Canis lupus nubilus
Lautadetako otsoa (Canis lupus nubilus) otsoen azpiespezie bat da.
Canis lupus nubilus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Canidae |
Generoa | Canis |
Espeziea | Canis lupus |
Azpiespeziea | Canis lupus nubilus (Say, 1823)
|
Banaketa mapa | |
Ezaugarriak
aldatu- 27-50 kilo artean pisatzen du, 60 kiloak gainditzen dituzten arrak ikusi daitezkeen arren.
- Emea arra baino %20 txikiagoa da.
- Bere ilajea, normalean, beltz, zuri eta gorrixka da.
Ugalketa
aldatuAlfa bikotea edo bikote menderatzailea bakarrik ugaltzen da, urtarrilaren bukaeratik otsailaren hasieraren arteko buelta horretan. 63 eguneko ernaldia ostean, emeak 4-6 otsokume erditzen ditu aurretik prestatu eta atondutako kobazulo edo gotorleku batean. Kume horiek 6-8 hilabete betetzean erabat aske ibiltzeko gai dira, 22 hilabeteren bueltan heldutasun sexuala lortzen dute.
Elikadura
aldatuOreinak, altzeak, hegaztiak eta kastoreak zein erbiak bezalako karraskariak ehizatzen ditu taldean.
Hedapena
aldatuAntzinean Estatu Batuetako mendebaldetik Kanadako ipar-ekialderaino hedatzen zen, 1960-ko hamarkadatik aurrera murrizpen handia pairatu behar izan zuen, bai hedapen eta baita populazio edo kopuruaren aldetik ere. Egun, Aintzira Handietako lur-eremuetan bakarrik hedatzen da (Minnesota,Wisconsin, Michigan eta Ontario).
Ohiturak
aldatuBatez bestez, 5-6 alez osaturiko taldeetan bizi eta antolatzen da.
Erreferentziak
aldatu- (Ingelesez) Canis lupus nubilus. Integrated Taxonomic Information System. (Ingelesez)
- IUCN-ko mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (Ingelesez)