Marianne Stokes

margolaria

Marianne Stokes, jaiotza izenez Marianne Preindlsberger (Graz, 1855eko urtarrilaren 19a - Londres, 1927ko abuztuaren 13a) austriar margolaria izan zen.

Marianne Stokes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarianne Preindlsberger
JaiotzaGraz1855eko urtarrilaren 19a
Herrialdea Erresuma Batua
 Austria-Hungariako Inperioa
 Austria
HeriotzaLondres1927ko abuztuaren 13a (72 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Adrian Scott Stokes  (1884 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, genero margolaria, gai historikoen margolaria eta artista
Lan nabarmenak

Discogs: 4787026 Edit the value on Wikidata

Inglaterran bizi izan zen Adrian Scott Stokes paisaia margolariarekin ezkondu ondoren. Viktoriar aroko margolaririk garrantzitsuenetarikotzat hartzen da.[1]

Bizitza

aldatu

Austrian, Graz hirian jaio zen 1855eko urtarrilaren 19an.

Bere bizitzan zehar, Alemanian eta Frantzian bizi izan zen pintura ikasten.

Frantzian, Helene Schjerfbeck margolari finlandiarra ezagutu zuen eta harekin joan zen Pont-Avenera 1883an. Han ezagutu zuen Adrian Scott Stokes margolaria eta 1884an ezkondu zirenean, Britainia handira joan ziren bizitzera, St. Ivesera Kornuallesen, eta Marianne Sotkes hango artisten Newlyneko Eskolaren kide zen Marianne Stokes. Seme-alabarik izan ez zutenez, asko bidaiatu ziren haien artea bilakatuz.

Londresen hil zen1927ko abuztuaren 13an.

Lehen ikasketak Munichen egin zituen, Alemanian, Wilhelm Lindenschmit, baina Muttergluck izenburuko bere lehen margolana egiteko diurlaguntza bat lortu ostean, Frantzian Pascal Dagnan-Bouveretekin eta Colin eta Gustave Courtoisen.

Landan eta Paris hirian eta Jules Bastien-Lepage margolari naturalistaren jarraitzaile bihurtu zen, garaiko gazte asko bezala. Haren eragina izaten jarraitu zuen estiloan, nahiz garatutako gaiak aldatu, landa paisaietatik, gai erromantiko, Erdi Aroko eta biblikoetara.[2]

Bretainian Reflection lana margotu zuen, baina ezkondu eta senarrarekin Ingalaterrara joan zenean eta ezkontza abizena hartuta, jarri zuen erakusgai, 1885ean, Royal Academy of Arts arte akademian. Bere lana beste hianbat lekutan izan zen ikusgai: Grosvenor Galleryn, New Galleryn eta Royal Society of British Artists elkartean ere.

1885 eta 1886an senarrarekin batera udarak Danimarkako iparraldeko Skagen hirian. Bertan artisten kolonia garrntzitsu bat zegoen Skagengo Margolariak deitua. Bertan, Michael eta Anna Ancher margolariekin adiskide egin ziren.​[3]

1885eko udan ere, Irlandan izan ziren.[4]

Senarrarekin batera Fine Art Society elkartean erakusketa egin zuen 1900an.​[5]

 
Neskatxa eslovakiarra igandeko jantziaz, 1909.

Tirolera sarri bidaiatu ziren eta 1905an Hungariara eta Eslovakiara Tatra Garaietara. Trata Garaietan urte erdi egon ziren margotzen Važec, Mengusovce eta Ždiar herrizketan. Senarra paisaiak margotzen aritu zen, batez ere bertako etxeak eta belar bilketa, bien bitartean emazteak erretratuak margotu zituen (jantzien xehetasunak jasoz), kultura eslovakoa jasoaz.

Olio pinturak egiteari utzi eta prerrafaeliten eraginez, tenple eta igeltsoarekin margotu zuen eta freskoak direla ematen dute.

Royal Watercolour Society elkarteko kide ere izan zen.



Erreferentziak

aldatu
  1. Penlee House-eko erakusketak 2009an.
  2. "Victorian Art in Britain".
  3. Evans, Magdalen, "Stokes, (Charles) Adrian Scott", Oxford Dictionary of National Biography.
  4. Ryan, Mary Stratton (2014). «A nation fed by hook and thread». Decies 70: 27-34.
  5. Marianne Stokes ArtMagick orrian.