Män som hatar kvinnor (filma)
Män som hatar kvinnor (euskaraz Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak) 2009ko Niels Arden Oplev danimarkar zinema zuzendariak zuzendutako drama thriller film bat da. 2005eko Stieg Larsson suediar kazetari eta idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, eta Millennium saileko filmeetako bat da.
Berez, Flickan som lekte med elden (2009, Suarekin jolastu zen neskatoa) eta Luftslottet som sprängdes (2009, Lehertu zen airezko gaztelua) filmeekin batera trilogia bat osatzen du. Bestalde, 2011an The Girl with the Dragon Tattoo izeneko ingelesezko egokitzapena ere izan zuen, hura jada, Rooney Mara, Daniel Craig, Christopher Plummer eta Stellan Skarsgård aktoreek antzeztua.
Argumentua
aldatuHenrik Vanger (Sven-Bertil Taube) izeneko enpresaburu batek Mikael Blomqvist (Michael Nyqvist) kazetaria kontratatu eta haren hiloba Harriet topatu dezan eskatuko dio, duela 40 urte inongo arrastorik utzi gabe desagertu baitzen.
Aktoreak
aldatu- Michael Nyqvist: Mikael Blomkvist
- Noomi Rapace: Lisbeth Salander
- Lena Endre: Erika Berger
- Sven-Bertil Taube: Henrik Vanger
- Peter Haber: Martin Vanger
- Peter Andersson: Nils Bjurman
- Marika Lagercrantz: Cecilia Vanger
- Ingvar Hirdwall: Dirch Frode
- Björn Granath: Gustav Morell
- Ewa Fröling: Harriet Vanger
- Michalis Koutsogiannakis: Dragan Armansky
- Annika Hallin: Annika Giannini
- Tomas Köhler: "Plague"
- Gunnel Lindblom: Isabella Vanger
- Gösta Bredefeldt: Harald Vanger
- Stefan Sauk: Hans-Erik Wennerström
- Jacob Ericksson: Christer Malm
- Julia Sporre: Harriet Vanger gaztea
- Tehilla Blad: Lisbeth Salander gaztea
- Sofia Ledarp: Malin Eriksson
- David Dencik: Janne Dahlman
- Reuben Sallmander: Enrico Giannini
Kanpo estekak
aldatu- Män som hatar kvinnor filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Suedieraz)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)