Josefina Constantino
Josefina Dionisio Constantino[1] (1920ko martxoaren 28a – Quezon Hiria, 2024ko uztailaren 19a) filipinar saiakeragile, poeta, literatura kritikari eta moja karmeldarra izan zen, Teresa Joseph Patrick of Jesus and Mary erlijio-izena zuena[2].
Josefina Constantino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1920ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Filipinak |
Lehen hizkuntza | tagaloa |
Heriotza | Quezon City, 2024ko uztailaren 19a (104 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Arte-masterra : ingeles, Literatura konparatu Filipinetako Unibertsitatea graduatu-aurreko maila |
Hizkuntzak | tagaloa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta moja |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Karmeldarrak |
Bizitza
aldatuJosefina Constantino 1920ko martxoaren 28an jaio zen[3]. Filipinetako Unibertsitatean lizentziatu zen eta Columbia Unibertsitatean egin zuen ingeleseko eta literatura konparatuko masterra. Michigango Unibertsitatean eta Edinburgheko Unibertsitatean ere ikasi zuen. Hainbat urtez humanitateak eta literatura garaikidea irakatsi zituen Filipinetako Unibertsitatean[2].
Nick Joaquin bezalako egileen inguruko literatur kritikak argitaratzeagatik lortu zuen ospea[2]. Filipinetako Unibertsitateko irakasle ezaguna ere izan zen bere pazientzia eta erudizioagatik[4].
1970eko hamarkadan, Filipinetako Garapen Bankuan hasi zen lanean laguntzaile berezi gisa. Geroago gobernu kargua eta Filipinetako Unibertsitateko fakultatea utzi zuen Karmeldar Oinutsen komentuan sartzeko. 1979an eman zituen botoak[2].
Quezon Hiriko Manila Berria auzoko komentuan bizi izan zen. 2020an ehun urte bete zituen[5] eta 2024ko uztailaren 19an hil zen, 104 urte zituela[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «Sr. Josefina Dionisio Constantino (March 28, 1920 – July 19, 2024)» University of the Philippines College of Education 2024-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Valeros, Florentino B.; Gruenberg, Estrellita V. (1999). Filipino Writers in English. Quezon City: New Day Publishers, 59-60 or. ISBN 971-10-0286-8..
- ↑ (Ingelesez) Doyo, Ceres P. «Columnist-turned-cloistered nun continues 'life as prayer and prayer as life'» Inquirer Lifestyle 2010-11-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-11-07) (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
- ↑ (Ingelesez) Nemenzo, Francisco. «Letter from the President: My Student Days» University of the Philippines jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-01) (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
- ↑ (Ingelesez) Doyo, Ceres P. «Prof, writer, contemplative nun turns 100» Philippine Daily Inquirer 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).