Montana
Montana NAF: [mɑnˈtænə] Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatua da. Izena gaztelaniazko montaña (mendia) hitzetik dator. Iparraldean 877 kilometroko muga du Kanadarekin. 380.800 kilometro koadroko eremua du[1], eta 2016an 1.042.520 biztanle zituen[2]. Hiriburua Helena da, eta Billings hiri handiena.
Geografia
aldatuMugak
aldatuIdaho mendebaldean eta hego-mendebaldean, Wyoming hegoaldean, Ipar Dakota ekialdean, Hego Dakota hego-ekialdean, Columbia Britainiarra ipar-mendebaldean, Alberta iparraldean eta Saskatchewan ipar-ekialdean
Hidrografia
aldatuMissouri ibaia eta horren adarrak igarotzen dira bertatik.
Historia
aldatuFrantsesek esploratu zuten 1743an, eta Estatu Batuetako lurraldea izan zen 1803an. Batasuneko 41. estatua izan zen (1889).
Ekonomia
aldatuEkonomia nekazaritzan oinarritzen da, laboreetan batez ere. Abeltzaintzak eta meagintzak (kobrea, petrolioa, gas naturala, zilarra, urrea, zinka, manganesoa, harrikatza) ere garrantzia dute.
Montanar ospetsuak
aldatu- Gary Cooper (1901-1961), aktorea.
- David Lynch (1946), zinema eta telebista zuzendaria.
- Levi Leipheimer (1973), txirrindularia.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/08/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ United States Summary: 2010, Population and Housing Unit Counts, 2010 Census of Population and Housing. United States Census Bureau, census.gov (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
- ↑ Population and Housing Unit Estimates. U.S. Census Bureau, census.gov (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Montanako estatuaren webgune ofiziala