Maria Antonia Uzkudun
Maria Antonia Uzkudun Amunarriz (Anoeta , Gipuzkoa, 1927 – Madril, 2008ko urtarrilaren 27a) euskal erraketista profesionala izan zen. Anoetako txikita goitizenarekin kantxaratu zen eta munduan inoiz izan den erraketistarik handienetarikoa izatera heldu zen.[1] Emakumezkoen kirol profesionalean aitzindaria izan zen.[2]
Maria Antonia Uzkudun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Antonia Uzkudun Amunarriz |
Jaiotza | Anoeta, 1927 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2008ko urtarrilaren 27a (80/81 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Txikita de Anoeta eta Chiquita de Anoeta |
Biografia
aldatuMaria Antonia Uzkudun Anoetan jaio zen eta 14 urte zituenetik kantxaz-kantxa ibili zen, erraketa lagun zuela. 1941. urtean egin zuen debuta Salamancan eta 1964an Kirol Merituaren domina eman zioten. Garai hartako beste hainbat sari ere irabazi zituen. Salamancan ez ezik, Madril, Valentzia, Bartzelona, Kuba zein Mexikoko frontoietan jokatu zuen. Mexikon jardun zuen sasoian berriz, sari oso garrantzitsuak banatzeko ere deitzen zioten; hipodromoko sariak zein literatur mailakoak.[3]
28 urtez jardun zuen Maria Antoniak pilotari profesional gisa, 40 urte zituela lan hori uztea erabaki zuen arte. Madrilera ezkondu zen, baina inoiz ez zuen Anoeta ahaztu, sarri etortzen zen familia bisitatzera.
Omenaldiak
aldatu- 1996ko martxoaren 3an Anoetako Udalak eta Kuku Elkarteak omenaldia egin zioten, pilota astearen ekitaldien barruan.
- 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakume Pilotari Egunean ere omendu zuten, beste hainbat erraketistarekin batera. [4]
- 2013ko abuztuan Bilbon jaso zuen omenaldia ahaztutako hainbat erraketistaren batera.[5]
- Emakundek Martxoak 8rako Erabakitzen dudana izango naiz kanpainaren barruan Txikita de Anoeta erreferentetzat jarri zuen, Marie Curie zientzilaria, Clara Campoamor idazlea eta Frida Kahlo margolariarekin batera /[6]
Erakusketak
aldatu- Euskal Herriko hainbat udalerritan antolatu dira erakusketak erraketistak kirol munduan egindako ekarpena bistaratzeko [7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.elconfidencial.com/ultima-hora-en-vivo/2015-02-27/cinco-magnificas-pelotaris-cambiaron-la-historia-del-deporte-femenino_507214/
- ↑ https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/pioneras-deporte-profesional-20180305194534-nt.html
- ↑ https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-10-10-07-00/pages/14.pdf
- ↑ http://www.manista.com/vii-emakumea-pilotari-eguna/
- ↑ Garmendia, Lander Muñagorri. (2023-07-21). «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
- ↑ https://www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/2019ko-martxoak-8
- ↑ https://bizkaie.biz/1563878140340
Kanpo lotura
aldatu- Jokalari garaiko argazkiak
- Aunamendi. Eusko-ikaskuntza.136926. Maria Antonia Uzkudun
- Pelota vasca en Madrid. Chiquita de Anoeta
- https://www.youtube.com/watch?v=2NiJa_PPll8
- https://www.youtube.com/watch?v=b1ndEKfuuDI
- https://www.youtube.com/watch?v=IwNrcl5ZO9M
- http://www.kmliburutegia.eus/Search/Results?lookfor=%22Uzcudun+Amunarriz%2C+Mar%C3%ADa+Antonia%2C%22&type=Subject