Karl Alexander Müller
Karl Alexander Müller (Basilea, 1927ko apirilaren 20a - Zürich, 2023ko urtarrilaren 9a) suitzar fisikaria izan zen. 1987ko Fisikako Nobel Saria irabazi zuen Georg Bednorzekin batera material zeramikoen supereroankortasunaren elkarren aurkikuntzagatik.
Suitzako Instituto Teknologiko Federalean ikasi zuen Zürichen, eta Wolfgang Paulik eskolak eman zizkion. Genevako Battelle Memorial Institutuan lan egin zuen. Züricheko Unibertsitateko irakaslea izan zen eta Züricheko IBMko Ikerketa Laborategian ere lan egin zuen.
Estrontzio-titanatoari buruz ikertu zuen, eta 1980ko hamarkadatik aurrera, tenperatura altuetan supereroale bihurtzen diren substantziei buruz. Georg Bednorzekin egindako lan horiengatik Fisikako Nobel Saria jaso zuten biek.