Marie Heurtin
Marie Heurtin (Vertou, Frantzia, 1885eko apirilaren 13 – Lamnay, Frantzia, 1921eko uztailaren 22) jaiotzez emakume gor-itsua izan zen. Marie ezaguna da Marie Germain mojaren egunerokoetan agertzen delako. Marie Germain bizitza osoa neska gorren hezitekan aritu zen.
Marie Heurtin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Joséphine Heurtin |
Jaiotza | Vertou, 1885eko apirilaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Biard, 1921eko uztailaren 22a (36 urte) |
Heriotza modua | : Congestion pulmonairea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Biografia
aldatuMarie Heurtin bere familiak ia abandonatuta hazi zen, baina hala ere, aitak uko egin zion neska Nantesko eroetxe batean sartzeari nahiz eta hori egitea urte haietan oso ohikoa izan. 1895ean, Heurtin Larnayko institutu erlijioso batean onartu zuten; Insituzioa Poitierstik gertu zegoen eta Filles de la sagesse kongregazioak eramaten zuen. Moja hauek gazte gorrak jasotzen zituzten laguntzeko asmoz. Laranyn sartu zen une horretatik Marieren bizitza aldatu zen, batez ere Marie Germain mojari esker: moja horrek, hamar urtez, oinarrrietatik hasita, zeinu hizkuntzaren bidez erlazionatzen irakatsi zion, horretarako gor itsuentzako prestatutako hizkuntzaren moldaketa erabiliz.
Heurtinek 25 urte zituenean, 1910ean, gero santua izendatuko zuten Marie Germain, bere irakaslea eta laguna, hil zen. Gertaera horrek gaztea gogor astindu zuen baina, hala ere, ikasten jarraitu zuen. Urteetan, Anne-Marie Poyet mojaren laguntzaz, Braille sistemaren bidez irakurtzen ikasi zuen, orduan. 1910ean, bere ahizpa, Marthe Heurtin, instituzio berean sartu zen, arazo berdintsuekin. 36 urte zituela, 1921eko uztailaren 22an, Marie Heurtin hil zen, biriketako odol metatze baten ondorioz.
Louis Arnould-ek, Poitierseko Unibertsitatearen irakasle, Une âme en prison liburua idatzi zuen Marieren historia azalduz.[1][2]
Zineman
aldatuJean-Pierre Améris, 2014an, Marie Heurtin film pedagogikoa idatzi eta egin zuen, haren biografian oinarrituta. Locarnoko zinemaldian Variety Piazza Grande Saria eskuratu zuen urte berean.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://data.bnf.fr/12185786/louis_arnould/
- ↑ Une âme en prison, Paris 1900, H. Oudin.
- ↑ https://www.france.tv/spectacles-et-culture/
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Marie Heurtin film pedagogikoaren txostena.
- (Frantsesez):"Marie Heurtin et les autres" webgunea.
- (Gaztelaniaz) Marie Heurtin biografia.