Müritz Parke Nazionala
Müritz Parke Nazionala (alemanez: Müritz-Nationalpark) Alemania iparraldeko Mecklenburg-Aurrepomeranian dagoen Parke Nazionala da, Müritz lakuaren ekialdean kokatzen dena.
Müritz Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | ezezaguna |
Mota | Alemaniako parke nazional eta naturagune babestua |
Azalera | 32,2 km² |
Eponimoa | Müritz |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°26′11″N 12°50′12″E / 53.4364°N 12.8367°E |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Mecklenburg-Aurrepomerania |
Rural district of Mecklenburg-Vorpommern | Mecklenburgische Seenplatte |
Hiri ez den Alemaniako komunitate | Möllenhagen |
Geografia
aldatuBanaturik dauden bi eremuk osatzen dute Parke Nazionala. Alde batetik lakuaren ondoan dagoen Müritz parkea dago, bietan handiena dena, eta bestea, Neustrelitz herriaren ekialdean, Serrahn parkea.
Mila lakuen ezizena du inguruneak (benetan ehun inguru dira), eta lakuok Parke guztiaren %12a betetzen dute. Basoek estaltzen dute %65a eta gainerakoa zingira eta padurek osatzen dute.
Lakuen artean aipagarriak dira: Müritz lakua (handiena), Useriner See, Woblitzsee, Kabelicksee eta Priesterbäker See.
Fauna eta Flora
aldatuOreinak ugari dira baina batez ere hegaztien pausalekua da. Hauen artean ohikoenak kurriloak, itsas arrano buztanzuria eta arrano arrantzalea dira. Beste batzuk aipatzekotan hona hemen txori zezena, lezkaria, bernagorria, kuliska zuria, amiamoko beltza, zertzeta, udako zertzeta eta txirri txikia.
Alemania iparraldeko basoko landareez gain ipurua aipagarria da parke honetan.
Iruditegia
aldatu-
Specker See
-
Useriner See
-
Rederangsee
-
Muehlensee
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Alemanez) Müritz Parke Nazionaleko webgunea