Lleidako probintzia
Lleida Espainiako ipar-ekialdeko probintzia bat da, Kataluniako autonomia erkidegokoa.
Lleida | |||
---|---|---|---|
Katalunia | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Katalunia | ||
Hiriburua | Lleida | ||
ISO 3166-2 | ES-L | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 4 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
42°00′00″N 1°10′00″E / 42°N 1.1667°E | |||
Azalera | 12.150 km² Espainiaren % 2,41 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 425.593 biztanle (2008) Espainiaren % 0,92 | ||
Dentsitatea | 34,07 bizt/km² | ||
Herritarra | Lleidar | ||
www.diputaciolleida.es |
2006. urtean, probintziak 407.496 biztanle zituen. Hiriburua Lleida hiria da.
Mugakideak
aldatuIparraldean Garona Garaia, Ariege eta Andorra, hegoaldean Zaragoza eta Tarragona, ekialdean Girona eta Bartzelona eta mendebaldean Huesca mugakide ditu.
Eskualdeak
aldatu- l'Alt Urgell (La Seu d'Urgell)
- l'Alta Ribagorça (Pont de Suert)
- Arango harana (Vielha)
- la Baixa Cerdanya (Puigcerdà)
- les Garrigues (Les Borges Blanques)
- la Noguera (Balaguer)
- el Pallars Jussà (Tremp)
- el Pallars Sobirà (Sort)
- el Pla d'Urgell (Mollerussa)
- la Segarra (Cervera)
- el Segrià (Lleida)
- l'Urgell (Tarrega)
Udalerri nagusiak
aldatuUdalerri nagusiak (2006)[1] | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Posizioa | Udalerria | Biztanleria | |||||
1ª | Lleida | 125.677 | |||||
2ª | Balaguer | 15.769 | |||||
3ª | Tàrrega | 15.155 | |||||
4ª | Mollerussa | 12.569 | |||||
5ª | La Seu d'Urgell | 12.533 | |||||
6ª | Cervera | 9.305 | |||||
7ª | Solsona | 8.823 | |||||
8ª | Almacelles | 6.088 | |||||
9ª | Alcarràs | 5.970 | |||||
10ª | Les Borges Blanques | 5.606 |
Kultura
aldatuKataluniera hizkuntza nagusiaren ondoren gaztelania ere ofiziala da probintzian. Halaber, Arango haranean beste mintzaira bat ere ofiziala da, okzitanieraren aldaera dena, aranera alegia.
Inguru naturala
aldatuEkialdeko Piriniotako hainbat tontor probintziaren iparraldean kokatuta daude, tartean Pica d'Estats, Katalunia osoko mendirik garaiena dena.
Bestela, Segre ibaiak probintzia iparraldetik hegaoldera zeharkatzen du, Ebrorako bidean eta Ipar Kataluniatik etorria.
Hedabideak
aldatuLleidar ezagunak
aldatu- Francisco Ribalta (1565-1628), margolaria.
- Enrique Granados (1867-1916), musikagilea.
- Lluis Companys (1882-1940), politikari eta Generalitateko presidente izandakoa.
- Manuel de Pedrolo i Molina (1918-1990), katalanezko idazlea.
- Joan Oró (1923-2004), biokimikaria eta politikaria.
- Carmen Balcells (1930-2015), editora.
- Josep Borrell (1947-), politikari sozialista.
- Miguel Ángel Gallardo (1955-), komikigilea.
- Jaume Balagueró (1968-), zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Araceli Segarra (1970-), alpinista.
- Carles Puyol (1978-), FC Barcelonako futbolaria.
- Pablo Hasél (1988-), rap abeslaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iturria: INE. (01-01-2006)
Kanpo estekak
aldatu