Maurice Challe (Le Pontet, 1905eko irailaren 5a - Paris, 1979ko urtarrilaren 18a) frantziar jenerala izan zen.

Maurice Challe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaurice Prosper Félix Marie Challe
JaiotzaLe Pontet1905eko irailaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 16. barrutia1979ko urtarrilaren 18a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta Frantziako Erresistentziako kidea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
GraduaJeneral
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra

Musicbrainz: 4d76e835-7989-4c65-b862-5bdef37ddd17 Edit the value on Wikidata

Pilotu militarra izan zen eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta De Gaulle jenerala boterera iristen lagundu zuen. 1955etik 1960ra Frantziako hegazkinen buru izan zen Aljerian.

Aljeriako Gerran, arrakastaz zuzendu zituen kontrainsurgentzia operazioak. 1960tik 1961era, Europa erdialdeko indar aliatuen komandante burua izan zen.

1961eko apirilean Aljerreko putschean parte hartu zuen Raoul Salan, Edmond Jouhaud eta André Zeller jeneralekin. Kolpearen porrotaren ondoren, hamabost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 1966an askatu zuten eta 1968an amnistiatu.