Karina Cyfka
Karina Cyfka (jaiotzez Karina Szczepkowska, Rybnik, 1987ko urriaren 28a) poloniar xake jokalaria da, FIDE xake federazioak Woman Grandmaster izendatu zuen 2010an (emakumezkoen maila handiena)[1] eta 2016an International Master izendatu zuen[2].
Karina Cyfka | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rybnik, 1987ko urriaren 28a (36 urte) |
Herrialdea | Polonia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria eta correspondence chess player (en) |
Parte-hartzailea
| |
Ibilbidea
aldatu2003an Munduko gazte mailako xake txapelketan berdinduta amaitu zuen Polina Malysheva errusiarrarekin eta desenpatean zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuen. Poloniako emakumezko txapelduna izan zen 2020an[3], bigarrena 2015ean eta hirugarrena 2011, 2013 eta 2017an.
Poloniako selekzioko kidea izan da Emakumezkoen Xake Olinpiadatan, Munduko eta Europako txapelketatan. 2016an Bakun jokaturiko Xake Olinpiadatan zilarrezko bi domina eskuratu zituen, bata taldeka eta bestea bakarkako txapelketan[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «FIDE Titles Awarded at the Bursa Presidential Board 1/2010» old.fide.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
- ↑ «List of titles approved by General Assembly in Baku, Azerbaijan» old.fide.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
- ↑ (Ingelesez) «Karina Cyfka is Polish Women's Champion!» Chess News 2020-08-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
- ↑ (Ingelesez) Goran. (2016-09-13). «USA and China take gold in Baku Chess Olympiad – Chessdom» www.chessdom.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karina Cyfka |
- (Ingelesez) FIDE-ko fitxa