Maximiliano I.a Mexikokoa

Fernando Maximiliano José María Habsburgo-Lorenakoa, ezagunagoa Maximiliano I.a Mexikokoa gisa (Viena, Austriar Inperioa, 1832ko uztailaren 6a - Queretaro, Mexiko, 1867ko ekainaren 19a), Austriako artxidukea eta Mexikoko enperadorea izan zen.

Maximiliano I.a Mexikokoa

Member of the House of Lords (Austria) (en) Itzuli

1861eko apirilaren 18a - 1864ko apirilaren 9a
Emperor of Mexico (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFerdinand Maximilian Joseph Maria von Österreich
JaiotzaSchönbrunn jauregia1832ko uztailaren 6a
Herrialdea Austriar Inperioa
Second Mexican Empire
BizilekuaChapultepec gaztelua
HeriotzaSantiago de Querétaro1867ko ekainaren 19a (34 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
AitaFrantzisko Karlos Austriakoa
AmaPrincess Sophie of Bavaria
Ezkontidea(k)Karlota Belgikakoa  (1857ko uztailaren 27a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta botanikaria
Jasotako sariak
KidetzaAustriako Zientzien Akademia
Graduaamiral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 22003 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Frantzis Karlos artxidukearen eta Bavariako Sofiaren semea, eta Frantzisko Josef I.aren anaia zen.

1857an, Belgikako Leopoldo I.aren alaba Karlotarekin ezkondu zen. Lonbardia-Benetoko errege izan zen 1857tik 1859ra. Napoleon III.aren armadak Mexikon sartu zirenean (1864), hango nobleziako elkarte batek Mexiko inperio bihurtzea eta Maximiliano, gaztelaniaz zekienez, enperadore egitea erabaki zuen.

Frantziaren mende zegoen Mexikoko lurraldean bakarrik izan zen enperadore, Benito Juárez errepublikanoen buruak ez baitzion gehiagotarako aukerarik eman.

1868an, Frantziako gudarosteek laguntza ukatu egin zioten eta ezin izan zien eutsi errepublikanoei. Queretaron bi hilabetean inguratuta egon ondoren, garaitu egin zuten haiek, preso hartu, eta gerra-kontseilu batean hiltzera kondenatu zuten. Tomas Mejía eta Miguel Miramón jeneralekin batera hil zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano I.a Mexikokoa  

Erreferentziak

aldatu