Juan Cordero Castaños (Elgoibar, Gipuzkoa, 1927Castellóko probintzia, 2014ko maiatzaren 12a) musikagilea izan zen.

Juan Cordero
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Cordero Castaños
JaiotzaElgoibar, 1927
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCastelló / Castellón2014ko maiatzaren 12a (86/87 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Hamasei urte bete arte Piano, Solfeo eta Harmonia ikasketak egin zituen Donostiako kontserbatorioan, Ramon Usandizaga, Beltran Pagola eta Luis Urteaga irakasleekin. Zaragozan, Arte Ederretako ikasketak egiteaz gainera, Piano, Harmonia eta Konposizio alorreko goi-mailako ikasketak amaitu zituen. Scherchenen (Italia) Orkestra Zuzendaritza ikasi zuen, eta Jesus Guridi eta Conrado del Campo izan zituen konposizio-irakasle Madrilen. Urte askoan jardun zuen piano-irakasle, eta hainbat orkestra zuzendu zituen, Tangerkoa edo Bilbokoa esaterako. 1977tik eta 1992ra bitartean kontrapuntu, fuga eta konposizio-irakasle izan zen Bilboko kontserbatorioan. Hango zuzendari ere izan zen, bi alditan. Hainbat sari eskuratu zituen, Euskal Herrian nahiz atzerrian.

Erreferentziak

aldatu