Jose Maria Pitarke
Jose Maria Pitarke de la Torre (Bilbo, Bizkaia, 1960ko otsailaren 14a) euskal fisikaria da.[1] EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko katedraduna eta nanoGUNEko zuzendari nagusia da, baita Elhuyar fundazioko presidentea.[2]
Jose Maria Pitarke | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1960ko otsailaren 14a (64 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Tesi zuzendaria | Pedro Miguel Etxenike | ||
Doktorego ikaslea(k) | Maia García Aitor Bergara (en) | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria eta katedraduna | ||
Lantokia(k) | Donostia eta Leioa | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea NanoGUNE (2006 - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Ibilbide profesionala
aldatuZientzia Fisikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik, 1990. urteaz geroztik, Zientzia eta Teknologia Fakultatean ikasi zuen. Ikerkuntza alorrari dagokion Azkue Saria lortu zuen bere doktorego-tesiagatik, Tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi- eta fotoi-emisioaz izenburukoa eta 1990an Pedro Miguel Etxenikeren zuzendaritzapean egin zuena.[3][4]
Doktore ondoko egonaldia egin zuen Oak Ridgeko Laborategi Nazionalean, Ameriketako Estatu Batuetan. 1993an EHUko irakasle titularra bilakatu zen eta AEBetako zenbait unibertsitatetan zein Londresko Imperial College Londonen egonaldiak egin izan ditu.[5]
2000. urteaz geroztik EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako Saileko katedraduna da. 2005etik Cambridgeko Unibertsitateko Churchill Collegeko "By-Fellow" kidea da. 2006tik nanoGUNEko zuzendari nagusia da.
Fisika orokorraz euskaraz idatzi diren liburuen idazketan parte hartu zuen 1986tik, azkena 2003an "Fisika orokorra (2. argitalpena, zuzendua eta berregokitua)".[6] Elhuyar aldizkariko kolaboratzailea izan da[7] eta 2013tik Elhuyar Fundazioko lehendakaria.[8]
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 1990: Resurrección Maria Azkue saria euskarazko ikerlanetarako. Bilboko Aurrezki Kutxa.[9]
- Elhuyar Fundazioko presidentea da, eta patronatuko kidea merezimenduz hautatua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Colina, Sustrai. (2015). «Zientziaren garapena geldiezina da» Argia astekaria (2467. alea) (Noiz kontsultatua: 2015-06-30ean).
- ↑ Goikoetxea, Jakes. ««Nanomedikuntza indartu beharko genuke, agian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ Pitarke de la Torre, Jose Mari. «Tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi- eta fotoi-emisioaz» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
- ↑ Etxebarria, Jose Ramon. (1991). «Tunel espektroskopiaz berbetan. Txema Pitarke-rekin» Elhuyar Aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2015-06-30ean).
- ↑ nanoGUNEko organigrama
- ↑ Jose Mari Pitarke de la Torre :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
- ↑ Pitarke, Jose M. - Elhuyar Aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
- ↑ «Elhuyar, aro berri baten hasiera» Sustatu (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
- ↑ Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).