Joseph Dalton Hooker (Halesworth, 1817ko ekainaren 30aSunningdale, 1911ko abenduaren 10a) britainiar botanikari eta esploratzailea izan zen. Fitogeografiaren sortzailea eta Charles Darwinen lagunik minena izan zen.

Joseph Dalton Hooker

32. Royal Societyko presidentea

1873 - 1878
George Biddell Airy - William Spottiswoode (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHalesworth1817ko ekainaren 30a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaSunningdale1911ko abenduaren 10a (94 urte)
Hobiratze lekuaSt Anne's Church, Kew (en) Itzuli
Familia
AitaWilliam Jackson Hooker
AmaMaria Turner
Ezkontidea(k)Frances Hooker (en) Itzuli  (1851 -  1874)
Hyacinth Symonds Hooker (en) Itzuli  (1876ko abuztuaren 22a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGlasgowko Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
ingelesa
Irakaslea(k)William Jackson Hooker
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, esploratzailea, pteridologoa, briologoa, mikologoa, zirujaua eta idazlea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Zientzien Akademia
British Geological Survey (en) Itzuli  (1845 -  1847)
Kewko Errege Lorategi Botanikoa  (1847 -  1885)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Bavariar Akademia
Voyage of the H.M.S. Erebus & Terror (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino

William Jackson Hooker botanikariaren semea izan zen. Zazpi urte zituenetik, aitaren botanikako klaseetara joan zen Glasgowko Unibertsitatean, eta landareen banaketaz eta James Cook bezalako esploratzaileen bidaiez interesatu zen. 1839an Medikuntzan graduatu zen Glasgowko Unibertsitatean.

Itsas Medikuntzako Gorputzean sartu zen eta James Clark Rossen espedizio antartikoan parte hartu zuen 1839tik 1843ra. Landareak eta algak bildu eta marraztu zituen Madeira, Tenerife, Cabo Verde, Done Petri eta Done Paulo uhartedia, Trindade eta Martim Vaz, Santa Helena, Esperantza Oneko Lurmuturra, Crozet uharteak, Kerguelen uharteak, Tasmania, Zeelanda Berria, Falklandak, Suaren Lurraldea eta Ascension herrietan.

1846an British Geological Survey-n botanikari izendatu zuten eta paleobotanikan lan egin zuen Galesen landare fosilen bila.

1847an Himalaiara bidaiatu zuen Kew lorategi botanikorako landareak biltzera. Darjeelingen oinarrituta, Indiako iparraldea, Sikkim (non atxilotu zuten) eta Nepal zeharkatu zituen. 1851n Ingalaterrara itzuli zen eta ondoren esplorazioak egin zituen Palestinan (1860), Marokon (1871) eta Ameriketako Estatu Batuetan (1877).

1865ean bere aitaren ondorengoa izan zen Kew Errege Lorategi Botanikoko zuzendari postuan. 1873tik 1977ra Royal Societyko presidente izan zen.

1851n Frances Harriet Hookerrekin ezkondu zen eta 1874an alargundu ondoren Hyacinth Jardinerekin ezkondu zen 1876an.

Lan hautatuak

aldatu
  • 1844–1859: Flora Antarctica: the botany of the Antarctic voyage. 3 vols, 1844 (general), 1853 (New Zealand), 1859 (Tasmania). Reeve, London.
  • 1864–1867: Handbook of the New Zealand flora
  • 1849: Niger flora
  • 1849–1851: The Rhododendrons of Sikkim–Himalaya
  • 1854: Himalayan Journals, or notes of a naturalist, in Bengal, the Sikkim and Nepal Himalayas, Khasia Mountains ...
  • 1855: Illustrations of Himalayan plants
  • 1855: Flora indica, with Thomas Thomson
  • 1858: Handbook of the British Flora: A Description of the Flowering Plants and Ferns Indigenous To, Or Naturalized In, the British Isles : for the Use of Beginners and Amateurs("George Bentham & Hooker")
  • 1859: A century of Indian orchids
  • 1859: Introductory Essay to the Flora of Australia Maiden, 1892
  • 1862–1883: Genera plantarum ad exemplaria imprimis in herbariis kewensibus servata definita, volume=Primum, Sistens Dicotyledonum Polypetalarum Ordines LXXXIII: Ranunculareas—Cornaceas, 1867, Reeve & Co., London
  • 1862–1883: Genera plantarum ad exemplaria imprimis in Herbariis kewensibus servata definita Vol. Secundi, 1876, Reeve & Company
  • 1870; 1878: The student's flora of the British Isles. Macmillan, London.
  • 1872–1897: The Flora of British India: Volume V, Chenopodiaceæ to Orchideæ
  • A General System of Botany, Descriptive and Analytical in two parts
  • 1878: Journal of a Tour in Marocco and The Great Atlas. Macmillan, London. with John Ball
  • 1898–1900: Handbook to the Ceylon flora
  • 1904–1906: An epitome to the British Indian species of Impatiens

Kanpo estekak

aldatu