Karnauba
Karnauba[1] (Copernicia prunifera; portugesez: carnaúba) Arecaceae familiako palmondoa da, ipar-ekialdeko Brasilen jatorria duena. Ceará estatuko ikurra da.
Karnauba | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Arecales |
Familia | Arecaceae |
Generoa | Copernicia |
Espeziea | Copernicia prunifera |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Karnauba-argizari |
Helduak direnean 15 metroko altuera ere badute. Erabilera ugari ditu: sustraiek balio medizinala dute eta diuretiko eraginkorrak dira; fruituak oso aberatsak dira mantenugaietan eta animalien elikadurarako erabiltzen dira; enborrak kalitate oneko egurra du, eraikuntzan erabiltzen dena. Karnauba-argizaria hostoetatik biltzen da, eta aplikazio ugari ditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Zurgintza Hiztegia] [2021]: Karnauba-argizari
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |