Israelek Palestina okupatuz egiten duen jazarpen nazionalarekin... Aldi berean, kritika egiten dutenek azpimarratu izan dute Netta Barzilairen inplikazioa Israelen politika okupatzaileetan ez dela guztiz inozentea, boluntarioki parte hartu baitzuen Armadan. Israelgo lehen ministroa den Benjamin Netanyahuren ondoan harro ere agertu izan da behin baino gehiagotan argazkietan.

Era berean, Eurovision irabazi zuenean oihuka adierazi zuen Barzilaik: "datorren urtean Jerusalemen!", non eta Israelek aurrekoetan Eurovision ostatatu duenean hiri hori apropos aukeratu ez denean, nazioarteko motibo politikoengatik[3]. Izan ere, 2019an ez zen bere pronostikoa bete: Ez zen Jerusalem izan lehiaketaren egoitza, Tel Aviv baizik.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Netta» www.bekia.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  2. (Ingelesez) «Netta is in danger of being turned into a political toy» +61J 2018-05-23 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  3. (Ingelesez) «'Next time in Jerusalem': Israeli winner adds political jab to Eurovision Song Contest» RT International (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).