Martin Evans
Sir Martin John Evans (Stroud, Gloucestershire, 1941eko urtarrilaren 1a) ingeles biologoa da. 2007ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Mario Capecchi eta Oliver Smithiesekin batera enbrio ama zelulekin egindako aldaketa genetikoak eragiteko lanagatik.
Zoologia, kimika, botanika eta biokimika ikasi zituen Cambridgeko Unibertsitatean. Han izan zen Matthew Kaufmanekin saguen enbrioi ama belulak lantzen lehena. Nobel Saria partekatu zuen knockout saguen sorkuntzagatik eta genetikoki aldatzeko teknikengatik.