Lekeitio
Lekeitio Bizkaiko kostaldeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdean, Bilbotik 56 kilometrora eta Donostiatik 72ra kokatzen dena. Ekialdean 12 kilometrora. 2016an, 7.187 biztanle zituen. Arrantza portu garrantzitsua du, eta gune turistiko nabaria da.
Lekeitio | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Lekeitioko portua. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Lea-Artibai | ||||||||||
Izen ofiziala | Lekeitio | ||||||||||
Alkatea | Ander Aldazabal Etxeberria (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48.280 | ||||||||||
INE kodea | 48057 | ||||||||||
Herritarra | lekeitiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°21′50″N 2°30′18″W / 43.363878°N 2.504883°W | ||||||||||
Azalera | 1,9 km² | ||||||||||
Garaiera | 0 metro | ||||||||||
Distantzia | 54 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 7.143 (2023) −35 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 375,95 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 0,27 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,58 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 43,67 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 71,98 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,57 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,58 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 80,72 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 72.72 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1325. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.lekeitio.com |
Etimologia
aldatuIzena, dirudienez, «Lea gaineko tokia» esan nahi duen legoitio hitzaren deformazioa da. Dena den, beste teoria batek dio Lea-kai-tio («Lea inguruko kaia») hitzetik datorrela.[erreferentzia behar]
Geografia
aldatuIngurune naturala eta klima
aldatuOtoio eta Lumentza mendiek inguratzen dute, eta Lea ibaiak zeharkatzen du. Izan ere, Mendexa eta Lekeitio artean itsasoratzen da erreka hori, eskualdeari izenaren erdia ematen diona. Herria badia txiki baten mendebaldean dago, itsasotik nolabaiteko babesa lortzen duela. Badia horren erdian Garraitz edo San Nikolas uhartea dago, udalerriko zati ere badena. Isuntza hondartza udalerriaren erdigunean dago.
Lekeitioko klima itsasoak baldintzatzen du. Udak epelak izaten dira, eta muturreko tenperaturak bakanak, itsasoak klima erregulatu egiten duelako. Neguan tenperatura minimoak ez dira normalean 0 °C-tik behera joaten.
Udalerri mugakideak
aldatuHistoria
aldatuAntzinaroa
aldatuLekeitio gaur egun den gunean aspaldikoa da gizakiaren presentzia. Telesforo Aranzadik eta Jose Migel Barandiaranek Lumentzako kobazuloan aurkitutako aztarnen arabera, Goi Paleolitotik zetozen gizakiak bizi izan ziren Lekeition. Horrez gain, hirigunean bertan dagoen beste leize batean, Armintxe izenekoan, duela 12.000-14.000 urte inguruko labar artea aurkitu zen 2016an[5].
Sasoi hartako gizakiak arrantzan eta nabigazioan aritzen ziren, gaur egun ere Lekeition jarduera garrantzitsuak direnak.
Erdi Aroa
aldatuBizkaiko jaun-andreak uda Lekeition pasatzeko ohituraren aitzindari izan ziren. Udalerria ofizialki 1325ean sortu zen, Maria Diaz Harokoaren eskutik eta Bizkaiko kostaldeko beste herri batzuk baino geroago, (Bermeo esaterako XII. mendean sortu zen). Portuaren inguruan jaso zen herria, Arranegi kalea zen arrantzale gunea eta Dendari kalea merkatariak biltzen zituena. Gaur egun Lekeitioko alde zaharra osatzen dute kaleok. Mende erdi bat geroago, On Tello kondeak domingotar mojei eman zien etxea.
Garai hartan, Maria Diaz Harokoa Bizkaiko andreak Lekeitioko hiribildua sortu zuen, eta handik pixka batera Alfontso XI.a Gaztelakoak lekeitiarrei bermeotarren foru eta dohaintza berdin‑berdinak eman zizkien.
Erdi Aroan, Lekeitiok bertako Yarza eta Likona familien arteko leinu gerren ondorio zuzenak pairatu zituen. 1381ean agintariek udalerrian armak ekoiztea, tropei ostatu ematea eta etxe gotorrak eraikitzea debekatu zuten, baina, hala ere, bandoen arteko borrokak ohikoak ziren. 1442ko sutean Lekeitioko hirurehun etxe erre ziren. Haren ondorioak arintzeko, Joan II.a Gaztelakoak hiribilduari 120.000 marabediko zorra barkatu zion, zergei zegokiona. Gainera, sute gehiago ez izateko, suhesi bat eraiki zuten eta hiribildua bi zatitan banatuta geratu zen.
Lekeitioko armarrian itsasontzi bat ikusten da, zenbait arraunlari dituena, eta itsasoan balea ageri da, haren balekumearekin. Ontzian arpoilari bat ere badago, baleari eraso egiten. Goialdean gaztelua dauka, eta gaztelu horren almenan bi mairuren buruak ikusten dira. Armarriko hitzek harrotasuna adierazten dute erregeak garaitzea eta lurra nahiz itsasoa mendean hartzea lortu duen herri ohoragarria goraipa bedi.
« | Reges debellavit horrenda cette subjecit terra marique potens. | » |
Zalantzarik egon ez dadin, esaldia udaletxearen fatxada nagusian karaktere ederretan zizelkatuta ageri da.
Plaza Nagusian itsasontziak amarratzen dituen herriak itsasoari guztiz lotutako historia izan behar du. 1381etik hasita, Lekeitioko marinelek haien lanbide‑interesen alde egiten dute San Pedro Arrantzale Kofradian elkarturik. Mendeetan zehar, orain dela gutxi arte, kofradiako etxezainak egunero idazten zuen zenbat arrain ekarri zuen ontzi bakoitzak iluntzeko enkante publikoan saltzeko. Saldutako partida guztien prezioak aintzat hartu, eta, ateratzen zen batezbestekoaren arabera ordaintzen zien patroiei biharamunean.
Baleak harrapatzeari dagokionez, Lekeition aurkitutako dokumentu zaharrenak XIV. mendearen amaierakoak dira. Garai hartan balearen mingaina saltzean ateratako etekinaren bi heren moilak zaharberritzeko erabiltzen ziren, eta hirugarren herena, berriz, parrokia‑elizaren mantentze‑lanetarako. 1468an jada Lekeitioko portuak ondo tresnatutako moilak zituen. Urte hartako aktetan jasota dago balea handi bat harrapatu zutela San Nikolas uhartearen inguruetan.
1450ean, 200 tonako bi ontzi tresnatu zituzten Lekeitioko ontzioletan, Frantziaren eta Portugalen aurkako gerretara bidaltzeko. Lekeitioko ontziek Hondarribiko eta Donostiako biztanleei lagundu zieten, frantsesek setiatu baitzituzten bi hiri horiek. Antzinako dokumentuek adierazten dute Lekeitioko ontzi eta marinel batzuk Armada Garaiezinean sartu zirela, eta Trafalgarko eta Otrantoko guduan Otomandar Inperioaren ontzidia suntsitzen laguntzeko parte hartu zutela.
1525 inguruan izurriak gogor jo zuen Lekeitio. Herritar aberats askok ihes egin zuten, pobreenak herrian geratzen ziren bitartean. Likona alkateak Gonzalo Bartoomé Nieto medikua ekarri zuen Donostiatik, herrian izurriak jotako guztien arropak eta oheak erre eta gaixoak artatzeko aginduarekin. Epaiketak egon baziren ere, herrian geratu ziren hainbatek (tartean apaizak) bere alde egin zuten. Garaikideek zioten 500 bat hildako eragin zituela izurriak, baina agian zenbaki hau gehiegizkoa da[6].
Geografía General del País Vasco‑Navarro liburuan, Karmelo Etxegaraik gogora ekartzen digu 1550ean Lekeitiok 53 itsasontzi zituela, eta ontzi bakoitzean dozena erdi marinel, urte gutxi batzuk geroago, ontziek tona‑kopuru handiagoa zuten eta tripulazioak bikoiztu egin ziren.
Aro Modernoa
aldatuHerria pixkanaka hazten joan zen Amerikarako nabigazioak hazkunde hori azkartu zuela. Portuaren beharrizanak asetzeko, hainbat alditan handitu da, harik eta gaur egungo itxura lortu arte.
1769an baztanga izurritea egon zen herrian. 350 biztanleri eragin eta haietako 14 hil zituen. Normalki gaixotasun honek % 15etik gora hiltzen zuen, batzuetan % 40, baina Luzuriaga medikuak baztangaren aurkako inokulazioak egin zituen eta % 4 izatea lortu[7].
Aro Garaikidea
aldatuLekeitioko portua Bizkaiko bigarrena izan zen trafikoan XIX. mendearen amaierara arte, Bermeoko portuaren atzetik. Dena den, XX. mendean zehar Ondarroako portuak aurrea hartu zion.
XX. mendean zehar Lekeitio Bizkaitar askoren opor-toki bilakatu zen, Zita enperatrizaren adibideari jarraiki. Gaur egun herriaren biztanleria hirukoiztu edo laukoiztu egiten da uda garaian. Horrela, Lekeitioko jarduera ekonomiko nagusia zen arrantzari turismoa eta zerbitzuak batu zaizkio.
Herria
aldatuLekeitio dotorea da, atsegina, eta argazkietan oso ondo ematen du. Lekeitioko portu seguruaren aurrean dagoen badiara ibai txiki bat iristen da: Lea ibaia, hareatza bitan banatzen duena. Herrikoen hondartza Isuntza da, Uribarrengo lorategien eta elizaren parean dagoena. Learen eskuinaldeko hondartza Karraspio da, kosmopolitagoa, eta bainu hartzeko gomendagarriagoa. Hara iristeko, Ondarroarako bidea hartzen dute ibilgailuek eta, itsasbeheran, Isuntzako hondartzatik barrena ere joaten da oinez.
Itsasoaren erasoari aurre egiten dion bastioi naturala Garraitz edo San Nikolas uhartea da. Han ez da inor bizi, harritsua da, eta alde batean pinuz estalia. Garai batean, eritasun kutsagarriak zituzten gaixoentzako ospitalea zegoen han, eta frantziskotarren monasterioa ere bai, gaur egun, han, haren zimenduak baino ez dira ikusten.
Herriko historiaren arabera, 1578ko epidemia gastrikoa guztiz mendean hartzeko bederatzi hilabete behar izan ziren. Gaixoak San Nikolas uhartera eramaten zituzten, eta Udalak Domingo Likona txistularia bidaltzen zuen hara, gogoari goian eusteko. Lan hori egitegatik hainbat kobrezko erreal jaso zituen.
Gaur Lekeitiori osasuna dario. Bi alderdi dituen udalerria da: neguan barnerakoia da, bertako eta antzinako estiloa du; uda iristen denean, ordea, herri ireki eta parrandazalea bihurtzen da, haren 7.000 biztanleak halako bi izaten dira, udatiarrak eta turistak iristen baitira, Isabel II.aren eta Zita enperatrizaren antzera. Zitak, Austriako Karlosen alargunak, tronua galdu zuen Lehen Mundu Gerran, eta Lekeition harrera beroa egin zioten. Antzinako Lekeitiori dagokion hirigunea txikia denez, ibilbidea oinez egiteko modukoa da. Gogoko izatekoak dira, batez ere:
- Eraikin batzuen itxura: Etxezabal etxea; Uriarte, Abaroa eta Uribarren jauregiak eta Urkizako Erdi Aroko dorretxea.
- On Telloren etxea eta haren armarri zoragarria.
- Zaldundegi.
- Santo Domingo komentua (hango mojek San Pedroren belarrak ematen zizkieten arrantzaleei, sorginak uxatzeko).
- Arranegiko iturria.
- San Joan Teleko ermita.
- Jesuiten eskola ohia.
Arranegi kalean, Atxabal kalearen kantoian, eraikin eder bat dago, izkinako armarria du, eta idazkun bat, harrotasunez hau dioena: Estas casas son para capellanes de Oxinaga (etxe hauek Oxinagako kapilauentzat dira).
Plaza Nagusian harlanduz egindako udaletxea dago, XVIII. mendearen erdialdean eraikia. Jakin badakigu kontzeju itxiak egiten hasi aurretik edilak eta herriko indar biziak biltzen zirela elizaren ondoko hilerrian zegoen adaburu handiko hagin baten gerizpean.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
aldatuAndre Mariaren Jasokundearen elizak aparteko atala merezi du. XV. mendean egindako basilikako eraikuntza‑lanetan tradizio gotikoa ageri da, baina haren aurretik eraikin erromaniko bat zegoen. Delmas, Lekanda eta Etxegarai bat datoz Santa Maria Basilikari buruzko iritzietan: Jaurerriko eraikin gotiko perfektuena da. Hiru nabe ditu eta erdikoa altuagoa da; kanpotik arbotanteak, gargolak eta pinakuluak ditu apaingarri, eta barrutik triforio bat, karel zulodunak dituena.
Portada zorrotz txaranbeldua du, tinpano angrelatua, eta mainel bat, Ama Birjinaren estatuarekin. Hareharrizko portadaren inguruan ageri dira aingeru musikarien irudi txikiekin apaindutako arraba landua eta goialdeko friso horizontala, kalbarioa eta hamabi apostoluen irudiak dituena. Dorre barrokoa, aitzitik, 1737an kareharri grisez eraiki zuten.
Erretaula nagusiak egundoko balioa du. 1508ko filigrana gotikoa da eta haren konposizioa eta polikromia oso landuak daude. Taula bakoitzak Mariaren edo Kristoren bizitzaren eszena bat adierazten du, hori guztia errezel fin urreztatu baten azpian muntatuta. Patriarken eta dohatsuen bitxi paregabe hori hainbat irudik osatzen dute. Antiguako Andra Maria —estilo erromanikoko ikonoa— alboko aldare batean dago, elizaren girolan. Loreak ez zaizkio inoiz falta, Lekeitioko zaindaria baita.
Gotiko flamigeroko beste erretaula eta irudi batzuk ere badaude, baita hilobi‑laudak, kantu‑liburuak eta beste arte‑objektuak ere, alboko kaperan ikusgai. Kanpandorrearen oinarrian badago eskultura abangoardista bat, Resurreccion Maria Azkueri eskainia. Izan ere, Lekeitiar ospetsu hura lexikografoa, folklorista, gramatikaria eta euskal kulturaren patriarketako bat izan zen.
Ekonomia
aldatuHonela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: lehen sektorea, % 3,5; bigarren sektorea, % 3,6; hirugarren sektorea, % 86,4; eta eraikuntza, % 6,5. 2018an, langabezia tasa % 11,4koa zen.[8]
Turismoa
aldatuTurismoa da gaur egun Lekeitioko diru-iturri nagusienetarikoa. Horren adibide garbia da udan izaten duen biztanle-hazkunde nabaria. Udalerriak Cittaslow mugimenduaren kidea da.
Portua
aldatuEuskal Herriko kairik garrantzitsuenetarikoa dugu gaur egun. Historian zehar ere portu nabarmena izan da. Tartean, balearen harrapaketaren inguruan ibili ziren urteetan arrantzale lekeitiarrak, eta hain garrantzitsua izan zen jarduera hori, herriko armarrian irudikatuta agertzen da.
Lekeition badago atun‑arrantzaren kluba, udaro zaletuentzako txapelketak antolatzen dituena. Zaletu horiek eta herriko arrantzaleek irizten diote Sagustan badia (Lekeitio eta Ondarroa artean) oso egokia dela bisiguaren eta beste espezie batzuen artisau‑arrantzarako.
Eguraldiaren iragarpenik ia ez zegoenean, herriko arrantzaleek bazuten talaiaria, talaian eseri eta zeruertza begiztatzeaz eta itsasoaren egoera aztertzeaz arduratzen zena. Itsasoratu baino lehen, eguraldiari buruz eztabaidan jarduten zuten, eta haien iritziak bat ez bazetozen, atabaka erabiltzen zuten. Kaxa txiki bat zen, bi atal zituena, eta tapak ere bi zulo zituen, batean itsasontzi bat margotuta, bestean etxe bat. Isilpeko bozketan talaiariak eta patroiek bolatxo bana zuloetako batean sartzen zuten, eta gero kontaketa egiten zuten. Harritzekoa bada ere, etxea margotuta zuen atalean bolatxo gehiago agertuz gero, ontziak itsasora joaten ziren.
Zerua garbi eta itsasoa bare egonez gero, ez zuten eztabaidarik egiten, goizean goiz‑goiz talaiariak abisua ematen zien dei egitekoei. Dei egiteko ardura zuten emakumeek atalondotik hots egiten zieten patroiei eta marinelei, banan‑banan, haiek izenak esanez.
Demografia
aldatu2019an Lekeitiok 7.246 biztanle zituen. Horietatik % 24,48k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotako herritarren kopurua % 9,96 zen.[8]
Lekeitioko biztanleria |
---|
Politika
aldatu2007ko udal hauteskundeetan bost izan ziren legez hauteskundeetara aurkeztu zirenak: EAJ, EA, PSE, PP eta Ezker Batua-Aralar koalizioa. Eusko Abertzale Ekintzaren zerrenda legez kanpo utzi zen. EAJk bederatzi zinegotzi eskuratu zituen eta EAk lau. Gainerako alderdiek ez zuten ordezkaririk eskuratu. 1.560 boto nulu egon ziren, gehienak, Eusko Abertzale Ekintzaren zerrendari emandako baliogabetutako botoak. Hauteskunde hauen ostean, Jose Maria Cazalis Eiguren (EAJ) izendatu zuten Lekeitioko alkate, gehiengo osoz.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Maitane Larrauri Fraile, Bilduko zerrendaburua aukeratu zuten alkate, gehiengo osoz. Bilduk zortzi zinegotzi lortu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak, bost.[9]
2015eko udal hauteskundeetan, berriz, aldaketa nabaria gertatu zen, Bildu ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk bi zinegotzi galdu baitzituen eta EAJk bi irabazi. Horren ondorioz, EAJ alderdiko Koldo Goitia hautatu zuten alkate.[10][11]
Lekeitioko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 7 / 13 |
5 / 13 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 6 / 13 |
8 / 13 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk, 2.300 boto (7 zinegotzi); EH Bilduk, 1.871 boto (6 zinegotzi); PSE-EEk, 42 boto; eta PPk, 15 boto.[12] Koldo Goitia Markuerkiaga aukeratu zuten alkate berriro.[13]
Kultura
aldatuEuskara
aldatuTokiko euskaran, herriaren izena Lekitto ahoskatzen da.
Lekeitioko euskara bizkaieraren aldaera bat da, sortaldekoa[17], Lea-Artibaiko[18] euskara hain zuzen. Herriko euskaldunen kopurua % 80,72 da, eta erabilera % 57,6.
Hedabideak
aldatu107,7 FM-n emititzen duen Arrakala irratia, Zer Esana gazte-agerkaria eta eskualde-mailako Hitza egunkaria ditu udalerriak.
Zinema
aldatuLekeition egiten dira Euskal Zine eta Bideo Bilerak urtero. [1]
Bitxikeriak
aldatuHerriko armarrian, hurrengo testua irakur daiteke latinez: Reges debellavit horrenda cette subjecit terra marique potens Lequeitio, euskarazko itzulpena honakoa da: Lekeitiok, lurrean eta itsasoan indartsu, errege eta zetazeo izugarriak harrapatzen ditu
Ondasun nabariak
aldatuJauregiak eta eraikin zibilak
aldatu- Turpin dorrea. 1520 urte inguruko eraikina, estilo errenazentista eta gotikoa nahasten dituena.[19][20]
- Abaroa Jauregia. 1891an eraikitakoa, Frantziako Bigarren Inperioko ereduan.[21][22]
- Uriarte jauregia. 1677ko jauregi barrokoa.[23][24]
- Santa Katalina itsasargia
- Lekeitioko talaia
- Isuntza eta Egiguren Atxurra ontziolak[25]
- Mendieta ontziola[26]
- Udaletxea. 1721eko eraikin barrokoa[27][28]
- Antzinako harresiak (XIV-XV. mendeak)[29][30][31]
- Sosoaga jauregia. 1643an eraikia, lehendik zegoen dorre baten gainean.[32]
- Kofradia zaharra. 1803an eraikitakoa, hasieran eskabetxe lantegia izateko egin zen.[33][34]
- Izotz fabrika (XIX. mendea)[35]
- Arostegi jauregia (XIX. mendea)[36]
- Arteita dorrea (XVII. mendea)[37]
- Barbarias etxea (XIX. mendea)[38]
- Etxezabal (XIX. mendea)[39]
- Kultur etxea (XIX. mendea)[40]
- Igartza dorrea (XVI. mendea)[41]
- Jauregia (XIX. mendea)[42]
- Kioskoa (XX. mendea)[43]
- Kurutzalde jauregia (XX. mendea)[44]
- Likona etxea (XVIII. mendea)[45]
- Maguregi dorretxea (XVI. mendea)[46]
- Natxituko Abadia etxea (XVI. mendea)[47]
- Nautikako eskola (XIX. mendea)[48]
- Oxangoiti jauregia (XVII. mendea)[49]
- Salinas etxea (XIX. mendea)[50]
- Torrezar (XV. mendea)[51]
- Upaetxea dorrea (XVII. mendea)[52]
- Uribarria jauregia (XVII. mendea)[53]
Eraikin erlijiosoak
aldatu- Jasokundeko Andre Mariaren basilika. XVI. mendeko erretaula garrantzitsua dauka.[54][55]
- Antzorizko Santa Katalina baseliza. 1500. urte inguruko eraikin gotikoa.[56]
- San Juan baseliza. 1594an agertzen da lehen aipamena. 1715ean lurrikara bat egon zen eta itsasora erori zen. 1772ean berriro eraiki zuten.[57]
- San Jose eliza. 1731 inguruan amaitutako eraikina. Euskal Herriko barroko erlijiosoko lan handienetako bat.[58][59]
- Santo Domingo komentua[60][61]
- Pietatearen Kristo Santuaren baseliza
- Kristo Portalekoa
- Akurtuako Magdalenaren ermita (XVIII. mendea)[62]
Kobak
aldatu- Antzorizko kobak
- Garratxako koba, Lumentxa mendian
- Armintxeko koba
Jaiak eta ospakizunak
aldatu- San Pedroak, ekainaren 28tik uztailaren 1era. Ekainaren 29a, San Pedro apostoluaren eguna, arrantzaleen egun handia da. 10:30etako Meza Nagusia amaitzean, kilinkala hasten da. Kilinkariek San Pedroren irudia prozesioan eramaten dute, eta, kaiaren ertzean, santua zakarki makurtzen dute behin eta berriz. Mugimendu horiei kilinkak esaten diete, eta arrantzale‑kofradiaren patroiak itsasoko urari emandako bedeinkapentzat hartzen dituzte. 1947an kilinkariak baldar samar ibili ziren eta San Pedro uretara erori zen. Urte hartan hegaluzearen arrantza‑aldia bikaina izan zen, eta oparotasun hura santuaren urperatzeari egotzi zioten.
- Tradizioari eutsiz, kaxarranka dantzatzen dute. Oso antzinako gremio‑dantza da: dantzari batek 8 arrantzalek daramaten kutxa baten gainean dantza egiten du.
- San Antolinak, irailaren 1etik 8ra. Horietan egiten da Antzar Eguna ezaguna, irailaren 5ean.
- Uztailean, Kale Antzerki Jaialdia.
- Azaroaren hasieran, Katu Baltz.
Ibilaldiak
aldatu- Lekeition egingo dugun paseoan, etxeetako begiratokien multzo armoniatsu eta koloretsuak ikusiko ditugu, eguzkiak
berotuta, portuko uretan islaturik... gero olatu‑horma, eta itsaslabarretan barrena joango gara Santa Katalina itsasargiraino.
- Beste ibilbide bat izan daiteke Uribarrengo lorategietan paseoa egitea. Garai batean Zita enperatrizaren jauregiko
sailak ziren; gaur egun, berriz, errepidearen eta hondartzaren arteko lorez betetako tartea. Handik Isuntzako hondartzako harkaitz antropomorfikoa: aittitta makurra da, hura ezagutzen duena lekeitiartzat hartzeko modukoa da.
- Isuntzako zubi begibakarretik aurrera Karraspio hondartzaraino joan gaitezke. Hantxe, Euskal Herriko eukalipto-sailik handiena hasten da, eta datu horrek Bizkaiko ekialdeko itsasaldearen klima gozoaren berri ematen digu.
- Argazkilaritza maite dutenei aholku bat emango diegu: Atea portalera hurbildu (harresiak izan zituen zazpi ateetako
bat) eta, kalbarioko gurutzeak erreferentziatzat hartuta, Lumentza mendira igo, hiribilduaren bista paregabeez gozatzeko. Mendi horren bihotzean Madeleine aldiko aztarnategiak aurkitu zituzten.
- Hirigunean, baina Ispaster udalerrian, Zubieta jauregia dago, XVIII. mendean eraikia estilo barroko churriguereskoan. Adan de Yarza familia ospetsuaren etxea eta lurrak. Lur haietan badira laborantzak, Versaillesko gustuaren araberako lorategiak eta ontziraleku partikularra Leako itsasadarrean. Gainera, Zubietako sailetan duela mende bat baino gehiago Mario Adan de Yarza politikoak Monterreytik ekarritako lehendabiziko insignis pinua (pinus radiata) dago.
- Baita ere Lekeitioko Lazunarri malekoitik joanda, Garraitz uhartera joan daiteke. Bertan Lekeitioko historiarekin lotutako antzinako aztarnak daude baina baita ere natura eta biodibertsitate interesgarria.
Lekeitiar ospetsuak
aldatu- Eusebio Maria Azkue (1813-1873): idazlea.
- Resurreccion Maria Azkue (1864-1951): apaiza, idazlea, hizkuntzalaria eta kulturgilea. Euskaltzaindiaren sortzaile eta lehenengo euskaltzainburua izan zen.
- Buenaventura Zapirain (1873-1937): konposatzailea eta organista.
- Ramon Ertze Garamendi (1911-1974): apaiz, idazle eta pentsalari erbesteratua.
- Eusebio Erkiaga (1912-1993): idazlea eta euskaltzaina.
- Anastasio Arrinda (1912-2004): apaiza, idazlea eta ikertzailea.
- Isidro Salinas Gaminde (1915-): medikua.
- Santi Brouard (1919-1984): medikua eta politikaria.
- Joseba Aldamiz-Etxebarria (1920-1966), misiolari eta abiadore bizkaitarra izan.
- Jose Luis Akarregi (1923-2012), pilotaria.
- Benito Ansola (1928), apaiza eta zinemazalea.
- Mario Onaindia (1948-2003): politikaria, idazlea eta ETAko kidea.
- Julen Atxurra (1959): Etakidea.
- Arantza Zulueta (1960): Abokatu eta politikaria.
- Miren Agur Meabe (1962): idazlea.
- Josu Urrutia (1968): Bilbao Athletic eta Bilboko Athleticeko futbol jokalaria eta Athleticeko presidentea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Ingelesez) «Cave art: Etchings hailed as 'Iberia's most spectacular'» BBC News 2016-10-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Azpiazu, José Antonio, 1944-. (2011). Esa enfermedad tan negra : la peste que asoló Euskal Herria (1597-1600). Ttarttalo ISBN 978-84-9843-316-6. PMC 743393897. (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- ↑ «La epidemia de viruela en lequeitio (Lekeitio) (169) / Francisco Feo Parrondo» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- ↑ a b «Web Eustat. Lekeitioko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Gehiengo osoagaz irabazi du Bilduk Lekeitioko Udalerako lehia, 2.542 botogaz - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2011-05-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ https://web.archive.org/web/20200706001539/http://www.lekeitio.com/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/CONSTITUIDALANUEVACORPORACIONDELMUNICIPIO.aspx
- ↑ «Espero modura, Koldo Goitia izendatu dute alkate Lekeition -Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Lekeitioko Udala - Ayuntamiento» www.lekeitio.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Pagoaga Etxaburu, Mertxe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
- ↑ «Erdararik ez; eskola gutxi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
- ↑ https://ahotsak.eus/euskalkiak/mendebalekoa-bizkaiera/sortaldekoa-m/
- ↑ «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ «Turpin dorrea» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Turpin etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Abaroa Jauregia» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Abaroa jauretxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Uriarte Jauregia» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Uriarte jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Egiguren eta Atxurra Untziola. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Mendieta ontziolak. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Udaletxea» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Udaletxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Antzinako harresiak» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Harresia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Harresia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Sosoaga Jauregia» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Kofradi zaharra» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Arrantzaleen Kofradiaren Eraikina. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Izotz - Fabrika. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Arostegi jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Arteita Dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Barbarias etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Etxezabal etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Eusebio Erkiaga - Kultur Etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Igartza dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Kioskoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Kurutzalde jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Likona etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Maguregi Dorretxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Natxituko Abadia etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Nautikako Eskola. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Oxangoiti jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Salinas etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «TORREZAR. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Upaetxea dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Uribarria jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Erretaula nagusia» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Santa Maria eliza . Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Santa Katalina Baseliza» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «San Juan Baseliza» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «San Jose Eliza» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «San Jose Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «Santo domingo komentua» Lekeitio Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ «Santo Domingo Komentua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «ERMITA DE LA MAGDALENA DE AKURTUA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Udal webgunea
- Lekeitioko Basilika
- Euskal Zine eta Bideo Bilera
- Arrakala irratia
- Zer esana!
- Lekeitioko albisteak Hitzan