Manuel Hernández Mompó

margolari espainiarra

Manuel Hernández Mompó (Valentzia, Katalan Herriak, 1927ko urriaren 10a - Madril, Espainia, 1992ko urtarrilaren 25a) Katalan Herrietako pintorea izan zen.

Manuel Hernández Mompó
Bizitza
JaiotzaValentzia1927ko urriaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1992ko urtarrilaren 25a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Valentzia
Paris eta Italia
Izengoitia(k)Mompo, H.

Biografia

aldatu

Valentziako Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen, 1943tik 1949ra bitartean. 1954tik 1957ra Parisen, Erroman eta Herbehereetan bizi izan zen, hurrenez hurren.

Bere pinturak hirietako paisaietan oinarritzen dira; denborarekin, ordea, askatasun handiagoa hartu zuen Mompóren lanak, joera abstraktuen eta informalismoaren eraginez.

1958an Juan March fundazioaren beka bat lortu zuen, eta mosaikoaren teknikaren inguruko ikerketak egin zituen. Espainiara itzuli zenean, Madrilen hartu zuen bizilekua, eta hiri horretan eta Eivissan eta Mallorcan bizi izan zen orduz geroztik.

1950eko hamarraldian gouachea eta olio-pintura landu zituen, batez ere, eta kaleetako gertakizunak, herri-jaiak eta abar landu zituen. Mediterraneoko argia zuriaren eta tonu argitsuen bidez adierazten zuen. Denborarekin, ordea, irudi horiek pintura abstraktuaren eragin nabarmena erakusten dute. 1968an Veneziako Bienalerako hautatu zuten, eta han UNESCO saria lortu zuen.

1970eko hamarraldian metakrilato gainean egindako pinturak landu zituen, batez ere, eta 1981. urtetik aurrera eskulturaren alorrean jardun zuen. 1984an Arte Plastikoen sari nazionala irabazi zuen.

Mompóren lanak mundu osoko museoetan ikus daitezke, Madril, Estatu Batuak, Paris, Sevilla, Valentzia, Londres, Gasteiz eta New Yorken, besteak beste.

Erreferentziak

aldatu