Natura 2000
Natura 2000 Europar Batasuneko sare ekologiko bat da, Batasuneko garrantzizko lekuek eta babes bereziko eremuek osatua. Gune koherenteen sare hau, Batasuneko estatu guztientzako Europako Batzordearen naturaren kontserbazio politikan oinarritzen da, habitat naturalaren eta fauna eta flora basatiaren kontserbazioari buruzko 1992ko maiatzaren 21ean ezarritako 92/43/EEE zuzentarauari jarraituz (Habitaten Zuzentaraua izenez ezagunagoa). Helburutzat du habitat natural motak eta dagozkien espezieen habitatak euren hedapen naturaleko eremuan kontserbazio egoera onean mantentzea edo berrezartzea bermatzea da. Horretarako, garapen sostengagarria sustatu nahi da, gunea hurrengo belaunaldiei bermatzeko asmoz.
- Hegaztien zuzentaraua 79/43/EEE, hegazti basatien kontserbazioari dagokiona
- Habitaten zuzentaraua 92/43/EEE, Habitat natural eta fauna eta landaredi basatien kontserbazioari dagokiona.
Historia
aldatuNatura 2000 basa fauna eta floraren Habitat naturalak gordetzeko 92/43/EEE zuzentarauaren bidez sortutako sarea da. Honen bidez Dibertsitate Biologikoaren gaineko Hitzarmenean ezarritako helburuak, 1992an Rioko Lurraren Gailurrean onartutakoak alegia, lortu nahi ziren. Sarearen antolaketa 2004ko ekainerako aurreikusita bazegoen, prozesu hori oraindik orain burutu gabe dago. Horren arabera Europa Batasuneko estatuek beren lurraldeko naturaguneak aukeratu behar zituzten, horrela sare bat sortuz. Hasierako plangintzak data hauek ezarri zituen:
- 1995ko ekainean: estatu bakoitzak bere zerrenda egina izan behar zuen.
- 1998ko ekainean: sarearen bigarren fasea osatu behar zen, horren ondorioz Batasun mailako Garrantziko Lekuen azken aukeraketa egina egon behar zen. Horiek Kontserbazio Eremu Berezi moduan egokituko ziren Natura 2000 sarean.
Bi motatako zonaldeak
aldatuEuropa mailan aurrera eramaten ari den politika honek bi motatako zonaldeak bereizten ditu:
- Batasuneko garrantzizko lekuak, BGL. Habitaten zuzentarauaren bitartez sortutako figura bat da.
- Babes bereziko eremuak, BBE. Eremu mota horrek Hegaztien zuzentarauan du bere jatorria.
Beraz, bi eremu mota horiek bi zuzentarauen konbinaketaren ondorioak dira eta hauen bitartez martxan jarri behar da Sarea.
BGL bat Europa mailan onartua denean automatikoki BBE bihurtzen da, eta babes araudi berezia ezartzen zaio. Helburua Europa mailan sortzen diren BBE guztiekin sare bat egitea da horrela interes handiko habitatak eta espeziak babesteko.
Itsasoko Natura 2000 sarea
aldatuKostaldeak dituzten estatuek, era berean, itsasguneetan komunitate intereserako habitat eta espezieen sare koherente bat proposatu behar dute. Sare hori izendatzeko hasierako urtea 2004 izan zen. Lan horretan laguntzeko Europako Batzordeak gida berezi bat argitaratu zuen non alderdi juridikoak zein politikoak azaltzen ziren, komunitateko arauak jasoz: uraren esparru zuzentaraua, Europako itsas-politika, zonalde eta nazioarteko hitzarmenak. Halaber, definizioak eta estatuz estatu garrantzi komunitarioko espezieak zein habitatak identifikatu egiten ziren; bilatzeko elementuak eta lekuak, ebaluatzeko sistemak; gestionatzeko neurriak eta hauek Europako arrantzaren gestioarekin duten lotura. Gestio horrek betebehar ekonomikoak, gizartekoak eta kulturalak kontutan hartu behar ditu eta, horrekin batera, sarea martxa jartzearen ondorioak. Helburu hori hobeto betetzeko Europako Batzordeak itsasoen ezagupen aldetik dauden hutsuneak eta ezjakiteak zuzentzeko eskatzen die partaideak diren estatuei. Une honetan Euskal Herrian ez dago horrelako izendapenik.
Natura 2000 sarea Euskal Herrian
aldatuBabes bereziko eremuak
aldatu- Aldude mendia
- Bertiz
- Orbaibarko mendiak
- Peñadil, Montecillo eta Monterrey
- Ultzama eta Basaburuko hariztiak
- Urbasa-Andimendi mendiak
Batasuneko garrantzizko lekuak
aldatu- Arabarko
- Aragoi eta Arga ibaien beheko aldeak
- Aragoi ibaiaren erdiko aldea
- Aralar mendia
- Areta erreka
- Aritzakun-Urritzate
- Arrigorrieta mendilerroa -Ezkaurre mendia
- Artesiaga errekaren ahoa
- Artikutza
- Artxuba-Zarikieta eta Areta mendiak
- Escudera putzua
- Bardea
- Belate
- Dos Reinos urmaela
- Bidasoa ibaia
- Ebro ibaia
- Ega eta Urederra ibaiak
- Estellerriko Erriberako igeltsuak
- Ezka eta Binies errekak
- Illon Mendilerroa eta Burgiko arroila
- Irati, Urrobi eta Erro ibai sistema
- Itzaga mendia
- El Juncal aintzira
- Kodesko mendilerroa
- Larra-Aztaparreta
- Las Cañas aintzira edo urtegia
- Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila
- Lokiz mendilerroa
- Orabidea erreka
- Orreaga-Iratiko oihana
- Pitillasko aintzira
- El Pulguer aintzira
- Ugarra mendia
- San Migel mendia
- Zaraitzu ibaia
Ipar Euskal Herrian
aldatuBabes bereziko eremuak
aldatu- Bidasoaren bokalea eta Hondarribiko badia
- Lindux eta Alduderen Errobiko arana
- Lizarrietako tontorra
- Zuberoako Arbailes basoa
- Zuberoa: basoak, Holtzarte eta Olhadubiko arroilak
- Zuberoa: Iratiko basoa, Organbidexka eta Escaliers
- Zuberoako San Martin harriaren gailurra
Batasuneko garrantzizko lekuak
aldatu- Abadia eta Euskal Itsasoko-ertza
- Aldude mendiak
- Aturri ibaia
- Biarritzeko arrokak
- Donibane Garaziko mendiak
- Donibane Lohizune- Biarritz itsaslabarrak
- Errobi ibaia
- Iratiko oihana
- Larrun eta Txoldokogaina mendiguneak
- Mondarrain eta Artzamendi mendiguneak
- Muriskot aintzira
- Txingudiko badia
- Urdazuri ibaia
- Zuberoako mendiak
Babes bereziko eremuak (BBE)
aldatu- ES0000244 Gorobel mendilerroa
- ES0000490 Mundakako itsasadarreko eta Ogoño lurmuturreko itsas gunea
- ES0000243 Txingudiko badia
- ES0000144 Urdaibaiko itsasadarra
Kontserbazio Bereziko Eremua - Babes Bereziko Eremuak (KBE/BBE)
aldatu- ES2110018 Arabako Hegoaldeko mendilerroak
- ES2110019 Izki
- ES2110014 Salburua
- ES2110024 Valderejo-Sobron-Arcenako mendilerroa
- ES2120016 Aiako harria
- ES2120002 Aizkorri-Aratz
- ES2110016 Aldaiako Mendiak
- ES2110013 Arabako lautadako uharte-hariztiak
- ES2110023 Arakil ibaia
- ES2120011 Aralar
- ES2120012 Araxes ibaia
- ES2110004 Arkamu-Gibillo-Arrastaria
- ES2130001 Armañon
- ES2120001 Arno
- ES2130011 Artibai
- ES2130004 Astondoko dunak
- ES2110006 Baia ibaia
- ES2130003 Barbadungo itsasadarra
- ES2110017 Barrundia ibaia
- ES2110007 Caicedo Yuso eta Arreoko lakua
- ES2110008 Ebro ibaia
- ES2110020 Ega-Berron ibaia
- ES2110022 Entzia
- ES2120007 Garate-Santa Barbara
- ES2110015 Gasteizko Mendi-Garaiak
- ES2130005 Gaztelugatxeko Doniene
- ES2110009 Gorbeia
- ES2110021 Guardiako Aintzirak
- ES2120008 Hernio-Gatzume
- ES2110012 Ihuda ibaia
- ES2120003 Izarraitz
- ES2120009 Iñurritza, ikus Iñurritza biotopo babestua
- ES2120017 Jaizkibel
- ES2130010 Lea ibaia
- ES2120013 Leitzaran ibaia
- ES2110005 Omecillo-Tumecillo ibaia
- ES2130002 Ordunte
- ES2120005 Oria Garaia
- ES2120010 Oriako itsasadarra
- ES2120006 Pagoeta
- ES2120018 Txingudi-Bidasoa
- ES2120014 Ulia
- ES2130008 Urdaibaiko artadi kantabriarrak
- ES2130006 Urdaibaiko ibai sarea
- ES2130007 Urdaibaiko itsasertzak eta padurak
- ES2110003 Urkabustaizko uharte-hariztiak
- ES2130009 Urkiola
- ES2120004 Urolako itsasadarra
- ES2120015 Urumea ibaia
- ES2110010 Zadorra ibaia
- ES2110011 Zadorraren sistemako urtegiak
Erreferentziak
aldatu- ↑ Navarra.es: 2002ko martxoaren 4ko Gobernu bilkura
- ↑ Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemak emandako informazioan oinarritutako sailkapena.